Albisteak
-

Historiaurreko kanibalismoa, sinesmen irrazionalak eta indarkeria: gizakion jokabidearen erroetara egindako bidaia
Zerk egiten gaitu gizaki? Nola sortzen dira sinesmen irrazionalak? Edo nola eragiten du gure jatorriak gaur egun garen horretan? Galdera horiek eta giza portaeraren bilakaerari buruzko beste galdera batzuk izango dira Eboluzioa eta neurozientziari buruzko Jardunaldien edizio berriaren ardatz. Maiatzaren 22an eta 23an izango da, Bizkaia Aretoan (UPV/EHU), Bilbon. Eva Garnica eta Pablo Malo…
-

Genero-ikuspegia duen zientziaren komunikazioak 200 pertsona baino gehiago bildu ditu Bilbon
Generoa eta zientziaren komunikazioa 2025 jardunaldiak 1 650 pertsona baino gehiago bildu ditu aurten, aurrez aurre zein modu birtualean, genero-ikuspegia duen zientziaren komunikazioan interesa dutenak. Zehazki, 209 pertsona bertaratu dira aurrez aurre, eta 1 450 lagunek baino gehiago streaming bidez jarraitu dituzte hitzaldiak. Bilboko Iberdrola Dorretxean egin zen jardunaldian genero-alborapen eta adimen artifizialaren arteko…
-

Ujué Agudo: “Adimen artifizialaz egiten dugun erabilerari buruzko eztabaida kritikoa zabaldu behar dugu”
Argazkia: Iñigo Sierra | Kultura Zientifikoko Katedra. Ujué Agudo Psikologian doktorea da. Deustuko Unibertsitatean egin zuen tesia eta, gaur egun, unibertsitate berean dihardu. Erabaki-prozesuan —batzuetan, kontziente izan gabe—-adimen artifizialeko algoritmoek nola eragiten duten ikertzen du. Datorren ostegunean, maiatzaren 15ean, Algoritmo paternalistak. Nola eragiten dioten gauzak kontatzeko dugun moduari hitzaldia emango du Generoa eta…
-

Zientzia Kalean erakusketa ikusgai dago Abaltzisketan
Zientzia Kalean erakusketa maiatzaren 12ra arte bisitatu daiteke Abaltzisketan, Goibegiko begiralekuan. Hamaika infografiaz osatutako esposizioa da, euskaraz egina. Herri ezberdinetan egon den erakusketa ibiltaria osatzen duten infografietan egunero inguruan ditugun, erabiltzen edo kontsumitzen ditugun produktuen azalpen zientifikoa eskaintzen da. Adibidez, mugikorren, barra kodeen, txertoen, iturriko uraren eta sukaldeko plaken funtzionamendua erakusten da. Horretaz…
-

Genero-alborapenak AAn eta hizkuntzaren botere eraldatzailea, eztabaidagai Generoa eta zientziaren komunikazioa 2025 jardunaldian
Adimen artifizialeko (AA) algoritmoetan dauden genero-alborapenak hizkuntza gizarte-aldaketarako tresna gisa edo kazetaritza matxistako praktikak detektatzen dituen behatoki baten lana izango dira, besteak beste, Generoa eta zientziaren komunikazioa jardunaldiaren hirugarren edizioan mahai gainean jarriko diren gaietako batzuk. UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak antolatutako ekitaldi hau genero-ikuspegia duen zientzia-komunikazioko foro nagusia bilakatu da. Jardunaldia maiatzaren 15ean izango…
-

Garoñako inguruneko zaintza erradiologikoa izango da Bidebarrieta Zientifikoaren hurrengo hitzorduaren ardatza
Ingurumenaren zaintza erradiologikoa funtsezko prozesua da ingurunean dagoen erradioaktibitatearekiko esposizioa kontrolatu eta minimizatzeko. Esposizio horren jatorria naturala edo instalazio nuklearren eta erradioaktiboen operazioetatik eratorritakoa izan daiteke. Herritarrentzako seguruak diren erradiazio-mailak mugen barruan mantenduko direla bermatzeko, airearen, uraren, lurzoruaren eta biotaren -flora eta fauna- analisiak eta neurketak egiten dira erradioaktibitate-iturritik hurbil dauden lekuetan. Kontrol mota…
-

Euskal Herriko Ciencia Show bakarrizketa-lehiaketaren finala Bilbon izango da, 1.400 ikasle baino gehiago bildu ostean
Ciencia Show bakarrizketa-lehiaketak badu jada final handirako data: ekainaren 4an izango da, asteazkena, UPV/EHUren Bizkaia Aretoko Mitxelena auditorioan, Bilbon (Bizkaia). Ciencia Show Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Big Van Ciencia taldeak bultzatutako zientzia-hezkuntza ekimena da. Helburua da Bigarren Hezkuntzako ikasleen interesa sustatzea ikasketa zientifiko-teknologikoekiko eta horretarako arte eszenikoak dira oinarria. Proiektuak zientzia-dibulgazioa…
-

“Naturaren sekretua” dokumentala emanaldia Iruñean
Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedrak ekoitzitako eta José Antonio Pérez Ledok zuzendutako Naturaren sekretua dokumentala datorren apirilaren 3an, osteguna, 19:30ean ikusi ahal izango da Iruñeko Nafarroako Filmotekan. Sarrera librea lekuak bete arte. Ikus-entzunezko lan hau Pedro Miguel Etxenike, Euskal Herriko Unibertsitateko Materia Kondentsatuaren Fisikako katedradunaren eta Donostia International Physics Centerreko (DIPC) presidentearen bizitza…
-

Lurrak hitz egiten duenean: ondare geologikoa ulertzeko eta babesteko gakoak
Zer dute komunean paisaia ikusgarri batek, milaka urteko fosil batek edo bertan behera utzitako harrobi batek? Ondare geologikoaren parte dira guztiak, Lurraren historiaren lekuko, eta balio zientifiko, hezitzaile, kultural eta estetiko handia dute. Hala ere, oraindik ez da oso ezaguna hauen garrantzia. Ondare geologikoaren ingurukoak hurbiltzeko gizarteari, martxoaren 26an, 27an eta 28an “Geologia olerkari,…
