Sariak

UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren lana aintzat hartu izan da:

Prismas saria

Prismas Zientzien Etxea (Prismas Casa de las Ciencia) sariak Coruñako Zientzia Museoak fundazioak antolatzen ditu 1988tik. Estatuko zientzia-dibulgazioari ematen zaion aintzatespenik garrantzitsuena dira. Sari Berezia sari horien kategorietako bat da, eta zientzia-dibulgazioaren arloan egindako lanagatik modu berezian nabarmendu diren erakundeei ematen zaie.

2014an lortu zuen UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak Prisma saria, kategoria berezian.


Buber saria

Buber Sariak euskal webgune edo aplikazio mugikor onenei ematen zaizkie 2000. urtetik. Blas Pedro Uberuagaren internet-ezizena da Buber. Fisikari honek 1994an sortu zuen Euskal Herriari eskainitako lehen web orria.

2017an lortu zuen Mujeres con Ciencia guneak Buber saria.


Martxoaren 8a Getafe saria

Getafeko udaletxeak antolatutak sariak dira, pertsonen benetako berdintasunaren aldeko lana aitortzeko.

2017an Mujeres con Ciencia guneak aipamen berezia lortu zuen.


NovaGob bikaintasun saria

Novagob fundazioak antolatutako sariek Iberoamerikako sektore publikoko erakundeen eta pertsonen proiektu berritzaileenak saritzen ditu.

Genero berdintasunaren 2018ko NovaGob Bikaintasun Saria eskuratu zuen Mujeres con Ciencia guneak.


Euskararen eta euskal kulturaren arloan egindako lana aitortzea

UPV/EHUk emandako saria da, euskararen eta euskal kulturaren arloan egindako lana aitortzeko asmoz.

2023an jaso zuen UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak Euskararen eta euskal kulturaren arloan egindako lanaren aitortza.


Zirgari saria

Berdintasunaren esparruan aurrerapausoak aitortzen ditu Zirgari sariak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta BBK-k emanda.

2024an jaso zuen Mujeres con Ciencia blogak Sirgari saria.