Lantaldea

Juan Ignacio Pérez Iglesias

Zuzendari akademikoa

Biologoa. Fisiologiako katedraduna. 2010ean sortu zenetik, UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedra zuzentzen dut. 2022tik, nire jarduera ordezkaritza instituzionalean eta zuzendaritza akademikoan zentratzen da. Katedraren hedabide digitaletan erredaktore gisa lan egiten dut.

Uxune Martínez Mazaga

Zuzendari-kudeatzailea

Soziologoa. Giza baliabideen kudeaketa aurreratuan eta komunikazioa erakundeetan graduondokoak ditut. 2016an hasi nintzen UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedran Zientzia Kaiera blogaren editore gisa eta 2022tik aurrera erakundeko koordinazioaz arduratzen naiz.

César Tomé López

Editorea

Kimikaria. Euskampus Fundazioan lan egiten dut UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedran, non Cuaderno de Cultura Científica eta Mapping Ignorance editatzen ditudan. Donostia International Physics Center eta Basque Center for Applied Mathematics zentroetarako gauzak idazten ditut.

Marta Macho Stadler

Editorea

Matematikan doktorea. UPV/EHUko Matematika Saileko irakaslea naiz, eta UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrako Mujeres con ciencia blogaren editorea. Asko gustatzen zait matematikari buruz (batez ere literaturan duen presentziaz) eta garai guztietako emakume zientzialariei buruz hitz egitea.

Ziortza Guezuraga Aresti

Zabalkunde digitaleko eta ekitaldien antolaketa arduraduna

Kazetaria. Zientzia komunikatzen egiten dut lan UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedran. Sare sozialen bidezko difusioa eta ekitaldien antolaketa, gehienbat; baina edukien erredakzio eta edizioan, irratian, eta behar den beste edozertan ere banabil.

Enara Calvo Gil

Komunikazio digitaleko teknikaria

Kazetaria. UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren gazteen arloko proiektuak kudeatzen ditut, eta Zientzia Kaiera blogaren edizioan eta ekitaldien kudeaketan laguntzen dut, besteak beste.

Bitor Alonso Fradua

Komunikazio arduraduna

Kazetaria. Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedraren lana ezagutzera ematea da nire lana. Horretarako komunikabideekin hartu-emana da nire eginbehar nagusia, egiten duguna azalduz eta haien eskaerei erantzunez.