Albisteak
-

Zientzia Kalean erakusketa hartzen du Azkoitiak, eguneroko zientzia jendarteratzeko
Nola harrotzen da ogia? Zer dago barra kodeen atzean? Nola funtzionatzen du sukaldeko plaka batek? Gure egunerokotasunaren parte diren kontu hauei eta beste batzuei erantzuteko iritsi da gaur Zientzia Kalean erakusketa Azkoitira, zientziaren ezagutza jendartean zabalduz. Formatu handiko 11 infografia dira erakutsiko direnak, euskaraz eginak, eta azaroaren 28ra ikusi ahal izango dira eliz aurreko plazan.…
-

Eloísa del Pino: “Naukas Bilbao bezalako dibulgazio zientifikoko ekitaldiek balio sozial handia dute”
Argazkia: Iñigo Sierra | EHUko Kultura Zientifikoko Katedra. Zientzia ez da laborategian bakarrik egiten, komunikatu, partekatu eta ospatu ere egiten da. Adibide on bat Naukas Bilbao da, zientzia eta umorezko ikuskizunik handiena, EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Naukas dibulgazio-plataformak antolatua. Naukas Bilbaok bere 15. edizioa ospatu zuen irailaren 19an eta 20an Euskalduna Bilbaon. …
-

Ana Rodriguez Larrad fisioterapeutak zaintzaileen bizi-kalitatea hobetzeko estrategiak partekatuko ditu Bidebarrieta Zientifikoan
Zaintzan aritzen direnak, familian zein arlo profesionalean, gizarte-kohesioa bermatzeko funtsezko zutabea dira. Bere papera bereziki garrantzitsua da Euskadi bezalako lurraldeetan, non Euskal Estatistika Erakundearen (Eustat) datuen arabera, 65 urtetik gorako pertsonak biztanleriaren % 23 ziren 2022an. Hala eta guztiz ere, zaintzan aritzen direnen errealitateari buruzko ikerketak oraindik ez du merezi duen arreta jaso. Zainketak goitik…
-

15 urte kultura zientifikoa espazio publikoan sustatzen eta ikusgarri egiten
EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak atzo bere 15. urteurrena ospatu zuen Bizkaia Aretoa-EHUn egindako ospakizun ekitaldi berezi batean, urte hauetan zehar bere jarduera dibulgatzailearen zati handi bat hartu duen espazio esanguratsuan. Esker-adierazpen gisa antolatutako topaketa honek ehun lagun inguru bildu zituen, tartean, erakundeetako ordezkariak eta Katedraren ibilbidean zehar giltzarri izan diren kolaboratzaileak, kideak eta laguntzaileak, besteak…
-

Ezagutzaren ibaiaren delta bat, gizartearen aniztasun osoa bustitzeko
EHUko Kultura Zientifikoko Katedra. Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedrak hamabost urte bete ditu eta aro berri bati ekin dio, 2010ean sortu zenean finkatutako misiotik abiatuta: herritarren kultura zientifikoa sustatzea gizarte demokratikoago baterantz aurrera egiteko. Gaur, konpromiso hori zabaltzen da. Zientzia gizartearen txoko eta ertz guztietara hurbildu nahi dugu, ezagutza ahalik eta jende gehiagorentzat…
-

Bilbo Zientzia Plazak 26 795 parte-hartzaile bildu ditu 2025ean
Bilbo Zientzia Plaza dibulgazio zientifikoko jaialdiak hiria zientziaren eta ezagutzaren zabalkunde sozialaren epizentro bihurtu zuen irailaren 17tik 30era, 26 795 pertsona biltzea lortuz bere zortzigarren edizioan programatutako jardueretan. Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedrak antolatutako ekimenak berrogeita hamar bakarrizketa zientifiko baino gehiago, bi hitzaldi, zortzi tailer eta bi ikuskizun, infografia eta zientzia erakusketa…
-

Egoitzetan bizi diren adinekoen ariketa fisikoak irekiko du Zientziaren ertzetik ziklo berria Durangon
Gehiago bizi gara, baina zer egin dezakegu hobeto bizitzeko? Geroz eta nabarmenagoa den biztanleriaren zahartzeak erronka sozial berriak planteatzen ditu, adineko pertsonen osasun fisikotik hasi eta ongizate emozionaleraino eta sozialeraino. Erronkei aurre egiteko, esku hartzeko estrategiak beharko lirateke, adinekoen osasuna eta funtzionaltasuna hobetzeko. Egoitzetan bizi diren adineko pertsonen kasuan, osagai anitzeko ariketa-programak ezartzeak osasun…
-

Bilbo Zientzia Plaza 2025 “El enigma Agustina” dokumentalaren emanaldiarekin eta ondorengo solasaldiarekin agurtuko da
El enigma Agustina dokumentala datorren asteartean, irailaren 30a, 18:30ean, Bilboko Bizkaia Aretoa-EHUren Mitxelena aretoan proiektatuko da. Sarrera doan izango da, lekua bete arte. Dokumentala FECYT Zientzia eta Teknologiarako Espainiako Fundazioak eta IAA-CSIC Andaluziako Astrofisikako Institutoak finantzatutako ikus-entzunezko ekoizpena da. XX. mendearen lehen hereneko Europako zientziaren lorpen nabarmenetako batzuk errepasatzen ditu filmak, Agustina Ruiz Dupont pertsonaiaren bidez.…
-

Fernando G. Baptista, infografia zientifikoaren erreferentea, bere ‘bitxiak’ erakusten ari da Bizkaia Aretoa-EHUn
Fernando G. Baptista. Infografia zientifikoaren esploratzailea erakusketa Bilbora dator mundu mailan ezagunenetakoa den zientziaren ilustratzaile honen lana erakusteko. Fernando G. Baptista EHUn Arte Ederretako lizentziaduna da eta National Geographic Magazine ospetsuan infografiako editore seniorra. EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Laboratorium Museoak antolatu dute jarduera hau. Erakusketak ilustratzailearen publikaziorik adierazgarrienak biltzen ditu. SND (Society for News Design) nazioarteko erakundeak munduko diseinatzailerik onena izendatu…
