Historia

2010

|
|
|
|
|
|
|

2010. urtean sortu zen Katedra, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta UPVEHUren arteko akordio bati esker. Sortu zenean, Juan Ignacio Pérez Iglesias UPV/EHUko irakaslea izendatu zuten Katedraren zuzendari.

Urte hauetan, UPV/EHUko irakaslez eta ikertzailez osatutako kolaboratzaile taldea izan du Katedrak. Hasiera batean, pertsona horiek Marta Macho, Raúl Ibáñez, Aitor Bergara, Marian Iriarte, José Ignacio Royo, Juan Carlos Odriozola eta Pedro Alegría izan ziren. Gaur egun, kolaboratzaile izaten jarraitzen dute Marta Macho eta Raúl Ibáñez irakasleak eta Eduardo Angulo irakasle erretiratuak. Miren Bego Urrutia irakasleak eta Jaume Navarro Ikerbasque ikertzaileak, Gipuzkoako campusean, osatzen dute egungo kolaboratzaileen zerrenda.

2011

|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|

UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren lehen ekimenak gai zientifikoari buruzko hitzaldiak, solasaldiak eta topaketak egitera bideratu ziren, batzuetan ekitaldi horiek telebistako programekin lotuta (Escépticos ETB, Órbita Laika). 2011n bertan, Naukas plataformarekin lankidetzan hasi zuen Katedrak, Bilbon formatu handiko eta hainbat eguneko iraupena duen jaialdi zientifikoa egiteko. Ordutik, urtero-urtero egin da irailean, 2020ko salbuespen bakarrarekin, Covid19ren pandemiaren ondorioz. Katedrak antolatutako ia dibulgazio-ekitaldi guztiak streaming bidez ematen dira zuzenean, EiTBren laguntzari esker. Gainera, grabazioak eskuragarri daude gero Katedraren plataformetan.

Jarduera presentzialarekin batera, Katedrak zientzia-hedapeneko jarduera handia egiten du sarean. Jarduera hau 2011n hasi zen Cuaderno de Cultura Científica blogaren sorrerarekin batera. Blog horren edizioaren ardura César Tomé Lópezek du 2012ko azarotik. Dibulgazio-mailako artikuluak eta bestelako materialak argitaratzen dira egunero Cuaderno de Cultura Científican, beharrezko zorroztasun zientifikoa bermatuz.

2012

|
|
|

2012an Mapping Ignorance sortu zen, eta, kasu honetan ere, edizio lana César Tomé Lópezen eskuetan dago. Ingelesez argitaratutako hedabidea da, nazioarteko esparruari zuzendua. Bertan, ikerketak ezagutarazten dira, maila dibulgatiboan. Ikerketa-blog bat izanik (research blogging), maila Cuaderno de Cultura Científicarena baino zertxobait gorenagoa da.

2013

|
|


2013an Zientzia Kaiera sortu zen, era guztietako eduki zientifikoak euskaraz publiko zabalari zabaltzeko. Uxune Martinez Mazagak editatzen du bloga. Irakasleak eta bigarren hezkuntza edo maila garaiagoko ikasketak dituzten kideak dira blogaren publiko nagusia.

2014

|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|

|
|
|
|
|
|
|
|
|

Sortutako laugarren hedabide digitala Mujeres con Ciencia izan zen, 2014an. Bere editorea Marta Macho Stadler Katedrako kolaboratzailea da. Emakumeek historian zehar eta gaur egun ezagutza zientifikoari egindako ekarpenen berri ematen da medio honetan. Artikuluak, kronikak, biografiak, elkarrizketak, hitzaldiak eta abar zabaltzen dira bertan.

Hedabide horiek guztiek presentzia handia dute Interneteko sare sozialetan, argitalpenak ahalik eta publiko zabalenari heltzeko asmoz.

Izaera klasikoko aurrez aurreko dibulgazio-jarduerez eta Interneteko ekimenez gain, Katedrak mota askotako beste jarduera batzuk garatu ditu. Artea eta Zientzia, Hezkuntzako Probak, Darwin Eguna, Ciencia Clip, Kristalografia eskolan, Mugako elkarrizketak, Science +, udako ikastaroak, erakusketak, Naukas Kids…

Hau guztiau posible izan da, urteen poderioz, komunikazioan, ekitaldien kudeaketan eta medio zientifikoan adituak diren profesionalek Euskampuseko Kultura Zientifiko eta Berrikuntzarako Unitatearekin bat egin dutelako, egun dagoen 5 pertsonako lantaldea osatu arte, UPV/EHUko irakasle eta ikertzaile diren bi pertsonak ahaztu gabe.

Katedraren eginkizuna, halere, ezingo litzateke egin ekintza ezberdinetan parte hartzen duten kolaboratzaileen laguntzarik gabe. Izan hitzaldiak egiten dituzten zientzialariak, edukiak berrikusten dituzten profesionalak, laguntza teknikoa eskaintzen duten instituzioak, e.a.

Urte hauetan ekimen ugari jarri ditu martxan Katedrak. Batzuk desagertu egin dira haien ibilbidea egin ostean eta, beste batzuk, Naukas edo Darwin eguna, esaterako, aktibo jarraitzen dute hasieratik. Edozein dela kasua, egiten den aktibitate orok ezagutza zientifikoa eta teknologikoa partekatzea izan du helburu nagusia. Herritarron kultura zientifikoa sustatzeko sortu baitzen UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedra.