Albisteak
-

2 000 pertsona baino gehiago izan dira BCAM Naukas 2025 jardunaldian Matematikaren eguna ospatzen
Duela sei urtetik martxoaren 14an UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak, Basque Center for Applied Mathemics-ek (BCAM) eta Naukas dibulgazio-plataformak Matematikaren Nazioarteko Eguna ospatu dute, BCAM Naukas dibulgazio-ekitaldia antolatuz. Aurtengo ekitaldiak 2 072 pertsona bildu ditu UPV/EHUko Bizkaia Aretoan, bai formatu presentzialean, bai online formatuan. Dibulgaziozko jardunaldi hau aukera bikaina bihurtu da matematikaren alderdirik ludiko eta…
-

Matematikaz gozatzeko bakarrizketak eta tailerrak BCAM Naukas 2025ean
2025eko martxoaren 14an, ostiralean, Pi Eguna dela eta, UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak, Basque Center for Applied Mathematics zentroak (BCAM) eta Naukas zientzia-dibulgazioko plataformak, BCAM Naukas – Pi Eguna ekitaldiaren seigarren edizioa antolatu dute. Matematika ardatz duen ekitaldia UPV/EHUko Bizkaia Aretora bueltatuko da aurten ere, matematikaren alderik ludikoena eta erakargarriena aupatzeko. Pi Egunaren ekitaldian bertako…
-

350 parte-hartzaile baino gehiagok hizkuntzari eta kultura-aniztasunari buruz eztabaidan jardun dute Hezkuntza-frogak jardunaldiaren zazpigarren edizioan
Aurreko ostiralean, otsailaren 21ean, 350 parte-hartzaile baino gehiago bildu ziren Bilboko Hezkuntza Fakultatean (UPV/EHU), hizkuntzaren garapenari eta kultura-aniztasunak hezkuntza-arloan duen eraginari buruz eztabaidatzeko, betiere ebidentzia zientifikotik abiatuta. Kultura Zientifikoko Katedraren zuzendariak, Iker Badiolak, aurkeztu zuen mintegiaren zazpigarren edizioa. Bertan, hainbat hitzaldiren bidez, gaur egungo hezkuntza-estrategien eraginkortasuna berrikusteko funtsezko gako batzuk aztertu zituzten hizlariek. …
-

Bidebarrieta Zientifikoak medikuntza pertsonalizatuaren dilema etikoak aztertuko ditu
Medikuntza pertsonalizatua eraldatzen ari da gaixotasunak ulertzeko dugun modua, bereziki adimen artifiziala eta gene-analisien bezalako garapen teknologikoei esker. Historian lehen aldiz, arreta indibidualizatuagoa eta eraginkorragoa eskaintzeko aukera ematen diguten tresnak ditugu, paziente bakoitzaren ezaugarri berezietara egokituak, eta horrek orain arte ezagututako arreta medikoaren eredua irauliko duela ematen du. Hala ere, teknologia horiek aurrera egin…
-

EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eta The Conversation-ek bat egin dute gazteen zientzia ikusminari erantzuteko
EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak lankidetza hitzarmen bat sinatu du The Conversation plataformarekin, ezagutza zientifikoa mundu mailan zabaltzen duen plataformarekin, Euskadiko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasleen zalantzak, galderak eta zientzia ikusminari erantzuteko. Hitzarmenari esker, Euskal Herriko Unibertsitateko ikertzaileek eta irakasleek Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasleen galderei erantzungo diete, dibulgazio-artikuluen bidez. Aukeratutako galderak EAEko hiru ikastetxetako 12-18…
-

Gure espeziearen berezitasuna eboluzioaren bidez hizpide 2025eko Darwinen Egunean
Darwinen Egunak Charles Darwin biologo eta geologo ingelesaren jaiotza gogoratzen du otsailaren 12an. 1809an jaio zen, eta ‘Espezieen jatorria’ liburua eta eboluzioari buruzko teoria 1859an argitaratu ondoren, historiari lotuta geratu da. Honi esker badakigu izaki bizidun guztiak arbaso komun batengandik gatozela, espezieak denboran zehar aldatzen direla, horri eboluzioa deitzen zaiola, eta hautespen naturala deitzen diogun…
-

Badugu BCAM Naukas 2025 ekitaldiko kartela
Beatriz Menéndez fisikariaren “Pi: amaierarik gabeko ibilbidea” lana izango da “Piren Egunean” BCAM Naukas ekitaldiaren seigarren edizioa iragarriko duen kartela, datorren martxoaren 14an izango dena, Matematikaren Nazioarteko Eguna ospatzeko. Lanak irabazi du EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eta EHUko Ilustrazio Zientifikoko masterrak antolatutako “Pi egunerako kartel bat” lehiaketa. Bere diseinurako, egileak John Venn (1834-1923) matematikari…
-

Hezkuntza-Frogak berriro datoz: hizkuntza eta kultura-aniztasuna hezkuntzan ikuspegi zientifikotik
Hezkuntza-frogak jardunaldia bueltan da beste urte batez, ebidentzia zientifikotik abiatuta egungo hezkuntza-estrategien eraginkortasuna berrikusteko. Mintegiaren zazpigarren edizioan aztertuko diren gaietako batzuk honako hauek izango dira: ahozko hizkuntzaren garapena haurtzaroan, gai berari buruzko errealitate desberdinak sortzeko duen ahalmena, eta ingurune kultura-aniztunetako ikaskuntzaren aberastasuna. Ekitaldia Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedra eta Bilboko Hezkuntza Fakultatearen arteko…
-

42500 pertsona bildu ditu Bilbo Zientzia Plazaren programazioak
Irailaren 10ean hasi eta 30ean bukatu den Bilbo Zientzia Plaza (BZP) ekimenak 42500 pertsona bildu ditu egun horietan zehar egindako jarduera ezberdinetan. Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedrak antolatutako ekimenak ia 70 hitzaldi zientifiko, bi ikuskizun, antzezlan bat eta erakusketa bat barne hartu ditu bere programazioan. Izan ere, BZPren helburua zientzia-dibulgazioa paisaia kulturalean…
