Albisteak

  • Iker Badiola Etxaburu ikertzailea izango da Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedraren zuzendari berria

    Iker Badiola Etxaburu ikertzailea izango da Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedraren zuzendari berria

    Eva Ferreria Euskal Herriko Unibertsitateko errektoreak Iker Badiola doktorea izendatu du UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrako zuzendari bezala.   Badiola (Ondarroa, 1978) 2001. urtean Biologia Zientzietan lizentziatu zen eta 2007an doktore titulua lortu zuen UPV/EHUn. Gaur egun unibertsitate bereko Medikuntza eta Erizaintza Fakultatean irakasle osoa eta Biologia Zelularra eta Histologia Saileko zuzendari akademikoa da.   UPV/EHUko…

  • Zientzia-dibulgazioa eszenatokira igoko da berriz ere NAUKASen edizioa berrian

    Zientzia-dibulgazioa eszenatokira igoko da berriz ere NAUKASen edizioa berrian

    Zientzia dibulgazioaren ekitaldirik handiena ostegunean hasiko da Bilbon. Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedrak antolatutako NAUKASen edizio berria lau egunez luzatuko da Euskalduna Bilbaon eta Bizkaia Aretoa-UPV/EHUn.   Izan ere, zientziarekin lotutako ikuskizunak eta hitzaldiak irailaren 19tik 22ra luzatuko den programa osatzen dute. Hain zuzen ere, Euskalduna Bilbaoren Auditoriumean 60 bat hitzaldi labur entzuteko aukera…

  • Zientzia-dibulgazioa paisaia kulturalean errotuko du Bilbo Zientzia Plazak irailean zehar

    Zientzia-dibulgazioa paisaia kulturalean errotuko du Bilbo Zientzia Plazak irailean zehar

    Bilbo ezagutza zientifikoaren erdigune bihurtzen duen ekimena bueltan da. Irailaren 10ean hasi eta 30era arte Bilbo Zientzia Plazak (BZP) formatu ezberdinez osatutako programa zabala eskainiko du Bizkaiko hiriburuko gune ezberdinetan.   Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedrak antolatutako ekimenak 67 hitzaldi zientifiko, erakusketa bat, antzerki emanaldi bat eta ikuskizun zientifikoak barnebiltzen dituen programa eskainiko du.…

  • Laster arte, Juan Ignacio!

    Laster arte, Juan Ignacio!

    Badakigu, Juan Ignacio, bide oparoa izango duzula zeregin berri honetan.   Eskerrik asko Katedrako lantaldea osatzen dugun guztien partez kultura zientifikoa gizartean zabaltzeko egindako lanagatik. Zuk hasitako bidea jarraituko dugu.   Laster arte!   – UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrako lantaldea

  • Zientzia-komunikazio arduratsu, anitz eta berdinzale baten alde

    Zientzia-komunikazio arduratsu, anitz eta berdinzale baten alde

    Komunikazioa espektatibak sortzen dituen jarduera da. Izan ere, helarazten dugun mezuak hartzailearengan eragina izatea espero dugu. Hala ere, komunikaziotik sortzen diren espektatiba horietan igorleak eta hartzaileak zeresana daukate eta kasu bietan bakoitzak egiten dituzten aukerek eragin zuzena daukate.   Komunikazioan egiten den aukeraketa oro ez da ariketa neutroa. Helarazi nahi den informazioa eta erabiliko diren…

  • Generoa eta zientziaren komunikazioa jardunaldiak 160 pertsona bildu ditu bere bigarren edizioan

    Generoa eta zientziaren komunikazioa jardunaldiak 160 pertsona bildu ditu bere bigarren edizioan

    Generoa eta zientziaren komunikazioa jardunaldiaren bigarren edizioak 160 pertsona bildu ditu aurten. Bilboko Iberdrola Dorrean egindako jardunaldia goizez eta arratsaldez luzatu zen eta zientziaren komunikazioan genero ikuspegia nola txertatu izan zuen hizpide.   Jardunaldira hurbildutako jendeaz gain, 1500 pertsona baino gehiagok streaming bidez jarraitu dituzte aurtengo hitzaldiak.   Iaz jardunaldian ateratako ondorioekin Zientzia genero-ikuspegitik komunikatzeko…

  • Generoa eta zientziaren komunikazioa jardunaldia ekainaren 4an egingo da, Bilbon

    Generoa eta zientziaren komunikazioa jardunaldia ekainaren 4an egingo da, Bilbon

    Gaur goizean ,UPV/EHUko Bizkaia Aretoan, Generoa eta zientziaren komunikazioa jardunaldia aurkeztu dute Juan Ignacio Pérez Iglesias UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrako zuzendariak eta Elena Leniñena Mendizabal, UPV/EHUko Berdintasunerako zuzendariak.   Aurtengoa bigarren edizioa izango da eta ekainaren 4an egingo da Bilboko Iberdrola Dorrean. Bertan 17 aditu eta profesionalek zientzia genero ikuspegia txertatuz nola komunikatu aztertuko dute.…

  • Zientzia Kalean erakusketa ikusgai dago Lazkaon

    Zientzia Kalean erakusketa ikusgai dago Lazkaon

    Maiatzaren 17ra arte Zientzia Kalean erakusketa bisitatu daiteke Lazkaon. Hamaika infografiaz osatutako esposizioa Euskadi Enparantza plazan dago.   Herri ezberdinetan egon den erakusketa ibiltaria osatzen duten irudietan egunero inguruan ditugun, erabiltzen edo kontsumitzen ditugun produktuen azalpen zientifikoa eskaintzen da. Adibidez, infografien bitartez mugikorren, barra kodeen, txertoen, iturriko uraren eta sukaldeko plaken funtzionamendua azaltzen da.  …

  • Emakumeek arlo zientifikoan egindako ekarpena ezagutarazten duen Mujeres con ciencia-k hamar urte bete ditu

    Emakumeek arlo zientifikoan egindako ekarpena ezagutarazten duen Mujeres con ciencia-k hamar urte bete ditu

    Gaur, maiatzak 8, Mujeres con ciencia-k hamar urte bete ditu. Denbora tarte horretan, artikulu bana eta zenbait efemeride argitaratu ditu egunero, etenik gabe. Horretaz gain, hainbat elkarrizketa, emakumeak zientzian egindako ekarpenarekin lotutako erreferentziak eta ekimenen inguruko informazioa eskaini du. Lan horrek ahalbidetu du emakume zientzialarien lana azpimarratzea, estereotipoen kontra egitea eta zientziaren jardunean ereduak eskaintzea.…