Albisteak

  • Irati Mitxelena atletak bere entrenamenduaren gakoak azalduko ditu Bidebarrieta Zientifikoan

    Irati Mitxelena atletak bere entrenamenduaren gakoak azalduko ditu Bidebarrieta Zientifikoan

    Luzera-jauzian, lasterketa eta azken bultzada baten ondoren egindako jauzian, atleta ahalik eta distantziarik handiena lortzen saiatzen da plano horizontalean. Antzinako Grezian du jatorria atletismo diziplina honek; olinpiar jokoetan heroi mitikoen lorpenak berdindu nahian egiten zen.   Emozioa eta erronka gutxik bezala batzen dituen kirola da luzera-jauzia. Abiadura, indarra, teknika, malgutasuna eta koordinazioa behar dira. Honekin…

  • Naukas Bilbao, zientzia eta umorearen ikuskizunik handienak, 15. urteurrena ospatuko du

    Naukas Bilbao, zientzia eta umorearen ikuskizunik handienak, 15. urteurrena ospatuko du

    Beste urtebetez -hamabost, dagoeneko-, asteburu honetan itzuliko da dibulgazio zientifikoko ikuskizunik handiena, Naukas Bilbao. Bere formula paregabearekin itzuliko da, zientziaren ezagutza era samur eta askean gerturatzeko duen formula paregabearekin. Naukas dibulgazio zientifikoko plataformak eta EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak elkarlanean antolatuta,  ekimenak bertako eta estatuko  50 dibulgatzaile baino gehiago bilduko ditu ostiral eta larunbat honetan.  …

  • Osasuna eta kirol erridimentua izango dira Bidebarrieta Zientifikoaren ikasturte hasierako hirizpideak

    Osasuna eta kirol erridimentua izango dira Bidebarrieta Zientifikoaren ikasturte hasierako hirizpideak

    Zerk bihurtzen du aparta kirolari bat? Zeintzuk dira eliteko atletek konpartitzen dituzten ezaugarri fisiologikoak eta metabolikoak, esate baterako Everest oxigenorik gabe eta sei egunen buruan bi aldiz igo zuen Kilian Jornet mendi-lasterkari bikainarenak? Jesús Álvarez-Herms fisiologoak Jorneten ibilbidearen erronkarik gogorrenetakoentzat elikadura programak diseinatu ditu. Garaipenak eta errekorrak lortu ditu atleta katalanak, besteak beste, UTMB, Hardrock 100, Zegama-Azkorri (2022)…

  • Bilbo izango da aurten ere zientzia-dibulgazioaren hiriburua

    Bilbo izango da aurten ere zientzia-dibulgazioaren hiriburua

    Bilbo Zientzia Plaza (BZP) ekimenaren zortzigarren edizioak Bilbo hartuko du irailaren 17tik 30era, hiria ezagutza zientifikoa maite dutenen eta profesionalen topagune bihurtuz.       Hitzaldiekin, tailerrekin, ikuskizunekin, bakarrizketekin eta erakusketa eta zineforum banarekin osatutako egitarauan berrogeita hamar dibulgatzailek baino gehiagok hartuko dute parte. Ekintzak Euskalduna Bilbaon, Bidebarrieta Kulturgunean edota Bizkaia Aretoa – EHUn egingo dira eta…

  • Iker Merchán Mota: “Datuak kontakizuna akabatzen du. Titular matxisten kasu asko erakusten dituzunean, kontrako joerak ere badaudela dioen diskurtsoa desaktibatzen duzu”

    Iker Merchán Mota: “Datuak kontakizuna akabatzen du. Titular matxisten kasu asko erakusten dituzunean, kontrako joerak ere badaudela dioen diskurtsoa desaktibatzen duzu”

    Iker Merchán Mota Euskal Herriko Unibertsitatean doktoratu zen Kazetaritzan eta EHUren Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Kazetaritza Saileko irakaslea da. Maiatzaren 15ean Generoa eta Zientziaren Komunikazioa jardunaldiaren hirugarren edizioan parte hartu zuen, Kazetaritza Matxistaren Behatokia aurkezteko, Bitartez (EHU) ikerketa-taldeak Pikara Magazine aldizkariak eta Comunicadoras 8M kolektiboak bultzatutako ekimena. Behatokiaren helburua informazio-estaldura sexistak identifikatzea eta kazetaritza…

  • Adimen Artifiziala hezi genero-alborapenik gabeko etorkizuna izateko

    Adimen Artifiziala hezi genero-alborapenik gabeko etorkizuna izateko

    Tresna objektiboa, eraginkorra eta neutrala al da Adimen Artifiziala (AA)? Zer nolako ondorioak ditu bere erabilerak zientziaren komunikazioan? Nola garatu benetan inklusiboa izango den zientziaren komunikazio eraginkorra? Hauek eta beste hausnarketa batzuk egin ziren Generoa eta zientziaren komunikazioa 2025 jardunaldian. Hogei adituk generoko ikuspuntua duen zientziaren komunikazioan interesatutako 1.650 lagunekin konektatu zuten: 209 bertan elkartu ziren,…

  • Izaskun Aseguinolaza arkitektoak osasunaren eta hirigintzaren arteko lotura historikoa erakutsiko du Bidebarrieta Zientifikoan

    Izaskun Aseguinolaza arkitektoak osasunaren eta hirigintzaren arteko lotura historikoa erakutsiko du Bidebarrieta Zientifikoan

    Osasuna beti egon da lotuta hirien garapenarekin. Izan ere, jada hiri zaharrenak diseinatu eta eraiki zirenean higieneari buruzko ezagutzak aplikatzen ziren. Kezka horren isla dira, adibidez, erromatar hirietan dauden akueduktu eta bainu publikoak.   Hala ere, industria-iraultzaren ondorioz —eta jende pilaketa desordenatuak eragindako osasun-krisi larrien ondorioz— nabarmenagoa egin zen harreman hori. Orduan sortu zen hirigintza,…

  • Ikasgelatik eszenatokira: zortzi ikasle lehiatu dira Bilbon Ciencia Show 2025 zientzia-bakarrizketen finalean

    Ikasgelatik eszenatokira: zortzi ikasle lehiatu dira Bilbon Ciencia Show 2025 zientzia-bakarrizketen finalean

    Bilboko EHUren Bizkaia Aretoko Mitxelena auditorioak Euskal Herriko Ciencia Show 2025 lehiaketaren final handia hartu du gaur goizean. Zientzia, umorea eta arte eszenikoak batzen dituen egitasmoa da eta DBH eta Batxilergoko ikasleen zientzia-bakarrizketen lehiaketa da. 135 ikasle inguru bildu ditu ekitaldiak, eta Big Van Ciencia taldeko Oriol Marimon kimikariak dinamizatu du. Ciencia Show EHUko Kultura…

  • Eboluzioa eta neurozientziari buruzko 2025eko jardunaldiak 3.400 pertsona inguruk jarraitu dituzte

    Eboluzioa eta neurozientziari buruzko 2025eko jardunaldiak 3.400 pertsona inguruk jarraitu dituzte

    Bizkaiako Osasun Mentaleko Sareak eta UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak antolatutako Eboluzioa eta neurozientziari buruzko jardunaldiak 3.400 profesional, ikertzaile eta neurozientzien arloan interesa duten pertsona inguru bildu dituzte aurten. Zehazki, 266 pertsonak -156 ostegunean eta 110 ostiralean- jarraitu dituzte jardunaldiak aurrez aurre, eta beste 3.134 inguruk zuzenean ikusi dituzte streaming bidez.   Ostegun arratsaldean eta ostiral…