Albisteak
-

Medikuntza arloko 130 profesional baino gehiago bildu ditu Eboluzioa eta neurozientziari buruzko VI jardunaldi nazionalak
Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareak eta Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedrak antolatutako Eboluzioa eta neurozientziari buruzko VI jardunaldi nazionalak 130 psikiatra, mediku, erizain eta neurozientzietako ikertzaile baino gehiago bildu ditu bere seigarren edizioan. Jardunaldira hurbildu diren profesionalek eboluzioan eta neurozientzien arloan hainbat adituren hausnarketak entzuteko aukera izan dute ostegun arratsaldez eta ostiral goizez luzatu…
-

Lakua BHI-ko Erika Ruiz de Arbulo ikasleak irabazi du Ciencia Show bakarrizketa zientifikoen Euskadiko finala
Lakua BHI-ko Erika Ruiz de Arbulo ikasleak irabazi du aurtengo Ciencia Show bakarrizketa zientifikoen txapelketa. Ruiz de Arbulok “Lucyk kontatu ziguna” bakarrizketarekin lortu du garaipena Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Big Van Cienciak antolatutako txapelketan. Gipuzkoako UPV/EHUko campuseko Carlos Santamaria zentroan burutu den finalean zazpi ikaslek hartu dute parte. Adimen artifiziala, dislexia,…
-

Zientzia Kalean erakusketa ikusgai dago gaurtik Beasainen
Gaurtik hasita eta apirilaren 26ra arte Zientzia Kalean erakusketa bisitatu daiteke Beasainen. Esposizioa Erauskin plazan dago jarrita eta hamaika infografiek osatzen dute. Herri ezberdinetan egon den erakusketa ibiltaria osatzen duten irudietan egunero inguruan ditugun, erabiltzen edo kontsumitzen ditugun produktuen azalpen zientifikoa eskaintzen da. Adibidez, infografien bitartez mugikorren, barra kodeen, txertoen, iturriko uraren eta sukaldeko…
-

Surfaren oinarri zientifikoak azaltzen dituen erakusketa Mundakan ikusi ahal izango da apirilaren 7ra arte
Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Euskal Herriko Surf Federazioak abian jarritako Surfa eta Zientzia erakusketa Mundakan ikusi ahal izango da apirilaren 7ra arte. Talaren goikaldean ikusgai egongo diren irudietan surf oholen teknologia, olatuak nola sortzen diren azaltzeko informazioa eta kirolaren praktikaren inguruko xehetasun zientifikoak azaltzen dira. Izan ere, erakusketa surf egiteko oholak,…
-

BCAM-Naukasek 900 pertsona baino gehiago bildu ditu matematika hizpide izan duen jardunaldian
Aurtengo BCAM-Naukas jardunaldiak 900 pertsona baino gehiago bildu ditu UPV/EHUko Bizkaia Aretoan. Beste behin ere BCAMek (Basque Center for Applied Mathematics), Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Naukasek Nazioarteko Matematiken Eguna programa anitz batekin ospatu dute. Goizean Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleei zuzendutako tailer matematikoak egin dira eta horietan 800 ikaslek hartu dute…
-

Matematika tailerrak eta bakarrizketak izango dira 2024ko BCAM Naukaseko protagonistak
Martxoaren 14an, Matematiken Nazioarteko Egunean, Pi Egunaren bosgarren edizioa egingo da UPV/EHUko Bizkaia Aretoan. Beste urte batez, BCAMek -Basque Center for Applied Mathematics- (Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari atxikitako zentroa eta hiru aldiz -2013, 2018 eta 2021ean- Estatuko Ikerketa Agentziaren Severo Ochoa Saria jaso duena) eta Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedrak matematika oinarri daukaten tailer…
-

Mujeres con Ciencia blogak Zirgari Saria jasoko du
Gaur goizean Bizkaiko Foru Aldundiak eta BBK-k Zirgari Sarietako irabazleen izenak ezagutzera eman dituzte. Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedraren Mujeres con Ciencia blogak Berdintasunaren aldeko proiektuagatik jaso du 2024ko Zirgari Saria. Mujeres con Ciencia Marta Macho-Stadler UPV/EHUko irakasle eta Matematiketan doktoreak koordinatutako proiektua da. Aurten hamar urte betetzen dituen bloga da eta,…
-

UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak “Emakumea zientzian” liburuaren euskarazko bertsioa egin du
Nafarroako Unibertsitateko Zientzia Museoak, Acunsak, Zientzia eta Teknologiarako Espainiako Fundazioak (FECYT), Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioak, UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrarekin eta Euskampus Fundazioarekin elkarlanean, “Emakumea zientzian” liburua berrargitaratu du euskaraz eta katalanez. “Emakumea zientzian” Zientzia Museoaren proiektu bat da, zientziaren historian aurkikuntzak eta ekarpenak egin baina testu liburuetan agertu ez diren emakume zientzialarien biografia modu…
-

Aurtengo Eskolako Egutegi Zientifikoa eskuragarri dago jada
Aurreko urteetan lortutako arrakastaren ondoren, aurten ere eskuragarri dago Eskolako Egutegi Zientifikoa. Egutegia zientziarekin lotutako 366 urteurrenez osatua dago, hala nola, zientzialarien jaiotzekin lotutakoak edo aurkikuntza zientifikoekin lotutakoak. Eskolako Egutegi Zientifikoa Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleei zuzendutako ekimena da. Hori dela eta, efemerideez gain, eskolan lantzeko hainbat jarduera eta proposamen ere biltzen ditu. …
