Generoa eta zientziaren komunikazioa jardunaldiak 160 pertsona bildu ditu bere bigarren edizioan

Generoa eta zientziaren komunikazioa jardunaldiaren bigarren edizioak 160 pertsona bildu ditu aurten. Bilboko Iberdrola Dorrean egindako jardunaldia goizez eta arratsaldez luzatu zen eta zientziaren komunikazioan genero ikuspegia nola txertatu izan zuen hizpide.
 
Jardunaldira hurbildutako jendeaz gain, 1500 pertsona baino gehiagok streaming bidez jarraitu dituzte aurtengo hitzaldiak.
 
Iaz jardunaldian ateratako ondorioekin Zientzia genero-ikuspegitik komunikatzeko dekalogoa argitaratu zen. Hala ere, aurten hizpide izan ziren hainbat gai ere utzi zituen jardunaldi horrek.
 
Horren ondorioz, aurten hausnarketarako gai izan dira emakume zientzialariei eragiten dien eta diskriminazio bikoitza bilakatzen den adinkeria edota gizonen parte hartze txikia generoarekin lotutako jardunaldietan.
 
Aurtengoa Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Euskampus Fundazioak antolatutako bigarren edizioa izan da. Jardunaldiaren antolaketan Iberdrolak, Euskal Herriko Unibertsitateko Berdintasunerako Zuzendaritzak, Eusko Jaurlaritzak eta EITBk lagundu dute.