Albisteak
-

Azken hiru egunetan 1200 ikaslek hartu dute parte Ciencia Show ekimenean
Aurten 24 ikastetxetako 1200 ikaslek hartu dute parte Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Big Van Cienciak antolatutako Ciencia Show saioetan. Egitasmo horren helburua bakarrizketa zientifikoen bitartez Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasleengan zientziarekiko interesa eta jakin-mina piztea da. Azken hiru egunetan Ciencia Show ekimena Euskal Autonomia Erkidegoko hiriburuetan egin da: Bilbon UPV/EHUko Bizkaia Aretoko Mitxelena aretoan, Gasteizen UPV/EHUko…
-

Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedrak 85.000 ikusle baino gehiago bildu ditu aurten antolatutako ekimenetan
Bukatzear dagoen urtean UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak antolatutako ekimenek 85.000 partehartzaile baino gehiago bildu dituzte. Hain zuzen ere, 38.500 pertsona bertaratu dira antolatutako ekimenetara eta 46.500 pertsonek streaming bidez jarraitu dituzte hitzaldi eta jardunaldiak. Dibulgazio-zientifikoa helburu duen UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak 14 ekimen desberdin antolatu ditu urtean zehar. Zientzia hizpide duten hitzaldiek, erakusketek, tailerrek edo gai zehatzen…
-

Irakaskuntza estrategien inguruan hausnartzeko helburuarekin 200 pertsona bildu dira Hezkuntza-frogak jardunaldian
Hezkuntza-frogak jardunaldiak hezkuntza-arloko 200 profesional eta Hezkuntzako ikasle bildu ditu Bilboko UPV/EHUko Hezkuntza Fakultatean, Leioako campusean. Horretaz gain, ia beste 75 pertsonek jardunaldia streaming bidez jarraitu dute. Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedrak eta UPV/EHUren Bilboko Hezkuntza Fakultateak antolatutako jardunaldian irakaskuntzako profesionalek hezkuntzaren hainbat alderdiri buruzko gogoeta egin dute. Juan Ignacio Pérez Iglesias UPV/EHUko Kultura…
-

Bilbo Zientzia Plazak (BZP) 45500 ikusle izan ditu azken bi asteetan egindako hitzaldi, tailer eta erakusketetan
Azken bi asteetan egindako hitzaldi, erakusketa eta tailerretan 45500 pertsona bildu ditu Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedrak antolatutako Bilbo Zientzia Plaza (BZP) ekimenak. Irailaren 11tik 30era arte luzatzen den ekimenaren helburu nagusia ezagutza helaraztea eta pentsamendu kritikoa jorratzea izan da. Horretarako publiko ezberdinei bideratutako hitzaldi, tailer eta erakusketak antolatu dira. «BZPk eskaintzen duen programa…
-

Osasun-ikerketan Euskadin emandako aurrerapausoak izan dira protagonista NAUKAS PROn
Osasun-ikerketa izan da protagonista NAUKAS PROren edizio berri batean Osakidetzako Biobizkaia, Bioaraba eta Biogipuzkoa Ikerketa Institutuetako ikertzaileen eskainitako hitzaldiekin. Osakidetzako Biobizkaia Ikerketa Institutuko Iñigo Gabilondo eta Jesus Cortes Ikerbasque ikertzaileek parte hartu dute, Bioarabatik, berriz, Iratxe Salcedo pediatrak eta Izaro Kortazar neurologoak hartu dute hitza eta Biogipuzkoatik Javier Ruiz-Martinez neurologoak, Maria Jesus Perugorria biologoak eta…
-

Surfaren oinarri zientifikoak azaltzen dituen erakusketa Deban egongo da ikusgai irailaren 24ra arte
Gaur hasi eta irailaren 24ra arte Surfa eta Zientzia erakusketa ikusi ahal izango da Debako hondartza ondoko pasealekuan. Ikusgai egongo diren irudietan surf oholen teknologia, olatuak nola sortzen diren azaltzeko informazioa eta kirolaren praktikaren inguruko xehetasun zientifikoak azaltzen dira. Izan ere, erakusketa hiru irudik osatzen dute. Lehenengoan oholen teknologia eta historian zehar izan duten garapena…
-

Bilbo Zientzia Plazak hasiera emango dio UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren ikasturte berriari
Bilbo Zientzia Plazak (BZP) Bizkaiko hiriburua zientzia-dibulgazioaren gune nagusia bilakatuko du irailean. Aurten ere ezagutza zientifikoa publiko zabalarengana iristeko helburuarekin irailaren 11tik 30era, hitzaldiak, bakarrizketa zientifikoak, erakusketak, dokumental baten proiekzioa eta tailerrak egingo dira. Ekimena gaur goizean aurkeztu da Bizkaia Aretoa UPV/EHUko Elhuyar aretoan eta bertan izan dira Juan Ignacio Pérez Iglesias UPV/EHUko Kultura Zientifikoko…
-

Surfa ikuspegi zientifikotik azaltzen duen erakusketa kostaldeko hainbat herritan ikusi ahal izango da
Udan zehar Surfa eta Zientzia erakusketa ikusgai egongo da kostaldeko hainbat herritan. Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Euskal Herriko Surf Federazioak abian jarri duten esposizio ibiltarian, infografia ezberdinez bitartez, surfa ikuspegi zientifikotik azalduko da. Erakusketa hiru irudik osatzen dute. Lehenengoan oholen teknologia eta historian zehar izan duten garapena deskribatzen da. Bertan, zurezko lehen…
-

“Iragana ilustratzen: Mauricio Anton eta paleoartea” erakusketa ikusgai UPV/EHUko Bizkaia Aretoan
Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedrak, EHU Kulturak eta Laboratorium Bergara Zientzia Museoak, Madrilgo Museo Arkeologiko eta Paleontologikoarekin elkarlanean antolatutako Iragana ilustratzen: Mauricio Anton eta paleoartea erakusketa aurkeztu da gaur goizean UPV/EHUko Bizkaia Aretoan. Erakusketan, Mauricio Antonen lanen bitartez, gaur egun existitzen ez diren homininoen espezieak eta beste animalien irudiak eta horiek sortzeko prozesua ikusi…
