Medikuntza arloko 130 profesional baino gehiago bildu ditu Eboluzioa eta neurozientziari buruzko VI jardunaldi nazionalak

Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareak eta Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedrak antolatutako Eboluzioa eta neurozientziari buruzko VI jardunaldi nazionalak 130 psikiatra, mediku, erizain eta neurozientzietako ikertzaile baino gehiago bildu ditu bere seigarren edizioan.
 
Jardunaldira hurbildu diren profesionalek eboluzioan eta neurozientzien arloan hainbat adituren hausnarketak entzuteko aukera izan dute ostegun arratsaldez eta ostiral goizez luzatu den ekimenean.
 
Hainbat gai jorratu dira. Adibidez, haurdunaldiak eta amatasunak burmuinean duen eragina, estresa gizakien osasunerako mehatxu nola bilakatu den edota suizidioak garapen ebolutiboan izan duen garrantzia.
 
Ekimena, lehen aldiz, 2017. urtean antolatu zen eta, ordutik, psikiatria, psikologia, biologia eta hainbat esparru zientifikoetako adituentzat ezinbesteko topagunea bihurtu da. Giza portaera ikuspegi eboluzionista batetik aztertzeko eta horren inguruan dibulgazioa egiteko tresna da jardunaldia.
 
Aurten ere, aurreko edizioetan bezala, jardunaldira hurbildu direnez gain hitzaldiak streamingez jarraitzeko aukera egon da EITBren Kosmos kanalaren bitartez.