Hezkuntza-Frogak berriro datoz: hizkuntza eta kultura-aniztasuna hezkuntzan ikuspegi zientifikotik

Hezkuntza-frogak jardunaldia bueltan da beste urte batez, ebidentzia zientifikotik abiatuta egungo hezkuntza-estrategien eraginkortasuna berrikusteko. Mintegiaren zazpigarren edizioan aztertuko diren gaietako batzuk honako hauek izango dira: ahozko hizkuntzaren garapena haurtzaroan, gai berari buruzko errealitate desberdinak sortzeko duen ahalmena, eta ingurune kultura-aniztunetako ikaskuntzaren aberastasuna.

 

Ekitaldia Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedra eta Bilboko Hezkuntza Fakultatearen arteko lankidetzari esker burutuko da otsailaren 21ean, goizeko 9:15ean hasita eguerdiko 13:40ak arte. Jardunaldia UPV/EHUko Hezkuntza Fakultateko (Leioa) Juliana Agirrezabala aretoan izango da.  Hitzaldiak Euskal Herriko eta Espainiako aditu ugarik emango dituzte; batez ere, hezkuntza, heziketa eta irakaskuntza arloko jakitunak izango dira hizlariak.

 

Mintegiaren zazpigarren edizioa hezkuntza arloko profesionalei eta, etorkizunean, kolektibo horretako kide izango direnei zuzenduta dago. Helburua da gaur egun erabiltzen diren estrategien baliagarritasunari buruzko hausnarketa partekatua ahalbidetzea, ebidentzia zientifikotik abiatuta.

 

Jardunaldiak 30-40 minutuko iraupena izango duten bost hitzaldi izango ditu, gaur erabiltzen diren hezkuntza-praktikak ebidentzia zientifikoarekin kontrastatzeko.

Egitaraua

09:15 Aurkezpena

09:30 “Ahozko hizkuntzaren garapena Haur Hezkuntzan” – Julián Palazón, Valentziako Nazioarteko Unibertsitatea

10:10 “Esadazu nola hitz egiten duzun hezkuntzari buruz eta esango dizut nola pentsatzen duzun” – Lorena Pérez, Errioxako Unibertsitatea

10:50 “Ondare literarioaz gozatzeko eskubidea. Eskola-liburutegiaren garrantzia” – Gemma Lluch, Valentziako Unibertsitatea

11:30 Atsedena

12:00 “Testuinguru multikulturaletan ikastea eta bizitzea Haur Hezkuntzan: ebidentzietan oinarritutako begirada informatua” –  Andrea Khalfaoui, Euskal Herriko Unibertsitatea

12:40 “Ikasteko estrategia eraginkorrak. Ezezagun handiak” – Marta Ferrero, Madrilgo Unibertsitate Autonomoa

13:10 – 13:40 Mahai-ingurua

Izen-emateak

Sarrera librea izango da lekuak bete arte, baina beharrezkoa da inskripzioa. Horretarako kzk.ehu@gmail.com helbidera mezu bat bidali behar da, izen-abizenak eta lan tokia edo zeregina adierazita.

 

Bertara joaterik ez dutenek streaming bidez jarraitu ahal izango dute jardunaldia https://ehutb.ehu.eus/canal1 helbidean.