Albisteak
-

Mujeres con ciencia blogak atal berria estreinatu du: “Bocetos de ciencia” (Zientzia-zirriborroak)
Mujeres con ciencia blogak, zientzian eta teknologian diharduten emakumeen lana ikusgarri egiten duen EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren blogak, atal berri bat estrenaitu du: “Bocetos de ciencia” (Zientzia-zirriborroak). Hilero argitaratuko den espazio honetan, hainbat emakume ikertzailek haien ikerketa-arloak eta aurkikuntzak modu grafiko eta bisualen irudikatuko dituzte, eurek egindako zirriborroen bidez. “Bocetos de ciencia” (Zientzia-zirriborroak)…
-

‘Surfa eta Zientzia’ erakusketa maiatzaren 22tik 31ra egongo da ikusgai Mutrikun eta Zumaian
2026ko Europako Geoparkeen Astea dela eta, Euskal Kostaldeko Geoparkeak jarduera-programa zabala antolatu du maiatzaren 22tik 31ra Deban, Mutrikun eta Zumaian, surfaren atzean dagoen zientzia ardatz hartuta. Jarduera nagusietako bat ‘Surfa eta Zientzia’ erakusketa izango da, EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak, Donostia International Physics Centerrek (DIPC) eta Donostia Kulturak antolatuta. Euskarazko eta gaztelaniazko tamaina handiko hiru…
-

700 pertsona baino gehiago bildu dira Bilbon abuztuko eguzki-eklipsearen atzean dagoen zientzia ezagutzeko
Argazkiak: Iñigo Sierra | EHUko Kultura Zientifikoko Katedra. EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak, Europako Espazio Agentziak (ESA) eta EHUko Zientzia Planetarioen Taldeak “Eguzki-eklipse osoa. Behaketa, esplorazioa eta zientzia” jardunaldia antolatu zuten herenegun Bilboko Bizkaia Aretoa-EHUn, abuztuan izango den eguzki-eklipsearen atzean dagoen zientzia ezagutzeko eta behaketa modu seguruan egiteak duen garrantzia zabaltzeko. Ekimenak astrofisika herritarrengana modu…
-

Euskal Herriko Ciencia Show 2026k gazteentzako zientzia-bakarrizketa onenak saritu ditu Gasteizen
Aurten ere, talentua, sormena eta zientziak bat egin dute oholtzean. Gasteizko EHUren Ingeniaritza Eskolako Aretoa Nagusiak Euskal Herriko Ciencia Show 2026 lehiaketaren final handia hartu du gaur goizean. Zientzia, umorea eta arte eszenikoak batzen dituen egitasmoa da eta Bigarren Hezkuntzako ikasleen zientzia-bakarrizketen lehiaketa da. 100 ikasle inguru bildu ditu ekitaldiak, eta Big Van Ciencia taldeko…
-

Eguzki-eklipsearen atzean dagoen zientzia esploratzeko hitzaldiak eta tailerrak
2026ko abuztuaren 12an aukera paregabea izango dugu gertakari astronomiko zoragarri bat bizitzeko: eguzki-eklipse osoa. Fenomeno honen atzean dagoen zientzia esploratzeko asmoz, Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedrak, Europako Espazio Agentziak (ESA) eta EHUko Zientzia Planetarioen Taldeak “Eguzki-eklipse osoa. Behaketa, esplorazioa eta zientzia” jardunaldia antolatu dute. Ekimena 2026ko maiatzaren 11n, astelehenean, egingo da Bilboko Bizkaia Aretoa-EHUn.…
-

Hizkuntzaren eragina generoaren pertzepzioan, Bidebarrieta Zientifikoaren hurrengo saioaren ardatza
Maskulino generikoa bezalako hizkuntz-esapideen erabilerak, edo bikoizketak, izen epizenoak edo –e neomorfemaren erabilera bezalako baliabide inklusiboek eragin zuzena dute generoaren pertzepzioan. Horrez gain, beste hainbat faktorek ere pisu handia dute testuak interpretatzeko garaian, euskaraz zein gaztelaniaz: mezua jasotzen duenaren generoak, bere sexismo mailak edo feminismoarekiko eta hizkera inklusiboarekiko duen jarrerak. Hizkuntzak generoaren pertzepzioan duen…
-

Euskal Herriko Unibertsitatea eta Eroski Fundazioa elkarlanean ari dira ebidentzia zientifikoan oinarritutako ohitura osasungarriak sustatzeko
Ezkerretik eskuinera: Iker Badiola, EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren zuzendaria, Gotzone Barandika, EHUko Transferentzia eta Nazioartekotze errektoreordea, eta Alejandro Martínez, Eroski Fundazioko zuzendari nagusia. Argazkiak: Iñigo Sierra | EHUko Kultura Zientifikoko Katedra. Erabaki informatuagoak hartu ahal izateko funtsezko tresna da kultura zientifikoa, maila pertsonalean zein kolektiboan. Baita elikaduran ere: zer jaten dugun, nola ekoizten diren…
-

1.000 pertsona baino gehiagok matematika eta bere aplikazio ugariak ospatu dituzte Bilbon
Matematika nonahi dago. Era askotako aplikazioak ditu eta gure egunerokotasunaren parte dira, askotan gu konturatu gabe. Diruaren kudeaketatik hasi eta bidaia baten planifikazioraino, matematikak inguratzen gaituen mundua hobeto ulertzen laguntzen digu. Egutegian egun propioa ere badu: martxoaren 14a, UNESCOk Matematikaren Nazioarteko Eguna izendatu zuena. Konstante matematiko ezagunenetako bati, Pi zenbakiari (3,14), erreferentzia egiten dio egun…
-

Matematika ohiko osagaia duten tailerrak eta hitzaldiak
Pi (π) zenbakiak 4.000 urte baino gehiago daramatza jakingura, galderak eta erronka matematikoak pizten. Egutegian ere data propioa du, hain da handia bere ospea: martxoaren 14a, euskaraz eta ingelesez bere lehenengo digitikuekin kointziditzen duen zenbakia –3/14-. 1988an Larry Shaw fisikariaren ekimen gisa hasi zena mundu mailako ospakizuna bihurtu da, eta 2019an UNESCOk Matematikaren Nazioarteko Eguna…
