Aurten ere, talentua, sormena eta zientziak bat egin dute oholtzean. Gasteizko EHUren Ingeniaritza Eskolako Aretoa Nagusiak Euskal Herriko Ciencia Show 2026 lehiaketaren final handia hartu du gaur goizean. Zientzia, umorea eta arte eszenikoak batzen dituen egitasmoa da eta Bigarren Hezkuntzako ikasleen zientzia-bakarrizketen lehiaketa da. 100 ikasle inguru bildu ditu ekitaldiak, eta Big Van Ciencia taldeko Oriol Marimon kimikariak dinamizatu du. Ciencia Show EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren eta Big Van Cienciaren egitasmoa da.
Epaimahai espezializatu batek, aurkeztutako proposamen guztien artean zortzi bakarrizketa finalista ebatzi ditu aldez aurretik, eta horiek zuzenean aurkeztu dituzte gaur beraien monologoak galan zehar. Epaimahaiak monologoen eduki zientifikoa eta teknologikoari arreta jarri diote, baina baita hizlariek ikusleak erakartzeko izan duten gaitasunaga eta beren presentzia eszenikoan ere.
Finalistak hauek izan dira:
- Eneko Fundora (IES Kantauri BHI, Santurtzi – Bizkaia) – Bótox y demás familia
- Lucía Aguado (Egibide, Jesús Obrero campusa, Vitoria-Gasteiz – Araba) – Súper ordenador de Donosti
- Maider Puente (Dominicas Barakaldo, Barakaldo – Bizkaia) – ¿Psicópata o solo raro?
- Chorouk Hanabal Elatif (IES Lakua BHI, Vitoria-Gasteiz – Araba) – Françoise Barré-Sinoussi
- Mikel Marvin Ngam (IES Martín Bertendona BHI, Bilbao – Bizkaia) – Hola, soy tu cerebro
- Nora Álvarez Aguirre (Egibide Nieves Cano, Vitoria-Gasteiz – Araba) – Los efectos de la música en el cerebro
- Ikerne Gago Pérez (IES Burdinibarra BHI, Trapagaran – Bizkaia) – El silencio más hermoso del universo
- Ghizlan Makhloufi Hamdoun (IES Lakua BHI, Vitoria-Gasteiz – Araba) – Andrea Ghez
Lehiaketa izan ondoren, epaimahaiak –Leyre Rojo hizkuntzalariak, Eduardo Ogando fisikariak eta Jon Luzuriaga biologoak, EHUko irakasle eta ikertzaileak- bi sari banatu ditu: bata, Ciencia Show 2026ko bakarrizketa onenari, eta bestea, bakarrizketa originala eta dibertigarrienari.
Bakarrizketa onenaren saria Gasteizko Egibide, Nieves Canoko Nora Álvarezek jaso du, Los efectos de la música en el cerebro monologoagatik. Bestalde, bakarrizketarik originalaren eta dibertigarrienaren saria Gasteizko Egibide, Jesus Obrero campuseko Lucía Aguadori eman diote, Súper ordenador de Donosti bakarrizketagatik.
Epaimahaikideek banatu dituzte sariak: Legoren kit robotiko bat, edizio honetako bakarrizketarik onenarentzat, eta bluetooth entzungailuak, originala eta dibertigarrienarentzat.
Euskal Herriko Ciencia Show 2026ko egitasmoa urtarriletik maiatzera gauzatzen da eta bi fase ditu. Lehen fasean 36 ikastetxetako 1.364 ikaslek bildu zituen Bilbon, Donostian eta Gasteizen egin zituen hasierako ikuskizunetan, eta, horrez gain, hezkuntza programa espezializatuta eskaini zien 44 irakasleri, narrazioari eta eszenaratzeei lotutako tresnak eskuratzeko, ikasleak gidatzeko bakarrazkitak sortzeko orduan.
Prestakuntza eta sormen prozesuaren ondoren, bigarren fasean (lehiaketa) EAEko 12 ikastetxek egindako 58 bakarrizketa zientifiko jaso ziren, eta horietatik zortzi aurkeztu dira gira final handirako. Lehiaketaren edizio honetako parte-hartzeak iazko datuak nabarmen gainditu ditu; izan ere, orduan EAEko 5 ikastetxetako 21 bakarrizketa jaso ziren, eta 35 irakasleak jaso zuten formakuntza.

