Albisteak
-

Bilbo Hiria Irratiko “Zientzialari” saioak zuzeneko emanaldi berezi batekin ospatuko du bere 10. urteurrena
Bilbo Hiria Irratia-k Bilboko Kafe Antzokitik zuzenean eskainiko duen emanaldi berezi batekin ospatuko du datorren asteazkenean, martxoaren 11n, 18:30ean, “Zientzialari” zientzia-dibulgazioko programaren 10. urteurrena. Sarrera librea izango da, edukiera bete arte. Saioa Jabi Zabala kazetariak eta Xabier Monasterio idazle eta itzultzaileak gidatuko dute. Bi gonbidatu izango dituzte: Iker Badiola biologoa eta Cecilia Fernandez-Altonaga hizkuntzalaria.…
-

Harea-pikorretik mendira: geologiaren begirada global bat
Geologia ez da paisaietan eta mendietan bakarrik agertzen, eskala txikian ere azaltzen da, harea-pikorretan edo lurzoruko buztinetan. Eskala handian ikusi ohi ditugu prozesu geologikoak, baina eskala mikroskopikoan ere erregistratzen dira. Azterketa maila hau egingo ez bagenu, interpretazio asko osatu gabeak edo okerrak izango lirateke. Eskala desberdinetako ikuspegien konbinazioak Lurraren bilakaera hobeto ulertzeko, baliabide naturalak aurkitzeko…
-

Bilboko Arkeologia Museoak “Fernando G. Baptista. Infografia zientifikoaren esploratzailea” erakusketa hartuko du
Argazkia: © Arkeologia Museoa. Fernando G. Baptista. Infografia zientifikoaren esploratzailea erakusketa Bilbora bueltan dator mundu mailan ezagunenetakoa den zientziaren ilustratzaile honen lana erakusteko. Fernando G. Baptista Euskal Herriko Unibertsitatean Arte Ederretako lizentziaduna da eta National Geographic Magazine ospetsuan infografiako editore seniorra. EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Laboratorium Museoak antolatu dute jarduera hau Arkeologia Museoaren laguntzailarekin. Erakusketak ilustratzailearen publikaziorik adierazgarrienak…
-

Genetikak osasunean eta giza adaptazioan duen zeregina izango du ardatz 2026ko Darwinen Egunak
Darwinen Egunak otsailaren 12an ospatzen du, urtero, eboluzioaren teoriaren “aita” den Charles Darwin biologo eta naturalista ingelesaren jaiotza. 1809an jaio zen eta zientziaren historiari lotuta geratu da, betiko, 1859an ‘Espezieen Jatorria’ argitaratu zuenetik. Lan horretan, hautespen naturalaren bidezko eboluzioaren teoria formulatu zuen Darwinek. Liburu horri esker dakigu izaki bizidun guztiak arbaso komun batengandik gatozela eta…
-

Euskal Herriko Ciencia Show bakarrizketa-lehiaketaren finala Gasteizen izango da
Euskal Herriko Ciencia Show bakarrizketa-lehiaketak badu jada final handirako data: maiatzaren 6an izango da, asteazkena, 11:30ean, EHUren Ingeniaritza Eskolako Aretoa Nagusian, Gasteizen (Araba). EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Big Van Ciencia taldeak bultzatutako zientzia-hezkuntza ekimena da. Helburua da Bigarren Hezkuntzako ikasleen interesa sustatzea ikasketa zientifiko-teknologikoekiko eta horretarako arte eszenikoak dira oinarria. Proiektuak zientzia-dibulgazioa eta…
-

Urte berriaz bueltan da Euskal Herriko Ciencia Show lehiaketa
Urte hasierarekin batera, Euskal Herriko Ciencia Show bakarrizketa zientifikoen ikuskizunaren edizio berria itzuliko da. EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Big Van Ciencia taldeak bultzatutako zientzia-hezkuntza ekimena da. Helburua da Bigarren Hezkuntzako ikasleen interesa sustatzea ikasketa zientifiko-teknologikoekiko eta horretarako arte eszenikoak dira oinarria. Proiektuak zientzia-dibulgazioa eta umorea uztartzen ditu ikasleei parte-hartzaile izatera gonbidatuz. 2026ko edizioaren…
-

EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak jarduera biziko urtea ixten du, bere 15. urteurrenari amaiera bikaina emanez
Argazkiak: Iñigo Sierra | EHUko Kultura Zientifikoko Katedra. EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak urteari amaiera eman dio hogeita hamar jarduera baino gehiago antolatuta -hitzaldiekin, tailerrekin, erakusketekin eta bakarrizketa zientifikoekin, besteak beste-, eta horietan 40.522 lagun inguruk hartu dute parte, aurrez aurre zein streamingen bidez. Egitura, gai eta publikoaren aniztasunak barne hartu dituen programazioa izan da,…
-

Zientziak badu plaza
Ikusleak BZP ekitaldiaren barruan antolatutako bakarrizketa zientifikoaz gozatzen. Argazkia: Iñigo Sierra | EHUko Kultura Zientifikoko Katedra. Plaza bat herrietan aurkitzen dugun espazio publiko zabal eta irekia da. Plaza bat bizitza publikoaren eszenatokia da, herritarren elkargunea zein joan-etorrien korridorea. Plaza bat bizipen, gertakari, ospakizun eta ikuskizunen aterpea da, kulturaren sutondoa. Plaza espazioa, lekua eta parada…
-

Nola egokitzen eta osatzen den garuna, Bidebarrieta Zientifikoa hurrengo saioko gai nagusia
Garuneko plastikotasuna garunak bere egitura, forma eta funtzioa aldatzeko duen berezko ahalmena da, esperientziari, ikaskuntza berriei edo garuneko kalte bati erantzunez. Prozesu horren barruan, seinale elektrikoetan eta kimikoetan oinarrituta dauden hainbat mekanismok hartzen dute parte informazioa kodifikatzeko, nerbio-sistema zentralaren egokitzapena eta berreskurapena errazten dutenak. Garuneko gaitza duten pertsonekin egindako ikerkuntza eta esperientzia klinikoa garrantzitsua…
