Elhuyar

  • [:es]Bi faktore neurotrofiko nanoesferetan, tratamendu eraginkorra parkinsonaren kontra[:]

    [:es]Bi faktore neurotrofiko nanoesferetan, tratamendu eraginkorra parkinsonaren kontra[:]

    Faktore neurotrofikoen askapenean oinarritutako estrategia terapeutikoa parkinsonaren sintomak arintzeko eraginkorra dela frogatu dute, EHUren ikerketa batean. Berez, Catalina Requejo Rodríguezen doktore-tesiaren gaia izan da ikerketa, eta Molecular Neurobiology aldizkarian argitaratu dituzte emaitzak.

  • [:es]Saguzarren garunak beste espeziekideen kokapena nola zehazten duen argitu dute[:]

    [:es]Saguzarren garunak beste espeziekideen kokapena nola zehazten duen argitu dute[:]

    Hipokanpoa dugu animaliok gure burua espazioan kokatzeko sistema. GPSaren modura jokatzen du, garunean espazioaren nolabaiteko mapa erregistratuta. Zientzialariek identifikatuta dute zein neuronak laguntzen dioten organismoari bere kokapen espaziala argitzen, baina, orain arte, ez zekiten nola jarraitzen dien garunak beste animalien arrastoari. Oraingoan, saguzarrekin egindako esperimentuetan lortu dute identifikatzea zein diren espezie bereko beste animalien kokapena…

  • [:es]GIBaren aurkako tratamendu sinplifikatua garatzen ari dira[:]

    [:es]GIBaren aurkako tratamendu sinplifikatua garatzen ari dira[:]

    Astean behin bakarrik hartuta Giza Immunoeskasiaren Birusaren infekzioari aurre egiteko gai izango den pilula eraginkor bat ari dira garatzen. Egungo tratamendu erretrobiralak oso eraginkorrak dira, baina derrigor egunero-egunero hartzea eskatzen dute, eraginkor izango badira. Hainbat ikerketak erakutsi dute gaixoen % 30ek bakarrik hartzen duela behar bezala, eta birusarekiko erresistentziak garatzea eragin dezake horrek. Horren aurrean,…

  • [:es]Darwin ez zen Siberian izan[:]

    [:es]Darwin ez zen Siberian izan[:]

    Hiru naturalista hauek, behaketetatik abiatuta, ondorio desberdinetara iritsi ziren. Charles Darwinek eta Alfred Russel Wallacek banako eta espezieen arteko lehia nabarmendu zuten espezieen jatorria azaltzeko. Piotr Alekseievitx Kropotkinek, ordea, kooperazioaren papera aldarrikatu zuen.

  • [:es]2017ko zientzia-albiste nabarmenenak[:]

    [:es]2017ko zientzia-albiste nabarmenenak[:]

    Aurten Elhuyar Zientziak landutako gaien artean, hauek izan dira eragin handiena izan dutenak

  • [:es]Oiloen arteko erasoa, jarrera-arazoa[:]

    [:es]Oiloen arteko erasoa, jarrera-arazoa[:]

    Urteetan zehar pentsatu izan da oiloek (Gallus gallus domesticus) beste oiloekin era agresiboan jokatzeko arrazoi nagusia beren arteko espazio-falta izan litekeela. Gizakien antzera, oilo bakoitzak “distantzia pertsonal” deituriko eremu bat izango luke bere inguruan, eta beste oiloren bat eremu horren barnean sartuko balitz, inbasio horri aurre egiteko eraso egingo lioke

  • [:es]Gorputza ere bagara[:]

    [:es]Gorputza ere bagara[:]

    “Pentsatzen dut; beraz, banaiz”, esan zuen Descartesek. Eta zabalduta dago pentsatu buruarekin pentsatzen dugula. Hortik dator gure izatea garunaren baitan dagoelako ustea. Baina ez gara garuna soilik, gorputzak ere egiten gaitu, eta uste dugun baino neurri handiagoan, agian. Esate baterako, hizkuntzaren ulermenean eta sentipenetan eragiten du, baita oroimenean ere. Gorputza ere bagara.

  • [:es]Tinto ibaia, beste mundu bat[:]

    [:es]Tinto ibaia, beste mundu bat[:]

    Tinto ibaiak eta haren inguruak beste mundu bat dirudite. Ezohikoak dira hango koloreak eta paisaiak, berezia du geologia, eta muturrekoak kondizioak. Marteren antzeko mundutzat daukate NASAk eta ESAk, eta Marterako diseinatutako tresnak probatzen dituzte han; besteak beste, bizia detektatzekoak. Izan ere, bizidunez betetako mundu bat da Tinto, bizidunek egindako mundu bat.

  • [:es]Basabizitza ikusmiran[:]

    [:es]Basabizitza ikusmiran[:]

    Aurtengo basabizitzaren argazki onena izan da, Wildlife Photographer of the Year lehiaketa ospetsuan. Hurrengo orrietan, lehiaketak utzi dizkigun beste argazki eder batzuk.