Elhuyar
-

Kobre kobaltatozko nanoorratz ultrabeltzak, eguzki-dorreetarako
EHUko Materialen Propietate Termofisikoen taldeko ikertzaileek frogatu dute kobre kobaltatozko nanoorratz ultrabeltzek propietate termiko eta optiko bikainak dituztela, eta energia xurgatzeko oso egokiak direla. Horrek bidea erraztuko dio eguzki-energia kontzentratuari.
-

Ikusmena berreskuratzea lortu dute, begi barneko inplante baten bidez
Begian gailu elektroniko bat inplantatuta, eta errealitate areagotuko betaurrekoak erabilita, ikusmen-galera zuten pazienteak irakurtzeko gai izan dira, Europan egindako saio kliniko batean.
-

Vera C. Rubin: Berdintasuna, materia iluna
Paperean gonadun silueta bat marraztu, moztu, eta behatokiko komun bakarrerantz abiatu zen. Ateko gizonezko irudiaren gainean itsatsi zuen. Biratu, eta honela esan zien lankideei: “Orain badaukazue emakumezkoen komuna”.
-

Iratiko zentinelak
Aurten eman dituzte emaitzak argitara, nahiz eta laginak duela dozena bat urte bildu zituzten. Ikerketaren helburua zen airetik iritsitako kutsatzaileen kontzentrazioa neurtzea, non eta Europako pagadi-izeidi handienetako batean: Iratin. Pirinioen bi isurietako ikertzaileek parte hartu zuten, eta tamalgarria deritzote ikerketarekin jarraitzeko aukerarik ez izateari. Horrek ez du gutxiesten egindako lana. Izan ere, besteak beste, frogatu…
-

Neandertalak San Adriango koban maiz ibili zirela berretsi dute
Duela bi urte Aranzadi Zientzia Elkarteak neandertalek egindako harrizko tresna batzuk eta haiek jandako animalien hezurrak aurkitu zituzten San Adriango koban. Horrela jakin zuten neandertalek duela 40.000 urte koba hori erabili zutela. Aurten egin duten indusketa-kanpainan berretsi egin dute neandertala han ibili zirela, eta, gainera, ikusi dute maiz ibili zirela.
-

Pedro Miguel Etxenike: “Zientzialaria izatea pribilegio bat da, eta horrek ardura bat dakar”
DIPCko bere bulegoan izan da elkarrizketa. Argazkilaria lanean hasi denean, arroparengatik desenkusatu da [kirol-jertse bat dauka jantzita]: “Ez nintzen gogoratzen elkarrizketa genuenik”. Baina Elhuyar aldizkariarentzako dela eta, gustura egingo omen du. Euskaraz aritu gara grabagailua piztu baino lehen. Gero, gaztelaniaz erantzun die galdera gehienei; ez denei, hala ere. Eta ia zientziaz bezainbeste hitz egin du politikaz, euskaraz,…
-

g-2 esperimentuaren emaitzek ez dute Oinarrizko Partikulen Eredu Estandarra (SM) kinka larrian jarriko eta «anomalia» desagertuko da
Oinarrizko Partikulen Eredu Estandarra (SM) funtsezko partikulak eta horien arteko elkarrekintzak deskribatzeko teoria onartuena da, grabitatea alde batera utzita. Partikulen fisikaren eredu teoriko bat da, oinarrizko partikulak eta horien arteko elkarrekintzak deskribatzen dituena indar elektromagnetikoen, nuklear ahulen eta nuklear bortitzen bidez. Materiaren funtsezko elementuen eta haren portaera zuzentzen duten oinarrizko indarren ulermen orokorra ematen du.
-

Sarraskijale handiak galtzeak giza osasunerako dakarren arriskuaz ohartarazi dute
Ikerketa batek agerian jarri du sarraskijale ornodunen heren bat baino gehiago arriskuan daudela, bereziki kate trofikoaren gorenean daudenak. Espezie horien galera giza osasunerako arriskutsua izan daitekeela ohartarazi dute, eta Osasun Bakarra estrategiaren balioa goraipatu dute.
-

Adimen naturala
Adimen artifizialak adimenari berari buruzko eztabaida berpiztu du: zer da adimena, zertan bereizten dira giza adimena eta adimen artifiziala deritzoguna, zer egitura dute oinarrian… Eztabaida horrekin batera, animalien garunen egiturari eta gaitasun kognitiboei buruz egindako azken ikerketek frogatu dute orain arte errotuta egon diren hipotesi batzuk okerrak direla. Funtsean, eta beste behin ere, auzitan jarri…
