Elhuyar

  • [:es]Lehen izarren seinalea jaso dute[:]

    [:es]Lehen izarren seinalea jaso dute[:]

    Big Bangetik 180 milioi urtera sortu ziren lehen izarrak, uste baino unibertso hotzago batean

  • [:es]Blockchain: transakzioen biltegiratze banatu, fidagarri eta manipulaezina[:]

    [:es]Blockchain: transakzioen biltegiratze banatu, fidagarri eta manipulaezina[:]

    Blockchain edo bloke-kateen teknologia bitcoinarekin batera egin zen ezagun, kriptotxanpon entzutetsuak erabiltzen zuen transakzioen biltegiratze-sistema baita. Entitate ziurtatzaile zentralik gabeko sistema banatu hau segurua eta manipulaezina denez, beste arlo ugaritan aplikatzen hasi da. Iraultza berria omen da hurrengo urteetan noranahi hedatuko den bloke-kateen teknologia hau.

  • [:es]Zelula amak, minbiziaren aurkako txerto[:]

    [:es]Zelula amak, minbiziaren aurkako txerto[:]

    Zelula amak minbiziaren aurkako txerto modura erabili ahalko liratekeela adierazi dute Stanford Unibertsitateko ikertzaileek. Zelula amek eta minbizi-zelulek aparteko antzekotasunak dituztela nabarmendu dute: batzuek zein besteek ez dute mugatua hazteko eta ugaltzeko gaitasuna. Gainera, bien mintzetan antzeko antigenoak azaltzen direla ikusi dutenez, tratatutako zelula amak gorputzean txertatu, eta immunitate-sistema minbiziaren aurka entrenatzeko erabili daitezkeela iradoki…

  • [:es]Erloju atomiko bat laborategitik atera dute[:]

    [:es]Erloju atomiko bat laborategitik atera dute[:]

    Alpetara eraman, eta altuera neurtzeko erabili dute

  • [:es]Aldaera genetiko arraroak, sakarosa eta heste minberari buruzko ikerketa[:]

    [:es]Aldaera genetiko arraroak, sakarosa eta heste minberari buruzko ikerketa[:]

    Heste minberaren sindromea (HMS) definizio guztiz argia ez duen gaixotasun gastrointestinala da, erraz esanda, tripako minak eragiten duen gaixotasun bat. Eta jakin badakigu, hein batean, oinarri genetikoa duela. Lan-talde honetan (Mauro D’Amato Ikerbasque ikertzaileak zuzentzen duen taldean) HMSaren genetika buru belarri ikertzen dugu, Biodonostia eta Karolinska artean.

  • [:es]TRAPPIST-1 exoplanetak eguzki-sistemako planeten antzekoak direla baieztatu dute[:]

    [:es]TRAPPIST-1 exoplanetak eguzki-sistemako planeten antzekoak direla baieztatu dute[:]

    Iaz jakin zen TRAPPIST-1 izar nano gorri eta hotzaren inguruan zazpi planeta zeudela, eta haietako batzuk bizigarriak izan zitezkeela aurreikusi zen. Urtebeteko ikerketen ondoren, emaitza berriak argitaratu dituzte: zazpi planetetatik gehienak arrokatsuak dira eta badute ura. Zehazki, haien masaren % 5 da ura, Lurraren beraren kasuan baino dezente gehiago (ozeanoak gure planetaren masaren % 0,02…

  • [:es]Indian aurkitutako tresna batzuek kolokan jarri dute gure espeziearen historia[:]

    [:es]Indian aurkitutako tresna batzuek kolokan jarri dute gure espeziearen historia[:]

    Attirampakkham aztarnategian (Indiako hegoekialdea), Erdi Paleolitoko ezaugarriak dituzten tresna batzuk aurkitu dituzte, esaterako, Levallois teknikarekin egindako harrizko tresnak. 385.000 urte dituztela kalkulatu dute, eta horrek piztu du zalantza.

  • [:es]Primateak klonatu dituzte lehen aldiz[:]

    [:es]Primateak klonatu dituzte lehen aldiz[:]

    Dolly ardia lortzeko erabili zen teknika berberarekin sortutako bi makako aurkeztu berri ditu Txinako Neurozientzien Institutuak. Teknika zelula somatikoen nukleo-transferentzia da, eta, orain arte, ez zuen emaitza onik eman primateetan. Alabaina, batzuek interes handia zuten primateak klonatzeko, genetikoki gure espeziearen hain antzekoak izanda, ikerketa biomedikoetarako oso baliagarriak izango liratekeelakoan.

  • [:es]Naturaren ekarpen immaterialak aintzat hartzea proposatu du IPBES plataformak[:]

    [:es]Naturaren ekarpen immaterialak aintzat hartzea proposatu du IPBES plataformak[:]

    Munduak era zabalago batean hauteman behar ditu naturak jendeari egiten dizkion ekarpenak; hori ondorioztatu du IPBES plataformaren ikerketa batek. Biodibertsitatearen eta ekosistema-zerbitzuen inguruko gobernu arteko plataforma da IPBES, 128 herrialdek osatua, eta Unai Pascual García de Azilu BC3ko Ikerbasque ikertzaileak zuzendu du naturaren ekarpenei buruzko lan hori.