Elhuyar

  • [:es]Pirinioetako glaziarrak, gainbehera etengabean[:]

    [:es]Pirinioetako glaziarrak, gainbehera etengabean[:]

    Pirinioetako glaziarrek 243 ha-ko azalera hartzen dute gaur egun, 1850ean baino % 88 gutxiago. Emaitza hori eman dute, Pirineos aldizkarian argitaratu duten lan batean. Besteak beste, Euskal Herriko Unibertsitateko Ibai Rico, eta Magallanes Unibertsitatko EƱaut Izagirre glaziologoek sinatu dute lan hori.

  • [:es]Metal oxido bidimentsionalak sortzea lortu dute[:]

    [:es]Metal oxido bidimentsionalak sortzea lortu dute[:]

    Metal likidoak erabilita material bidimentsionalak sintetizatzea lortu dute Australiako RMIT Unibertsitateko ikertzaileek. Metal oxidoen geruza fin-finak sortu dituzte, atomo gutxiko lodierakoak. Material horiek supereroaleak direnez, osagai elektroniko nanometriko ahaltsuak garatzeko aukera emango dutela adierazi dute.

  • [:es]Genoma editatzeko metodo berriak aurkeztu dituzte[:]

    [:es]Genoma editatzeko metodo berriak aurkeztu dituzte[:]

    Genoma eraldatzeko teknika berri bana aurkeztu dute Nature eta Science aldizkariek. Bietan Broad Institutuko (Harvard Unibertsitatea) eta MITeko ikertzaileek parte hartu dute, eta biek dute helburutzat gaitzak eragiten dituzten mutazio molekular txikiak zuzentzea. Bi tekniken arteko alde nagusia ituan dago: batean DNA sekuentziaren base nitrogenatuak dira, eta, bestean, RNAren nukleosidoak.

  • [:es]Inertzia-bolanteak: nola metatu energia biraketan[:]

    [:es]Inertzia-bolanteak: nola metatu energia biraketan[:]

    Inertzia-bolanteek ondo baino hobeto erakutsi izan dute milaka urtean oso erabilgarri direla. Gaur egun, energia elektrikoa metatzeko oso egokiak izan daitezkeela erakutsi dute, bateria mekaniko modura, eta jadanik inertzia-bolante komertzialak eskura daitezke instalazio elektrikoetan jartzeko. Azken finean, beste teknologiek ez dituzten onura asko dituzte inertzia-bolante modernoek.

  • [:es]Giza geneen erregulazioaren atlasa sortu dute[:]

    [:es]Giza geneen erregulazioaren atlasa sortu dute[:]

    Pertsona baten zelula guztiek gene berak dituzten arren, haien espresioa asko aldatzen da batetik bestera. Hala lortzen da batzuk begiko zelula, baina beste batzuk urdaileko zelula bihurtzea, esaterako. Hainbat urteko lana eta gero, eta hildako 449 pertsonen 42 ehunetako laginak aztertu ondoren, giza geneen erregulazioaren atlasa sortu dute, lehenengo aldiz. Nature aldizkarian argitaratu dute.

  • [:es]Bi neutroi-izarren arteko talka detektatu dute, grabitazio-uhinen bidez[:]

    [:es]Bi neutroi-izarren arteko talka detektatu dute, grabitazio-uhinen bidez[:]

    2017ko abuztuaren 17an, grabitazio-uhinak detektatzeko LIGO eta Virgo behatokietan orain arte jasotakoetatik bereizten zen seinale bat jaso zuten. Izan ere, grabitazio-uhinen seinalearekin batera, erradiazio elektromagnetikoa ere jaso zuten. Azkenean, bi neutroi-izarren arteko topaketa izan dela ondorioztatu dute. Lehen aldia da halako fenomeno baten seinalea jasotzen dela, eta garrantzi handia eman diote aldi berean bi bideren…

  • [:es]Haumea planeta nanoak eraztun bat duela ikusi dute[:]

    [:es]Haumea planeta nanoak eraztun bat duela ikusi dute[:]

    Neptunoren orbitatik haratagoko gerrikoan dauden lau planeta nanoetatik ezezagunena, Haumea, aztertzeko aukera izan dute EHUko Zientzia Planetarioen taldeko kideek. Horretarako, izar-estaltze bat aprobetxatu dute: 2017ko urtarrilaren 21ean izar baten aurretik igaroko zela iragarri zuten, eta hamar behatokitako 12 teleskopio jarri zituzten hara begira.

  • [:es]Kimikako Nobel Saria biomolekulen egitura aztertzeko kriomikroskopia elektronikoa garatu zutenei[:]

    [:es]Kimikako Nobel Saria biomolekulen egitura aztertzeko kriomikroskopia elektronikoa garatu zutenei[:]

    Nobel Fundazioak JacquesDubochet, Joachim Frank eta Richard Henderson zientzialariak saritu ditu 2017an, biomolekulen egitura aztertzeko kriomikroskopia elektronikoa garatzeko egin duten lanagatik. Dubochet Lausanneko Unibertsitatean ikertzailea da, Frank Columbiako Unibertsitatean eta Henderson MRC Ikerketa Medikuen Kontseiluan.

  • [:es]Fisikako Nobel Saria grabitazio-uhinak behatzea posible egin dutenentzat[:]

    [:es]Fisikako Nobel Saria grabitazio-uhinak behatzea posible egin dutenentzat[:]

    Nobel Fundazioak iragarri duenez, Rainer Weiss, Barry C. Barish, eta Kip S. Thorne ikertzaileek jasoko dute 2017ko Fisikako Nobel saria, LIGO behatokia garatu eta grabitazio-uhinen behaketa posible egiteagatik.