Elhuyar

  • Leihoak adimendun bihurtzen dituen material bat asmatu dute

    Leihoak adimendun bihurtzen dituen material bat asmatu dute

    Leihotik sartzen den argitasuna eta beroa kontrolatzen duen material bat asmatu du nazioarteko ikertzaile-talde batek. CICenergiGUNEko Ikerbasqueko ikertzaileek ere parte hartu dute ikerketa horretan, eta emaitzak Nature Material aldizkarian argitaratu dituzte.

  • Pangearen garaiko lurrazal ozeanikoa Mediterraneoan

    Pangearen garaiko lurrazal ozeanikoa Mediterraneoan

    Munduko lurrazal ozeanikorik zaharrena Mediterraneoan dago, Zipre, Kreta eta Egipto artean, eta 340 milioi urte inguru izan ditzake, Nature Geoscience aldizkarian argitaratu berri duten lan baten arabera.

  • Hedy Lamarr: itzalean asmatzaile, argitan izar

    Hedy Lamarr: itzalean asmatzaile, argitan izar

    Hollywoodera iritsi zenean, “munduko emakume ederrena” gisara promozionatu zuten Hady Lamarr, eta filmatu eta filmatu aritu zen. Filmatzen ari ez zen tarteetan, berriz, etxeko bulegoan aritzen zen buru-belarri, paper eta maketa artean. Haririk gabeko komunikazio-sistema berri bat sortu nahi zuen. Helburu garbi bat zuen buruan: aliatuei laguntzea naziei aurre egiten. Gorroto zituen. Zoritxarrez, ongi ezagutzen…

  • Nikolas Atxukarro: ezagutu, sendatzeko

    Nikolas Atxukarro: ezagutu, sendatzeko

    Estatu Batuetako gobernutik gonbidapen bat iritsi zitzaion Alzheimerri. Washingtongo Eroetxe Federaleko Anatomia Patologikoaren departamentuko zuzendari izatea eskaini zioten. “Nik ezin dut joan —erantzun zuen Alzheimerrek—, baina gazte bat bidaliko dizuet, gaztea izan arren, nik adina balio duena”. Nikolas Atxukarro zen gazte hura, 28 urteko bilbotarra.

  • Agustín Sánchez Lavega: “Gustatuko litzaidake bizi-arrastoren bat topatzea Marten”

    Agustín Sánchez Lavega: “Gustatuko litzaidake bizi-arrastoren bat topatzea Marten”

    Agustín Sánchez Lavegak berehala erantzun dio elkarrizketa-eskaerari. Ez du erantzunetan pentsatzeko denborarik eskatu; zer esan garbi duen seinale. Eta hala du, bai: oso ondo gogoratzen du zerk bultzatu zuen zientzia planetarioen munduan murgiltzera, eta ez du zalantzarik zer nahiko zukeen gertatzea bere ibilbidean zehar.

  • Leonardo Torres Quevedo. Oinak lurrean, burua airean

    Leonardo Torres Quevedo. Oinak lurrean, burua airean

    Donostian, 1907ko irailaren 30eko euri zaparradek ez zuten Ulian bildutako jendearen ikusmina zapuztu. Hirurehun bat metroko distantziara zeuden bi tontorren artean, ongi tenkaturik ikusten ziren sei kable; eta, haietatik zintzilik, 18 pertsonentzat omen zen burdinazko ontzi bat. Gailu ikusgarria, egun hartan inauguratzera zihoazen hura. Pertsonentzako munduko lehen aireko transbordadorea.

  • Krustazeoetatik eratorritako polimero bat gene-terapiarako aproposa dela frogatu dute

    Krustazeoetatik eratorritako polimero bat gene-terapiarako aproposa dela frogatu dute

    Oligokitosano bat DNA-zatiak zelulen barrura garraiatzeko egokia dela erakutsi du EHUren Farmazia eta Elikagaien Zientziak Saileko Mireia Agirre Diazek. Oligokitosano hori krustazeoen exoeskeletotik eratorritako polimero natural bat da, eta, gene-terapian helburu horrekin erabiltzen diren beste oligokitosanoekin alderatuta, pisu molekular txikikoa da.

  • Jupiterren orbitan da Juno zunda

    Jupiterren orbitan da Juno zunda

    Dena NASAk espero bezala atera da: ia bost urteko bidaiaren ondoren, bart iritsi da Juno zunda Jupiterren orbitara, eta orbitan sartzeko maniobra guztiak arrakastaz bete ditu. Hala, “gas-erraldoitik inoizko gertuen” dagoen zunda bihurtu da Juno. Hain zuzen, Jupiterren goi- hodeietatik 5.000 km-ra baino ez dago, eta hor jarraituko du 20 hilabetez, Jupiterren inguruan orbitatzen, planeta…

  • Antartikako ozono-geruzaren zuloa osatzen hasia dela baieztatu dute

    Antartikako ozono-geruzaren zuloa osatzen hasia dela baieztatu dute

    Antartikaren gaineko ozono-geruzaren zuloa osatzen hasi dela erakusten duten lehen zantzuak jaso dituzte zientzialariek.