Elhuyar

  • Zikari aurre egiteko txertoa garatzeko ahaleginetan

    Zikari aurre egiteko txertoa garatzeko ahaleginetan

    Zikari aurrea hartzeko txertoa garatzeko asmoa duten Inovio eta GeneOne Life Science farmazia-konpainiek gizakietan lehen proba klinikoak egiteko baimena jaso dute. DNA-txerto sintetiko bat da, eta animalia-eredu txikietan zein handietan emaitza onak eman ditu. Izan ere, zikaren aurkako antigorputzak eta T zelulak sortzea eragin du txertoak; horrenbestez, pertsonetan ere eraginkorra izango dela espero dute.

  • Emakumeak zientzian: gero eta gutxiago, ibilbidean aurrera egin ahala

    Emakumeak zientzian: gero eta gutxiago, ibilbidean aurrera egin ahala

    Emakume ikertzaileak 2016 izeneko txostena argitaratu berri du CSIC erakundeak (Zientzia Ikerketarako Goi Kontseilua, Espainia), eta datuek agerian utzi dute egoera ez dela aldatu: ibilbide zientifikoan aurrera egin ahala, emakumeen ehunekoa txikitu egiten da.

  • Hondakin nuklearrak birziklatzean sortutako gas erradioaktiboak harrapatzen ditu material berri batek

    Hondakin nuklearrak birziklatzean sortutako gas erradioaktiboak harrapatzen ditu material berri batek

    Zentral nuklearretako hondakinak prozesatzean askatzen diren gas erradioaktiboak modu eraginkorrean, seguruan eta merkean harrapatzeko material bat garatu dute. Lausanako Eskola politeknikoko eta Kaliforniako Unibertsitateko ikertzaileek elkarlanean egindako proiektua da, eta Nature Communications aldizkarian eman dute lorpenaren berri.

  • Hesteetako mikroorganismoek obesitatean nola eragiten duten argitu dute

    Hesteetako mikroorganismoek obesitatean nola eragiten duten argitu dute

    Azetatoaren bidez, nerbio-sisteman eraginez, gosea eragiten dute mikroorganismoek

  • Opioideek espermatozoideen eraketa erregulatzen dute

    Opioideek espermatozoideen eraketa erregulatzen dute

    EHUko ikerketa batek opioideen errezeptoreak espermatogenesian inplikatuta daudela argitu du, Plos One aldizkariaren arabera. Nerea Subiran eta haren ikerketa-taldeak lehenengo aldiz deskribatu ditu errezeptoreok espermatozoideen sorreran parte hartzen duten zeluletan.

  • Erleak, mehatxu guztien gainetik

    Erleak, mehatxu guztien gainetik

    Haize txarren kontra hegan dabiltza erleak azken urteotan; hamaika etsai eta mehatxuren kontra. Baina, erlezainak eta ikertzaileak lanean ari dira erleek aurrera egin dezaten, mehatxu guztien gainetik

  • Algoritmoen meneko

    Algoritmoen meneko

    2016ko lehen hilabeteotan, Twitter eta Instagram, txio eta argazkiak kronologikoki erakutsi beharrean, gure interesekoenak izan daitezkeenak erakustera pasatu dira. Horretarako, aurreko aldietan antzekoei edo erabiltzaile berei eskaini diegun bertxio-kopurua, arreta-denbora eta bestelako metrikak kontuan hartzen dituen algoritmo bat erabiltzen dute. Aurretik, Googlek eta Facebookek ere eman dituzte antzeko urratsak, eta, etorkizunean ere, gure bizitzako gero…

  • Ozpin-eulien espermatozoide erraldoiak ulertzeko gakoak eman dituzte

    Ozpin-eulien espermatozoide erraldoiak ulertzeko gakoak eman dituzte

    Ozpin-euli arrak espermatozoide erraldoiak garatzera nola iritsi diren azaldu du ikertzaile-talde batek. 5,8 cm luze izatera irits daitezke ozpin-euliaren (Drosophila melanogaster) espermatozoideak, gorputzaren luzera baino 20 aldiz gehiago, eta gizakien espermatozoideena baino mila aldiz gehiago.

  • Sexu-jazarpena pairatu du Estatu Batuetako medikuntza-ikertzaile emakumezkoen ia herenak

    Sexu-jazarpena pairatu du Estatu Batuetako medikuntza-ikertzaile emakumezkoen ia herenak

    Michigango Unibertsitateak egindako galdeketa baten arabera, Estatu Batuetako Osasun Institutuko (NIH) diru-laguntza jaso duten medikuntza-ikertzaile emakumezkoen % 30ak sexu-jazarpena pairatu du.