Elhuyar
-

Non hegoa, han zangoa
Hegan egitea gustatuko litzaiguke, ur azpian arnastea, ilunpean ikustea, hotzik ez pasatzea… baina ezin dugu. Naturan, norberaren nahiek eta ametsek mugak dituzte, eta muga jakin batzuen barruan bizi gara bizidun guztiok. Baina horrexegatik goza dezakegu gure inguruko biodibertsitateaz, bizidun bakoitzak bere txokoa —bere nitxo ekologikoa— betetzen duelako naturako baldintza-ugaritasunaren handitasunean. Izaki bizidunen nitxo ekologikoak ezagutzea…
-

Petrolioa desegiten duten hainbat bakterioren genomak deskodetu dituzte
2010ean Deepwater Horizon petrolio-plataformak izan zuen isuria degradatzen lagundu duten bakterioen genomak deskodetu dituzte.
-

Lehenengo aldiz, 13 eguneko giza enbrioiak lortu dituzte laborategian
Legearen muga muturreraino eramanda, zientzialariek giza enbrioiak 13 egunez hazi dituzte laborategian, Nature eta Nature Cell Biology aldizkariek argitaratu berri dutenaren arabera. Orain arte, amarengandik kanpo 7 egunez bakarrik garatzea lortu izan da, eta orduan amaren umetokian ezarri behar izaten zen, derrigor, enbrioiak aurrera egin zezan eta gara zedin.
-

Emakumeei pelbisa zabaltzen zaie ugalkotasun handieneko garaian, erditzea errazteko
Ikerketa berri batek erakutsi du emakumeen pelbisa ugaltze-garaian zabaldu egiten dela eta, emakumeak zahartuz doazen heinean, haien pelbisa berriz estutu egiten dela, ugaltze-garaia amaitu dela erakutsiz bezala. “Denbora-tarte batez irekitzen den leihoa balitz bezala, gero itxi egiten dena”, adierazi dute ikertzaileek.
-

Paleolitoko zaldi baten eta ahuntz baten irudiak topatu dituzte Zestoako Astuigaña haitzuloan
Ekain eta Altxerriko labarretako arte-multzo klasikoari gero eta aurkikuntza gehiago gehitzen ari zaizkie. Horren lekuko, Zestoako Astuigaña haitzuloan aurkitu dituzten zaldiaren eta ahuntzaren irudi berriak.
-

Garunak atsedenean oroitzapenak errepikatu eta lekuz aldatzen ditu
Londresko Unibertsitatean egindako ikerketa baten arabera, ekintza bat egin eta ondoren atseden hartzean, garunean oroitzapenak errepikatu egiten dira, eta, jarraian, garuneko beste gune batera transferitzen dira.
-

Zika birusak mikrozefalia eragiten duela baieztatu dute
Zika birusaren eta mikrozefalia zein beste gaixotasun neurologiko batzuen arteko lotura frogatutzat eman du Estatu Batuetako Gaixotasunen Kontrolerako eta Prebentziorako Zentroak (CDC).
-

Giza enbrioiak genetikoki eraldatu dituztela adierazi dute, bigarren aldiz
GIB birusarekiko erresistentzia emateko helburuarekin, giza enbrioien genoma eraldatu dute Txinan, CRISPR teknologiaren bidez.
-

Genomarik txikiena duen zelula sintetizatu dute
473 gene; horiek dira bakterio batek bizirik irauteko eta ugaltzeko behar dituen gutxieneko geneak. Hala frogatu du Craig Venterren taldeak, Science aldizkarian argitaratu duen ikerketan: Design and synthesis of a minimal bacterial genome.Syn3.0 deitu diote, eta bizitzaren oinarria ezagutzeko bidean lorpen garrantzitsutzat jo dute ikertzaileek.
