Elhuyar
-
Petrolioa desegiten duten hainbat bakterioren genomak deskodetu dituzte
2010ean Deepwater Horizon petrolio-plataformak izan zuen isuria degradatzen lagundu duten bakterioen genomak deskodetu dituzte.
-
Lehenengo aldiz, 13 eguneko giza enbrioiak lortu dituzte laborategian
Legearen muga muturreraino eramanda, zientzialariek giza enbrioiak 13 egunez hazi dituzte laborategian, Nature eta Nature Cell Biology aldizkariek argitaratu berri dutenaren arabera. Orain arte, amarengandik kanpo 7 egunez bakarrik garatzea […]
-
Emakumeei pelbisa zabaltzen zaie ugalkotasun handieneko garaian, erditzea errazteko
Ikerketa berri batek erakutsi du emakumeen pelbisa ugaltze-garaian zabaldu egiten dela eta, emakumeak zahartuz doazen heinean, haien pelbisa berriz estutu egiten dela, ugaltze-garaia amaitu dela erakutsiz bezala. “Denbora-tarte batez irekitzen den […]
-
Paleolitoko zaldi baten eta ahuntz baten irudiak topatu dituzte Zestoako Astuigaña haitzuloan
Ekain eta Altxerriko labarretako arte-multzo klasikoari gero eta aurkikuntza gehiago gehitzen ari zaizkie. Horren lekuko, Zestoako Astuigaña haitzuloan aurkitu dituzten zaldiaren eta ahuntzaren irudi berriak.
-
Garunak atsedenean oroitzapenak errepikatu eta lekuz aldatzen ditu
Londresko Unibertsitatean egindako ikerketa baten arabera, ekintza bat egin eta ondoren atseden hartzean, garunean oroitzapenak errepikatu egiten dira, eta, jarraian, garuneko beste gune batera transferitzen dira.
-
Zika birusak mikrozefalia eragiten duela baieztatu dute
Zika birusaren eta mikrozefalia zein beste gaixotasun neurologiko batzuen arteko lotura frogatutzat eman du Estatu Batuetako Gaixotasunen Kontrolerako eta Prebentziorako Zentroak (CDC).
-
Giza enbrioiak genetikoki eraldatu dituztela adierazi dute, bigarren aldiz
GIB birusarekiko erresistentzia emateko helburuarekin, giza enbrioien genoma eraldatu dute Txinan, CRISPR teknologiaren bidez.
-
Genomarik txikiena duen zelula sintetizatu dute
473 gene; horiek dira bakterio batek bizirik irauteko eta ugaltzeko behar dituen gutxieneko geneak. Hala frogatu du Craig Venterren taldeak, Science aldizkarian argitaratu duen ikerketan: Design and synthesis of a […]
-
Emakumeek gaixotasun autoimmune gehiago izatearen azalpen bat eman dute
Bi X kromosoma izateak gaixotasun autoimmuneak izateko joera handitzen duela ondorioztatu du Pennsylvaniako Unibertsitateko ikertzaile talde batek. Ikusi dute emakumeen linfozitoetan X kromosometako bat ez dela guztiz isiltzen, eta horrek […]