Elhuyar
-
![[:eu]Erabateko paralisia dutenekin komunikatzeko interfazea garatu dute[:]](https://katedra.eus/app/uploads/2017/02/Interfaze-sistema-jantzita-duen-modeloa_display_home.jpg)
[:eu]Erabateko paralisia dutenekin komunikatzeko interfazea garatu dute[:]
Erabateko paralisi motorra izanik, gaitasun kognitibo eta emozionalak bere horretan mantentzen dituzten pertsonekin komunikatzeko interfazea sortzea lortu dute. Tübingen-eko Unibertsitate alemaniarreko ikertzaileek garatu dute, eta haien pentsamenduak komunikatzeko gaitasuna ez duten pazienteentzat laguntza handia izan daitekeela adierazi dute.
-
![[:eu]Katu-begia nebulosak Eguzkiaren etorkizuna iragar dezake[:]](https://katedra.eus/app/uploads/2017/02/CatsEye_HubbleVillaVerde_960_display_home.jpg)
[:eu]Katu-begia nebulosak Eguzkiaren etorkizuna iragar dezake[:]
Hubblek ematen duen informazioa oso garrantzitsua da Katu-begiaren nebulosaren eboluzioa ezagutzeko, eta, ondorioz, lagungarria izan daiteke gure Eguzkiaren etorkizuna aurreikusteko. Izan ere, Eguzkiak ere eboluzio lainotsua izango du, baina 5 mila milioi urte barru edo…
-
![[:eu]Mutazioak saihesteko mekanismo berria aurkitu dute[:]](https://katedra.eus/app/uploads/2017/02/dna-163466_960_720_display_home.jpg)
[:eu]Mutazioak saihesteko mekanismo berria aurkitu dute[:]
Argitaratu berri den ikerketa baten arabera, zenbait mikroorganismok orain arte ezezaguna zen sistema bat erabiltzen dute material genetikoko akatsak detektatu eta zuzentzeko. Mekanismo horri esker, bakterio patogeno batzuek antibiotikoekiko erresistentziak saihesten dituzte; tuberkulosiaren erantzule den Mycobacterium tuberculosis bakterioak, besteak beste.
-
![[:eu]Saturnoren eraztunen artera sartuko da Cassini suntsitu aurretik[:]](https://katedra.eus/app/uploads/2017/01/GrandFinale_Cassini_960_display_home.jpg)
[:eu]Saturnoren eraztunen artera sartuko da Cassini suntsitu aurretik[:]
Cassini zundak irailean amaituko du bere misioa, Saturnoren inguruan hamar urtez orbitatzen ibili ondoren. Diagraman, bukaera hurbildu ahala egingo duen ibilbidea irudikatzen da. Cassiniren amaierako orbitak helburu nagusi batekin diseinatu dira: alegia, lehen aldiz Saturnoren eraztunen barnealdetik irudiak eta datuak jasotzeko.
-
![[:eu]Plaketek bidera dezakete minbizi-zelulen kontrako immunoterapia[:]](https://katedra.eus/app/uploads/2017/01/blood-cells-543484_960_720-Pixabay_display_home.jpg)
[:eu]Plaketek bidera dezakete minbizi-zelulen kontrako immunoterapia[:]
Tumore bat kendu ondoren tumore berriak haz ez daitezen estrategia berri bat probatu dute Estatu Batuetan, plaketak dituena protagonista. Plaketek zaurietan odola koagulatzen laguntzen duten heinean, zauri-guneetarantz jotzeko joera dute, eta hori aprobetxatuz, tumore bat kirurgia bidez kendu eta gero, toki horretan gera daitezkeen minbizi-zelulen aurkako antigorputzak eramateko balio dezakete. Ez hori bakarrik, plaketak odolean…
-
![[:eu]Informazioa oso azkar eta ia berorik sortu gabe gordetzeko modua aurkitu dute[:]](https://katedra.eus/app/uploads/2017/01/hard-disk-775847_article_big.jpg)
[:eu]Informazioa oso azkar eta ia berorik sortu gabe gordetzeko modua aurkitu dute[:]
Oso azkar eta oso bero gutxi sortuz informazioa grabatu eta gordetzeko teknika baten berri eman dute Nature aldizkarian argitaratu duten lan batean. Argia eta magnetismoa erabiltzen ditu teknikak, eta etorkizunean informazioa gordetzeko gailu hobeak sortzeko balio lezake.
-
![[:eu]Grafenoari porfirinak gehituta, haren ezaugarriak hobetzea lortu dute[:]](https://katedra.eus/app/uploads/2017/01/grafenoa_display_home.jpg)
[:eu]Grafenoari porfirinak gehituta, haren ezaugarriak hobetzea lortu dute[:]
Municheko Unibertsitate Teknikoko (TUM) ikertzaile-talde batek lortu du grafeno-xaflari porfirinak, klorofilaren eta hemoglobinaren parte diren eraztun proteikoak, batzea.
-
![[:eu]Ebolaren aurkako txerto eraginkorra lortu dute, azkenik[:]](https://katedra.eus/app/uploads/2017/01/ebola-vaccine-630_article_big.png)
[:eu]Ebolaren aurkako txerto eraginkorra lortu dute, azkenik[:]
Osasunaren Mundu Erakundeak eman du Gabonetan albiste itxaropentsua: rVSV-ZEBOV izeneko txertoak eraginkortasun handia erakutsi du Ebolaren aurrean. Ginean egindako saioek balio izan dute frogatzeko, eta 2017ko amaierarako txertoaren lizentzia izatea espero da.
-
![[:eu]Haurdunaldiak aldaketak eragiten ditu amaren garunean[:]](https://katedra.eus/app/uploads/2016/12/EquipOscarVilarroya500.jpg)
[:eu]Haurdunaldiak aldaketak eragiten ditu amaren garunean[:]
Ikerketa baten arabera, haurdunaldiak egitura-aldaketak eragiten ditu amaren garunean. Aldaketa horiek gutxienez bi urtez irauten dutela frogatu dute.
