Elhuyar

  • [:eu]Mitokondrioetan 50ºko tenperatura neurtu dute[:]

    [:eu]Mitokondrioetan 50ºko tenperatura neurtu dute[:]

    Gure gorputzeko tenperatura 37º ingurukoa den arren, gure zelulen barruko organulu batzuetan oso tenperatura altuak egoten direla ikusi dute: 50º neurtu dituzte mitokondrioetan.

  • [:eu]Jupiterren hego-poloa argitara[:]

    [:eu]Jupiterren hego-poloa argitara[:]

    Juno zundak Jupiterren argazki berriak bidali ditu udaberri honetan, bosgarren maniobra amaitu duenean. NASAk edonoren eskura jarri ditu argazkiak, nahi bezala erabili eta eraldatzeko. Emaitza interesgarriak atera dira hortik, esaterako Gervasio Robles-ek egindako hau: Jupiterren hego-poloaren ikuspegia da, planetaren inguruan hiru hegalditan egindako argazkiekin osatua.

  • [:eu]Abaraska-sits handiaren harrak polietilenoa jaten duela jakin dute[:]

    [:eu]Abaraska-sits handiaren harrak polietilenoa jaten duela jakin dute[:]

    Zoriari esker jakin dute abaraskak suntsitzen dituen har batek polietilenoa jaten duela. Hain zuzen, etxeko erlauntzetan harrak zituela konturatu zen Espainiako Zientzia Ikerketen Kontseilu Nagusiko ikertzaile bat, Federica Bertocchini. Abaraska-sits handiaren harrak ziren (Galleria mellonella). Argizariz eta eztiz elikatzen direnez, kalte handia egiten dute, eta, beraz, kendu eta plastikozko zorro batean jarri zituen. Handik ordu…

  • [:eu]Birus batek eragin dezake gaixotasun zeliakoa garatzea[:]

    [:eu]Birus batek eragin dezake gaixotasun zeliakoa garatzea[:]

    Gaixotasun zeliakoak oinarri genetikoa du, baina gene jakin batzuk izateak ez du esan nahi gaixotasuna garatuko denik: geneak dituztenen % 3-4k bakarrik garatzen dute gaixotasuna. Bada, Science aldizkarian argitaratutako ikerketa batek erakutsi du infekzio biriko bat izan daitekeela gaixotasuna garatu arazten duen faktoreetako bat.

  • [:eu]Arnasketa kontziente eta geldoak nola erlaxatzen gaituen argitu dute[:]

    [:eu]Arnasketa kontziente eta geldoak nola erlaxatzen gaituen argitu dute[:]

    Gizakiok aspaldi erabiltzen dugu arnasketa geldo eta kontrolatua lasaitasun mentala lortzeko eta krisialdiei aurre egiteko, baina orain arte neurologiak ez du jakin zein zen horren oinarri fisiologiko eta neuronala. Stanfordeko Unibertsitateko ikertzaile batzuek, ordea, saguen garunean identifikatu dute zein den arnasketa eta garunaren maila goreneko aktibitatea lotzen dituen gunea.

  • [:eu]Lurpeko urekin ekoitzitako elikagaiak kontsumitzen ditu munduaren gehiengoak[:]

    [:eu]Lurpeko urekin ekoitzitako elikagaiak kontsumitzen ditu munduaren gehiengoak[:]

    Berriztatzen ez diren lurpeko urekin ekoitzitako elikagaiak kontsumitzen ditu munduko populazioaren gehiengoak. Ondorio hori atera dute elikagaien nazioarteko merkataritzak lurpeko uretan duen inpaktua neurtzeko egin duten azterketa batean.

  • [:eu]Dinosauroen eboluzioari buruzko hipotesi berri bat proposatu dute[:]

    [:eu]Dinosauroen eboluzioari buruzko hipotesi berri bat proposatu dute[:]

    Dinosauroen zuhaitz filogenetikoa berregituratu behar litzakeela proposatu dute Cambridgeko Unibertsitateko eta Londresko Historia Naturalaren Museoko ikertzaileek, Nature aldizkarian argitaratu duten lan batean.

  • [:eu]DNA kopiatzerakoan ematen diren zorizko akatsak dira minbizi-iturri nagusia[:]

    [:eu]DNA kopiatzerakoan ematen diren zorizko akatsak dira minbizi-iturri nagusia[:]

    Orain arte uste izan da minbiziak bi eragile nagusi zituela: norberak ekar lezakeen herentzia eta ingurumena. Baina 32 minbizi-motaren datu epidemiologikoak eta genomaren sekuentzia aztertuta, ikusi dute minbizien ia bi herenetan ematen diren mutazioak zelula osasuntsuetan DNA erreplikatzean gertatzen diren zorizko akatsak direla. Minbizi-motaren arabera, hiru faktoreetako bat nabarmentzen da, irudian ikus daitekeen bezala.

  • [:eu]Nola prestatzen duzu kafea?[:]

    [:eu]Nola prestatzen duzu kafea?[:]

    Gizartearen zahartzea arazo handienetako bat bilakatu zaigu. Geroz eta denbora gehiagoan bizi gara, baina gure azken urteetan era askotako zailtasunak pairatzen ditugu tamalez. Zailtasun horiei aurre egiteko bide bat teknologia adimendunena da; konkretuki, etxe adimendunena. Bizitza independentea bultzatzeko asmoz, eguneroko jarduerak egiteko behar duten laguntza emango diete etxe adimendunek han bizi diren pertsonei. Baina, horretarako,…