Elhuyar

  • [:eu]Lurraren hasierako lurrazalaren arrastoak aurkitu dituzte Kanadan[:]

    [:eu]Lurraren hasierako lurrazalaren arrastoak aurkitu dituzte Kanadan[:]

    Lau mila eta berrehun milioi urtetik gorako lurrazalaren osagaiak aurkitu dituzte Kanadan. Ikerketaren emaitzek iradokitzen dutenaren arabera, Lurraren lehen ehunka milioika urtetan sortutako lurrazalaren arrastoak lirateke.

  • [:eu]DNA datuak gordetzeko aproposa dela frogatu dute, film bat DNA bihurtuta[:]

    [:eu]DNA datuak gordetzeko aproposa dela frogatu dute, film bat DNA bihurtuta[:]

    Lumière anaien L’arrivée d’un train à La Ciotat filma (1895) DNA bihurtu dute Columbia Unibertsitateko bi zientzialarik.

  • [:eu]Gaixotasun genetikoen korapiloa askatzen[:]

    [:eu]Gaixotasun genetikoen korapiloa askatzen[:]

    Gaixotasun askoren oinarria, 14.000 ingururena, genomako akatsetan dago. Gaixotasun horiek bi talde handitan sailka daitezke: batetik, gene bakarrak eragiten duenean, gaixotasun monogeniko edo mendeldar deitzen zaienak ditugu; eta, bestetik, gene batek baino gehiagok parte hartzen dutenean, gaixotasun genetiko konplexu izenez ezagutzen direnak. Gaixotasunekin lotutako geneak zeintzuk diren aurkitzea da lehen pausoa; ezinbestekoa, haiei sendabidea aurkitzeko.…

  • [:eu]Prioiak oroimenaren zaindari[:]

    [:eu]Prioiak oroimenaren zaindari[:]

    Prioiak dira, seguruenik, biologiak azken hamarkadetan aurkitu dituen egiturarik erakargarrienak eta, aldi berean, beldurgarrienak. Besteak beste, garuna gruyere gazta bat bezala utz zezaketela erakutsi ziguten. Egia esan, gaizki tolestutako proteina batzuk besterik ez dira, baina biologiaren oinarrizko paradigmei ere desafio egin diete; generik gabe “ugaltzen” dira. Gure madarikazioa jaso ondoren, ordea, badirudi aurpegi atsegina ere…

  • [:eu]Aplikazioa edo webgunea? Biak batean, PWArekin[:]

    [:eu]Aplikazioa edo webgunea? Biak batean, PWArekin[:]

    Aspalditik dator eztabaida gailu mugikorretarako hobeak ote diren aplikazioak edo webguneak. Biek dituztenez abantailak eta desabantailak, ez dago erantzun garbirik, baina esan daiteke orokorrean aplikazioak gailendu direla azken urteetan. Orain, ordea, bada teknologia berri bat bien ezaugarririk hoberenak biltzen dituena eta bien funtzioak bete ditzakeena haietako bakoitzaren desabantailak izan gabe: Progressive Web App edo PWA…

  • [:eu]Ikusiz ikasteko gai dira erleak[:]

    [:eu]Ikusiz ikasteko gai dira erleak[:]

    Besteek nola egiten duten ikusita, erlastarrak gai dira tresna berriak erabiltzen ikasteko. Ondorio horretara iritsi dira Londresko Queen Mary Unibertsitateko ikertzaile batzuk. Esperimentu baten bidez erakutsi dute, ugaztun asko eta hegazti batzuk bezala, erlastarrak ere gai direla ikusi eta ikasteko.

  • [:eu]Poluzio-maila altua aurkitu dute itsasoaren sakonenean[:]

    [:eu]Poluzio-maila altua aurkitu dute itsasoaren sakonenean[:]

    Ozeano Bareko bi fosatan, 10.000 metro inguruko sakoneran, poluzio-maila altuak aurkitu dituzte. Pazifikoko ipar-mendebaldeko eremu industrial poluituenetakoa den Suruga Badiako (Japonia) maila bereko poluzioa neurtu dute fosa horietako krustazeoetan.

  • [:eu]Nortasuna erabat aldatzen da nerabezarotik zahartzarora[:]

    [:eu]Nortasuna erabat aldatzen da nerabezarotik zahartzarora[:]

    Edinburgoko Unibertsitateko ikertzaile-talde baten arabera, pertsona baten izaera erabat aldatzen da urteetan zehar.

  • [:eu]Epilepsia eta Alzheimerren gaixotasuna[:]

    [:eu]Epilepsia eta Alzheimerren gaixotasuna[:]

    Alzheimerren gaixotasuna adinari loturiko dementziarik ohikoena da. Era berean, epilepsia diagnostikatzen zaien kasuen % 10 inguruk 65 urte baino gehiago dituzte. Azken urteetan, asko ikertu da Alzheimerren gaixotasunean, epilepsia garatzeko arriskua areagotzen duen jakiteko asmoz. Baina oraindik argitzeko dago epilepsiak zer eragin izan dezakeen Alzheimerren gaixotasuna duten gaixoen artean eta zein den tratamendurik egokiena halako…