Elhuyar

  • [:es]Medikuntzako Nobela, erritmo zirkadianoaren mekanismo molekularra argitu dutenei[:]

    [:es]Medikuntzako Nobela, erritmo zirkadianoaren mekanismo molekularra argitu dutenei[:]

    Jeffrey C. Hall, Michael Rosbash eta Michael W. Young ikertzaileek jasoko dute Medikuntza edo Fisiologiako Nobel saria. Hala erabaki du Karolinska Institutuak; eta arrazoia, honakoa: “erritmo zirkadianoa kontrolatzen duten mekanismo molekularren gaineko aurkikuntzengatik”.

  • [:es]Pandak ez daude arriskuz kanpo oraindik[:]

    [:es]Pandak ez daude arriskuz kanpo oraindik[:]

    Panden populazioak gora egin duen arren, haien habitataren egoera okerrera doa, ikerketa berri baten arabera. 2016an arriskuan dauden espezieen zerrendatik atera eta kalteberen zerrendan jarri zuen panda IUCN Naturaren Kontserbaziorako Nazioarteko Erakundeak. Erabaki hori hartu zuten populazioak gora egin zuelako: 2000ko hamarkadaren hasieran 1.596 panda heldu kontatu zituzten Txinako gobernuak egindako azterketan, eta 2011 eta…

  • [:es]Zergatik hilobiratzen ziren pertsona batzuk trikuharrietan eta beste batzuk kobazuloetan?[:]

    [:es]Zergatik hilobiratzen ziren pertsona batzuk trikuharrietan eta beste batzuk kobazuloetan?[:]

    Orain arte, literatura zientifikoak ez du jakin erantzuten Neolitoan zergatik hilobiratzen zituzten pertsona batzuk trikuharrietan eta beste batzuk kobazueloetan. Galdera hori abiapuntu hartuta, eta Neolito garaiko hilobiratze-ohiturak hobeto ezagutzeko, ikerketa abiatu zuten Arabar Errioxan EHUko eta Oxfordeko Unibertsitateko ikerlariek. Horko datuetan oinarrituta ondorioztatu berri dute Neolitoan jada pertsonen arteko desberdintasun sozioekonomikoak egon zitezkeela, eta horiek…

  • [:es]Begirada bat itzulpen automatikoko sistemen bilakaerari[:]

    [:es]Begirada bat itzulpen automatikoko sistemen bilakaerari[:]

    Itzulpen automatikoa teknologia ezaguna dugu. Interneten nabigatzen dugunean, sarri erabiltzen dugu atzerriko hizkuntzetan idatzitako testuak ulertzeko, edo, zergatik ez, bai eta itzulpenak egiteko laguntza gisa ere.

  • [:es]Neandertalen garuna gizaki modernoena baino motelago hazten zen[:]

    [:es]Neandertalen garuna gizaki modernoena baino motelago hazten zen[:]

    Asturiaseko El Sidrón kobazuloan aurkitutako haur neandertal baten eskeletuak datu baliagarriak eman ditu hobeto ezagutzeko nola garatzen zen neandertalen garuna. Antza, hil zenean 7 urte eta 8 hilabeteko adina zuen haur neandertalak, baina bere garunak bolumenaren % 87,5 baino ez zuen lortu artean. Gure espeziean, adin horretarako ia guztiz garatuta dago garuna, eta 5-6 urteko…

  • [:es]Kimioterapiaren eraginkortasuna apaltzen duen proteina bat identifikatu dute[:]

    [:es]Kimioterapiaren eraginkortasuna apaltzen duen proteina bat identifikatu dute[:]

    Kimioterapiak zelulen DNAn sortzen dituen hausturak konpontzen dituen proteina bat identifikatu du nazioarteko ikertzaile-talde batek.

  • [:es]Eman diote azken agurra Cassini zundari[:]

    [:es]Eman diote azken agurra Cassini zundari[:]

    Lurretik abiatu zela 20 urte igaro direnean, 13 urtez Saturno eta haren ilargiak eta eraztunak behatu ondoren, eta erregaia agortzeko zorian zuela, bere burua planetaren aurka botata suntsitu da Cassini zunda.

  • [:es]Walabiaren esneak karenaren funtzioa duela frogatu dute[:]

    [:es]Walabiaren esneak karenaren funtzioa duela frogatu dute[:]

    Taxonomistek bereizita sailkatu ohi dituzte ugaztun karendunak (edo plazentarioak) eta martsupialioak. Izan ere, kanguruen, walabien eta beste martsupialioen fetua ez da garatzen amaren umetokiaren barruan. Orain, ordea, ikusi dute bereizketa hori agian zorrotzegia dela.

  • [:es]Cassini 1997-2017[:]

    [:es]Cassini 1997-2017[:]

    1997ko urriaren 14an atera zen Cañaveral Lurmuturretik, zazpi urtetan iritsi zen Saturnora, eta beste hamahiru urtez aritu da Saturnoren eta haren eraztun eta ilargien sekretuak argitzen. Cassini zundak arrakastaz bete du hogei urteko misioa. 2017ko irailaren 15ean desagertuko da Saturnon.