Elhuyar
-
![[:es]Bateria organikoak diseinatu dituzte, metalik gabekoak[:]](https://katedra.eus/app/uploads/2021/05/Bateria-organiko-polipeptidikoak_article_big.jpg)
[:es]Bateria organikoak diseinatu dituzte, metalik gabekoak[:]
Litio-ioizko baterien garapenak ondorio zuzenak izan ditu teknologiaren merkatuan: nabarmen ugaritu dira gailu eramangarriak eta ibilgailu elektrikoak. Baina bateria horien hazkunde azkarrak agerian utzi du, era berean, litioa, kobaltoa eta bestelako baliabide mineral mugatuak erauzteak ingurumen-arazo larriak sor ditzakeela, eta, hortaz, ez dela etikoa. Bestetik, litio-ioizko baterien ehuneko txiki bat baino ez da birziklatzen. Texas…
-
![[:es]Alferrik saiatzen gara natura giltzapetzen[:]](https://katedra.eus/app/uploads/2021/05/1.Irudia.jpg)
[:es]Alferrik saiatzen gara natura giltzapetzen[:]
Eskolako laborategia bitxikerien kabinete bat da. Ikasleak, grinatsu, irakaslearen atzetik sigi-saga dabiltza, korridore batetik bestera, eskaileretatik gora eta aurrera, ate berde horretara heldu arte. Kartelean “Biologia eta Geologiako Laborategia” irakurtzen dute eta, aldi berean, beren buruari galdetzen diote barruan zer fantasia topatuko ote duten.
-
![[:es]Muoiak: fisikaren eredu estandarra, kolokan?[:]](https://katedra.eus/app/uploads/2021/05/Fermilab-eko-Muoi-g-2-esperimentuaren-goiko-ikuspegia-Wikimedia_article_big.jpg)
[:es]Muoiak: fisikaren eredu estandarra, kolokan?[:]
Fisikarien artean eztabaida sortu dute Fermilab-eko Muoi g-2 esperimentuaren emaitza berriek, zalantzan jarri baitute fisikaren eredu estandarra bera. Alegia, partikula subatomikoak sailkatzeko eta nola funtzionatzen duten ulertzeko teoria erlatibistiko kuantikoa.
-
![[:es]Parkinsona duten pertsonetan garuneko zelulen atrofia gertatzen dela ikusi dute[:]](https://katedra.eus/app/uploads/2021/04/Achucarroko-laborategian_article_big.jpg)
[:es]Parkinsona duten pertsonetan garuneko zelulen atrofia gertatzen dela ikusi dute[:]
EHUko ACHUCARRO Basque Center for Neuroscience zentroko Paula Ramos González ikertzailea Parkinsona aztertzen aritu da, eta ikusi du gaixotasunaren aldaera genetiko arruntena dutenen kasuan, astrozito deritzen garuneko zeluletan atrofia gertatzen dela.
-
![[:es]Tumoreetako mutazio txikienak detektatzeko gai den metodoa aurkeztu dute[:]](https://katedra.eus/app/uploads/2021/04/Idoia-Ochoa-Tecnum_article_big.jpg)
[:es]Tumoreetako mutazio txikienak detektatzeko gai den metodoa aurkeztu dute[:]
Geneetako mutazioak dira minbiziaren eragile nagusiak, baina ez edozein mutazio. Mutazio batzuk lerro germinalean heredatzen dira, jaiotzetik, eta mutazio somatikoak norbanakoaren bizitza osoan zehar gertatzen dira. Urteen poderioz mutazio somatiko horiek zelula-populazio batean pilatu ahala sor daiteke minbizia. Minbiziaren detekzio goiztiarra eta tratamendu pertsonalizatuak gauzatzeko, garrantzitsua da baita nukleotido bakarreko mutazio somatiko txikiak identifikatzea. Horretan…
-
![[:es]Txertoei esker, egoera jakinetan neurriak malgutu daitezkeela proposatu du ECDCk[:]](https://katedra.eus/app/uploads/2021/04/1280px-People_with_protective_masks_during_the_COVID-19_pandemic_in_Spain_12_article_big.jpg)
[:es]Txertoei esker, egoera jakinetan neurriak malgutu daitezkeela proposatu du ECDCk[:]
Birusaren transmisioa eragozteko ezarrita dauden neurri batzuk (distantzia eta maskara), egoera jakin batzuetan, malgutu daitezkeela adierazi du ECDC Gaixotasunen Prebentzio eta Kontroleko Europako Zentroak.
-
![[:es]Txertatu ahala, nabarmen gutxitu dira COVID-19 kasuak eta ospitaleratzeak Israelen[:]](https://katedra.eus/app/uploads/2021/04/Txertaketa-Israelen2_article_big.jpg)
[:es]Txertatu ahala, nabarmen gutxitu dira COVID-19 kasuak eta ospitaleratzeak Israelen[:]
Txertaketa-kanpaina Israelen izaten ari den eraginari buruzko azterketa batek erakutsi du, txertatu ahala, COVID-19 kasuak eta ospitaleratzeak nabarmen gutxitu direla. Nature Medicine aldizkarian argitaratu dute azterketa hori.
-
![[:es]Dinosauroek garraiatu ote zituzten jatorritik 1.600 kilometrotara aurkitutako harriak?[:]](https://katedra.eus/app/uploads/2021/04/Gastrolitoa_display_home.jpg)
[:es]Dinosauroek garraiatu ote zituzten jatorritik 1.600 kilometrotara aurkitutako harriak?[:]
Wyomingen (AEB), Morrison aztarnategi jurasikoan, kuartzo gorrizko harri biribildu leun batzuk aurkitu zituzten, inguruko material sedimentarioaren artean erabat lekuz kanpo ziruditenak. Harri haien zirkoiak aztertu dituzte, eta argi ondorioztatu ahal izan dute Wiskonsingo hegoaldeko formazio batekoak direla; aurkitu zituzten lekutik 1.600 km ingurura dago hori. Terra Nova aldizkarian argitaratu dute lana.
-
![[:es]Baliteke erantzun autoimmune bat izatea Astrazenecaren txertoaren ondorengoko gertakari tronbotikoen arrazoia[:]](https://katedra.eus/app/uploads/2021/04/tronbosis_article_big.jpg)
[:es]Baliteke erantzun autoimmune bat izatea Astrazenecaren txertoaren ondorengoko gertakari tronbotikoen arrazoia[:]
Joan den apirilaren 9an Sendagaien Europako Agentziak (EMAk), Astrazenecaren txertoaren albo-ondorioei buruzko ikerketen behin behineko emaitzen berri ematean, adierazi zuen agian egon daitekeela erlazioren bat txertoaren eta ezohiko gertakari tronbotikoen artean. Gertakari horiek oso arraroak dira (6,5 kasu, Astrazenecaren dosi bat jaso duten milioi bat txertatuen artean), eta ez dute aurkitu haiek izateko arrisku-faktorerik. Hori…
