Elhuyar

  • [:es]“Euskaldunontzat guztiz estrategikoa da elebitasuna zientifikoki ulertzea”[:]

    [:es]“Euskaldunontzat guztiz estrategikoa da elebitasuna zientifikoki ulertzea”[:]

    Hizkuntzak izaki sozial bihurtzen gaitu, eta batzuek diote hizkuntzarako gaitasuna ezinbestekoa izan dela gure espezieak arrakasta izateko. Gizatasunaren esentzia bera erakusten digula hizkuntzak. Baina zientziak erakutsi du aurreiritziak eta ezjakintasuna daudela egiatzat jo izan diren sinesmen askoren atzean. Horren lekuko, Itziar Laka Mugarza EHUko hizkuntzalari eta ikertzailearen hausnarketak. Hizkuntzaz, kognizioaz eta elebitasunaz hitz egin du,…

  • [:es]Zahartzea neurtzeko modu berri bat aurkitu dute[:]

    [:es]Zahartzea neurtzeko modu berri bat aurkitu dute[:]

    Zahartze-maila neur daiteke ohiko odol-analisietan neurtzen diren parametroen bilakaera aztertuta. Horixe erakutsi dute Nature Communications aldizkarian argitaratu berri duten lan batean.

  • [:es]Galaxia espiral bat, unibertsoa oso gaztea zenekoa[:]

    [:es]Galaxia espiral bat, unibertsoa oso gaztea zenekoa[:]

    Espiral itxurako galaxia-disko bat aurkitu dute, Big Bangetik 1.400 milioi urtera sortu zena; izar gehienak sortu baino askoz lehenago. Horrelako galaxia egituratuak sortzeko denbora gehiago behar zela uste zen.

  • [:es]H5N8 birusaz hegaztien gripea gizakietan zabaltzeko arriskuaz ohartarazi dute[:]

    [:es]H5N8 birusaz hegaztien gripea gizakietan zabaltzeko arriskuaz ohartarazi dute[:]

    COVID-19aren pandemiak erdi ezkutuan mantendu baditu ere, hegaztien gripeak 2020n arazo larriak eragin ditu munduan. Birusaren H5N8 azpitaldeak, hain zuzen, gogor kolpatu ditu Eurasiako eta Afrikako haztegietako hegaztiak. Miloika hegazti hil behar izan dituzte. Are gehiago, hegazti basatietan ere azaldu da, eta pasa den abenduan lehenengo kasuak detektatu zituzten gizakietan. Adituen ustez, gero eta handiagoa…

  • [:es]Mutrikuko amonite erraldoien historia argitzen ari da EHU[:]

    [:es]Mutrikuko amonite erraldoien historia argitzen ari da EHU[:]

    40 urte luzez Mutrikun amonite erraldoiak biltzen aritu ondoren, Jesus Narvaez Amasorrain eta Esperanza Azkarraga Larzanguren bikotearen fosilak EHUra iritsi dira. Mutrikuko amonite erraldoien misterioa argitzen duten hipotesiak lantzen ari dira EHUko paleontologoak.

  • [:es]Labar-artea azkarrago honda liteke klima-aldaketaren eraginez[:]

    [:es]Labar-artea azkarrago honda liteke klima-aldaketaren eraginez[:]

    Indonesiako labar-pintura batzuetan egindako azterketa batean ondorioztatu dutenez, litekeena da klima-aldaketaren ondorioz pintura horiek azkarrago hondatzea.

  • [:es]Argiaren nazioarteko eguna: argitasunari eusteko ospakizuna[:]

    [:es]Argiaren nazioarteko eguna: argitasunari eusteko ospakizuna[:]

    Argia eta hura menperatzeko moduek beti liluratu gaituzte. Gizakiak sua pizten ikastea une iraultzailetzat hartzen dugu; ez bakarrik berotasuna emateko eta elikagaiak prestatzeko era berriak ekarri zizkigulako, aurkikuntza horren ondorioz gizakiak ere argia sortzeko modua asmatu zuelako baizik. Historiaurrean su hori piztea historiako lehen esperimentu optikotzat har genezake, eta sua piztearekin batera, fotonika deritzogun zientzian…

  • [:es]Giza ahoko mikrobiomaren eboluzioa ikertu dute[:]

    [:es]Giza ahoko mikrobiomaren eboluzioa ikertu dute[:]

    Ahoko mikrobiomak zeresan handia du giza biologian eta osasunean, baina ez dago apenas ezagutzarik mikrobioma horren dibertsitateaz eta, batez ere, eboluzioaz. PNAS aldizkarian argitaratutako lan batek hainbat hominido-talderen hortz-plakako mikrobioma aztertu du, 100.000 urtetik hona egin duen eboluzioa ikusteko. Neandertalak, gizaki modernoak eta Homo generotik kanpoko egungo beste espezie batzuk ikertu ditu —txinpanzeak eta gorilak,…

  • [:es]Edith Clarke: emakume baten ondarea zientzian[:]

    [:es]Edith Clarke: emakume baten ondarea zientzian[:]

    Gutxik dakiten arren, Edith Clarkek, Estatu Batuetako lehen emakume ingeniaria izan zenak, asmatu zuen Clarke transformatua, sare trifasikoen eta makina elektrikoen azterketan kalkuluak sinplifikatzeko hainbeste erabiltzen den transformatua. Sare elektrikoen sistema trifasikoen, eta geroago makina elektrikoen, azterketa egiteko beharrezkoak ziren kalkuluen sinplifikazioa ekarri zuen transformatu horrek.