Elhuyar

  • [:es]Euskal Herriko basoen osasuna[:]

    [:es]Euskal Herriko basoen osasuna[:]

    Azkenaldian kostaldean egiten ari diren eukalipto-landaketek kezka sortu diete aditu askori. Haien ustez, inpaktu bortitza eragiten dute Euskal Herriko baso-ekosistemetan, eta aldaketa kezkagarriak ekarriko dituzte tokian tokiko biodibertsitatean, ibai eta erreken hidrodinamikan zein fauna eta landaretzan. Eztabaida lehendik dator, ordea. Intsinis pinuen gaixotasunak abiatu zuen jada, eta eukalipto.landaketek leherrarazi dute oraingoan.

  • [:es]Duela 37 milioi urteko bi sasizaldi-espezie berri aurkitu dituzte Araban [:]

    [:es]Duela 37 milioi urteko bi sasizaldi-espezie berri aurkitu dituzte Araban [:]

    Gaur egun, ekido-espezie gutxi batzuk badaude ere –zaldi, asto eta zebrak, esaterako–­, duela 56-33,9 milioi urte, Eozenoan, askoz ere aniztasun handiagoa zegoen. Arabako paisaia subtropikalean Eozeno bukaeran bizi ziren bi paleoterido edo sasizaldi-espezie berri deskribatu dituzte EHUko Ornodunen Paleontologia taldeko ikertzaileek Zanbranako aztarnategian: Leptolophus cuestai eta Leptolophus franzeni. Biak, duela 37 milioi urte ingurukoak.

  • [:es]Homo berri bat aurkitu dute Israelen[:]

    [:es]Homo berri bat aurkitu dute Israelen[:]

    Ikusteko dago nola eragiten dion aurkikuntza berriak hominidoen azken milioi urte erdi honetako paisaia ebolutiboari

  • [:es]Aurrerapausoak antibiral bat lortzeko bidean[:]

    [:es]Aurrerapausoak antibiral bat lortzeko bidean[:]

    COVID-19a tratatzeko antibiral bat garatzen ari da Nerea Irigoyen Vergararen lantaldea. Zelula-kulturetan emaitza onak lortu dituzte, eta PLOS Pathologens aldizkarian argitaratu dute ikerketa.

  • [:es]50 urtetik aurrerako enplegua babestea eta adinagatiko bereizkeria ekiditea, gakoak bizitza luzatzeko[:]

    [:es]50 urtetik aurrerako enplegua babestea eta adinagatiko bereizkeria ekiditea, gakoak bizitza luzatzeko[:]

    Azken hamarkadetan bizitza-luzera asko handitu da medikuntzan egon diren aurrerakuntzei esker, baina alderdi sozioekonomikoak ahazten ari direla nabarmendu dute Nature aldizkarian argitaratutako ikerketa batean. Zahartze osasuntsua izateko gako garrantzitsu batzuk aipatu dituzte: 50 urterik aurrerako enplegua babestea eta adinagatiko bereizkeria ekitea.

  • [:es]SARS-CoV-2arekiko immunitateak luze irauten du eta txertoak indartu egiten du[:]

    [:es]SARS-CoV-2arekiko immunitateak luze irauten du eta txertoak indartu egiten du[:]

    Azken ikerketen arabera, SARS-CoV-2 birusarekiko immunitateak luze iraungo luke, eta txertoek immunitate hori sendotuko lukete. Hipotesi horren alde egiten du Nature aldizkarian argitaratu berri den ikerketa batek, frogatu baitute txertoaren dosi batek areagotu egiten duela infekzioa gainditzean sortutako immunitatea. Gainera, oraingoz nagusitu diren aldaera guztiekiko izango litzateke eraginkorra.

  • [:es]Atomoei inoiz egindako argazkirik zehatzena lortu dute[:]

    [:es]Atomoei inoiz egindako argazkirik zehatzena lortu dute[:]

    2018ko marka hautsita, inoizko bereizmen handieneko argazkia egin diete atomoei Cornell Unibertsitateko ikertzaileek (New York, AEB). Hain zuzen, orain arteko bereizmen onena bikoiztea lortu dute. Pikometroen mailako bereizmena da. Argazkia ikusita, badirudi gaizki fokuratuta dagoela, baina atomoen berezko mugimenduaren ondorioa da.

  • [:es]Bidaiariek mikroorganismo erresistenteak hedatzen dituzte[:]

    [:es]Bidaiariek mikroorganismo erresistenteak hedatzen dituzte[:]

    Nazioarteko bidaietan, uste baino ohikoagoa izan liteke bidaiariek mikroorganismo erresistenteak ekartzea etxera, euren hesteetan. Hala erakusten du Washingtongo eta Maastrichteko Unibertsitateko ikertzaile batzuek Genome Medicine aldizkarian argitaratu berri duten ikerketa batek.

  • [:es]Mundua handitu zuen bidaia[:]

    [:es]Mundua handitu zuen bidaia[:]

    1521eko abenduaren 21a, Tidoren (Molukak). Bi itsasontzietako marinelek negarrez agurtu zuten elkar. Ontzietako batek konponketak behar zituen, eta ezin zuen itsasora atera. Bestea, berriz, bazihoan. Elkanok hartua zuen erabakia: espedizioaren hasierako asmoa baztertu, eta alderantzizko bidea hartuko zuen. Haizea kontra zuen, baita portugaldarrak ere, eta erregearen agindua hautsiko zuen. Baina, Sevillara iristea lortzen bazuten, mereziko…