Elhuyar
-
![[:es]Liztor beltzaren inbasioaren modelizazioa[:]](https://katedra.eus/app/uploads/2021/03/liztorra_pixabay_optjpeg_display_home.jpg)
[:es]Liztor beltzaren inbasioaren modelizazioa[:]
Gaur egun, gure ekosistemen biodibertsitatearen mehatxu nagusietako bat dira espezie inbaditzaileak. Haien adibide da Vespa velutina edo liztor beltza. Espezie horiek eragiten dituzten kalteak murrizteko, askotariko neurriak har daitezke, baina, lehenago, ongi ezagutu behar dira haien inbasioaren ezaugarriak. Horretarako, zenbait eredu matematikorekin modelizatu eta aztertu daiteke inbasioa.
-
![[:es]Grabitazio-indarrik txikiena neurtu dute[:]](https://katedra.eus/app/uploads/2021/03/torsional-pendulum_article_big.jpg)
[:es]Grabitazio-indarrik txikiena neurtu dute[:]
Orain arte neurtu ahal izan den grabitazio-indarrik txikiena neurtu dute Austriako Zientzia Akademiako ikertzaile batzuek. Milimetro bateko erradioko urrezko bi esferaren arteko grabitazio-indarra neurtu dute. Nature aldizkarian azaldu dute esperimentua.
-
![[:es]Munduko ekosistemen lehenengo katalogo integrala sortu dute[:]](https://katedra.eus/app/uploads/2021/03/forest-483207_1_article_big.jpg)
[:es]Munduko ekosistemen lehenengo katalogo integrala sortu dute[:]
Natura Kontserbatzeko Nazioarteko Batasunak (IUCN) Lurreko ekosistema guztiak sailkatu eta mapeatzeko lehen sistema integrala sortu du. Ekosistemen Tipologia Globala izena eman dio, eta ekosistemen osaera eta funtzioak ditu oinarrian. Ikertzaileen ustez, giza bizimoduak sortzen duen presioaren ondorioz, munduko ekosistema asko kolapso-arrisku larrian daude, eta ondorio larriak dituzte espezieen biziraupenean, dibertsitate genetikoan, zerbitzu ekosistemikoetan eta giza…
-
![[:es]Aurkikuntza txiki handiak[:]](https://katedra.eus/app/uploads/2021/03/aurkikuntza-txiki-handiak-6_984_galeria.982084097.jpg)
[:es]Aurkikuntza txiki handiak[:]
Nikon Small World argazki-lehiaketaren 2020ko edizioko irabazlea ez da irudi eder bat soilik, aurkikuntza garrantzitsu baten oinarria ere bada. Zebra-arrain baten burua eta bizkarraldea erakusten ditu, fluoreszentziaz markatuak. Hezurdura eta ezkatak urdinez ikusten dira, eta, laranjaz, sistema linfatikoa. Eta laranja horretan dago irudiaren garrantzia. Izan ere, zebra-arrainek garunaren inguruan hodi linfatikoak dituztela aurkitzeko balio izan…
-
![[:es]Adimen artifiziala eta genero-berdintasuna: urratzen ari garen bidea[:]](https://katedra.eus/app/uploads/2021/03/grafoa_optjpeg_display_home.jpg)
[:es]Adimen artifiziala eta genero-berdintasuna: urratzen ari garen bidea[:]
Adimen artifizialaren olatua gizarte-esparru orotara ari da iristen, eta, eraldaketa digitala bizkortzeko ezinbesteko teknologia-multzoa bilakatu arren, aho biko ezpata izan daiteke. Norabide egokia emanez gero, gure gizartearen muinean dauden egiturazko arazoak eta arrakalak konponbidean jartzeko potentzialitate handia duela sinetsita gaude; baina, era berean, desberdintasunak eta estereotipoak are gehiago handitzeko arriskuak ez dira gutxi, adibidez, emakume…
-
![[:es]June Almeida. Mikroskopioaren mugak hedatzen[:]](https://katedra.eus/app/uploads/2021/03/1_341_june_almeida_optjpeg_display_home.jpg)
[:es]June Almeida. Mikroskopioaren mugak hedatzen[:]
Esperantza handirik ez zuen Tyrrellek. Bazekien ia ezinezkoa zela, baina bazekien, baita ere, inork lortzekotan, Almeidak lortuko zuela. Eta bai lortu ere. Irudiak zoragarriak ziren. Lehenengoz ikusi ahal izan zituzten birus haiek. Aurkikuntzari buruz hitz egiteko elkartu zirenean, jarri zieten izena: koronabirus.
-
![[:es]Ez dago desberdintasun esanguratsurik emakumeen eta gizonen garunen artean[:]](https://katedra.eus/app/uploads/2021/02/brain-4314636_article_big.jpg)
[:es]Ez dago desberdintasun esanguratsurik emakumeen eta gizonen garunen artean[:]
Azken hiru hamarkadetan garunaren inguruan egin den ikerketa berraztertuta, Rosalind Franklin Unibertsitateko (AEB) zientzialariek ondorioztatu dute ez dagoela desberdintasun esanguratsurik emakume eta gizonen garunen artean. Egia da gizonen garuna handiagoa dela; jaiotzean % 8 handiagoa izaten da, eta bizitza osoan zehar mantentzen da hala (% 13 handiagoa nerabezaroan eta % 11 heldutan). Azken finean, gorputz…
-
![[:es]Duela 42.000 urteko alderantzikatze magnetikoak ondorio nabarmenak izan zituen ingurumenean[:]](https://katedra.eus/app/uploads/2021/02/cooper1HR_article_big.jpg)
[:es]Duela 42.000 urteko alderantzikatze magnetikoak ondorio nabarmenak izan zituen ingurumenean[:]
Lurraren eremu magnetikoaren azken alderantzikatzeak, duela 42.000 urte inguru gertatu zenak, ondorio nabarmenak izan zituen ingurumenean, Science aldizkarian argitaratu duten ikerketa baten arabera.
-
![[:es]Osasuna politika klimatikoen erdigunean jartzeak milioika bizitza salbatuko lituzke[:]](https://katedra.eus/app/uploads/2021/02/park-5528190_1_article_big.jpg)
[:es]Osasuna politika klimatikoen erdigunean jartzeak milioika bizitza salbatuko lituzke[:]
Estatuek Parisko Akordioan sinatutako neurriak gauzatzeak eragin zuzena izango luke, ez soilik Lurraren berotze globalean, baizik eta giza osasunean. Milioika bizitza salbatuko lirateke neurri horiek ekarritako zeharkako onurez: aire garbiagoa izateak 1-18 milioi bizitza salbatuko lituzke urtero, elikadura hobea izateak 6 milioi eta herritarrek ariketa fisiko handiagoa izateko aukera izateak 1-15 milioi. Baina are bizitza…
