Elhuyar
-
Toxikotasun-azterketetarako ez da beharrezkoa animaliak erabiltzea
Konposatu kimikoen toxikotasun-maila iragartzeko ez da animalietan probatu beharrik, nahikoa zelulak erabiltzea. Ondorio horretara iritsi dira Estatu Batuetako NIH (National Institutes of Health) erakundeko ikertzaileak, Nature Communications aldizkarian argitaratu dutenez.
-
Alzheimerrak eragindako oroimen-galera eragozteko mekanismo gako bat identifikatu dute
Alzheimerren gaitzaren ondorioz neuronen arteko sinapsietan gertatzen den aldaketa batek oroimen-galera ekartzen duela argitu dute gaur egun Biofisika Unitateko kide den Shira Knafo doktoreak eta haren taldeak. Are gehiago, saguetan […]
-
Gantz-zelulek jariatutako proteina batek eragina izan dezake prostatako minbizian
Tolosako Unibertsitatean (Frantzia) egindako ikerketa batek erakutsi duenez, gantz-zelulek jariatzen duten proteina batek eragin zuzena du prostatako minbiziaren garapenean. Lehendik ere, hainbat ikerketak iradokitzen zuten erlazioa dagoela obesitatearen eta prostatako […]
-
Antropozenoa garai geologiko izendatzeko ebidentziak bildu dituzte
Hemendik milioi urte batzuetara Lurraren historiaren erregistro geologikoari begiratuko baliote, giza garai baten ebidentziarik ikusiko ote lukete? Edo, gizakiok erregistro geologikoan utzitako aztarnak, garai geologiko bat izendatzeko adinakoak al dira? Science aldizkari […]
-
Gure gorputza, minbiziaren kontrako arma boteretsua
Minbiziaren aurka egiteko estrategiak nabarmen aldatu dira azken bi hamarkadetan; minbizi-zelulen kontra inespezifikoki jarduten duten agente kimiko edota erradioaktiboak ohikoenak izanik ere, zelula-mekanismo zehatzak itu dituzten tratamendu sofistikatuak erabiltzeko bideak […]
-
Satelite bidezko kokapen-sistema askotarikoak
Duela urte gutxi arte, iparrorratz eta mapen beharrik gabe, satelite bidez orienta zitezkeen bakarrak gobernu-erakundeak ziren. Baina geroz eta esparru gehiagotara ari dira iristen satelite bidezko kokapen-teknologiak. Arraroa da gaur […]