Elhuyar
-
![[:es]Indiak ez du lortu Vikram modulua ilargiratzea[:]](https://katedra.eus/app/uploads/2019/09/indiamoon_feat_article_big.jpg)
[:es]Indiak ez du lortu Vikram modulua ilargiratzea[:]
Chandrayaan 2 misioa ondo atera izan balitz, India Ilargiaren gainean ontzi bat jartzen zuen laugarren herrialdea bihurtuko zen, AEBen, Errusiaren eta Txinaren ondoren. Vikram moduluaren bidez lortu behar zuen hori: Chandrayaan 2 ontzitik askatu, abiadura egokitu, eta Ilargiaren azalean lur hartu behar zuen. Alabaina, Ilargitik 2 km-ra zegoenean, motor nagusiak kale egin zuen, komunikazioa eten…
-
![[:es]Laserrak ezagutzaren mugak argitzen [:]](https://katedra.eus/app/uploads/2019/09/laserra_sarrerakoa_optjpeg_article_big.jpg)
[:es]Laserrak ezagutzaren mugak argitzen [:]
1960an Theodor Maimanek laserra asmatu zuenean, ez zuen ezertarako balio. Orain, edonon daude. Sortu dira laser-mota berriak ere; ulertzeko ere zaila den denbora-tarte labur batean potentzia ikaragarriak hartzeko gai dira, izar baten bihotzean gertatzen denera hurbiltzeraino. Zertarako balioko duten, adituek badute ideiaren bat, baina, neurri bateraino soilik.
-
![[:es]Duela 550 milioi urteko animalia mugikor eta bilateral baten fosila aurkitu dute[:]](https://katedra.eus/app/uploads/2019/09/lehen-animalia_display_home.png)
[:es]Duela 550 milioi urteko animalia mugikor eta bilateral baten fosila aurkitu dute[:]
Orain arteko aztarnetan oinarrituta, zientzialariek uste zuten mugimendua duten animalia bilateralak Ediacara periodoan eboluzionatu zutela (duela 635-542 milioi urte). Orain, horrelako animalia zaharrenaren fosilak eta hark utzitako arrastoak aurkitu dituzte, Dengyingen, Yangtze ibaiaren arroilen inguruan (txina). Kalkuluen arabera, duela 551-539 milioi urte bizi izan zen animalia hori.
-
![[:es]Auzolan digitala euskararen alde[:]](https://katedra.eus/app/uploads/2019/09/robotaketapertsonak_optjpeg_display_home.jpg)
[:es]Auzolan digitala euskararen alde[:]
Gure bizitzetan, gero eta txertatuago daude hizkuntza- eta hizketa-teknologiak baliatzen dituzten tresnak eta zerbitzuak: laguntzaile birtualak, bozgorailu adimendunak, itzultzaile automatikoak… Teknologia horiek garatzeko, baliabideak behar dira, baina ez bakarrik ekonomikoak; bereziki, sistemak entrenatzeko hizkuntza-baliabideak dira guztiz-guztiz beharrezko: audio-grabazioak, elkarrizketen adibideak, itzulpenak… Beste hizkuntza hedatuago batzuetan baino urriagoak dira euskaran, eta, horregatik, berriki abiatutako ekimen batzuek…
-
![[:es]Tigre eltxoak ia desagerraraztea lortu dute Txinako bi lekutan[:]](https://katedra.eus/app/uploads/2019/07/CDC-Gathany-Aedes-albopictus-1_article_big.jpg)
[:es]Tigre eltxoak ia desagerraraztea lortu dute Txinako bi lekutan[:]
Txinako bi lekutan tigre eltxoa ia desagerraraztea lortu dute, bakterio bat eta emeak antzutzeko teknika bat erabilita. Nature aldizkarian eman dute horren berri.
-
![[:es]Eurasiako sapiens zaharrena identifikatu dute[:]](https://katedra.eus/app/uploads/2019/07/Apidima-1-and-reconstruction_article_big.jpg)
[:es]Eurasiako sapiens zaharrena identifikatu dute[:]
Aurkikuntza garrantzitsua litzateke, baina zalantzak eragin ditu adituen artean
-
![[:es]Argiaren propietate berri bat frogatu dute: bihurdura[:]](https://katedra.eus/app/uploads/2019/06/Murnane_Dorney_SCIENCE_LightTorque_hr-1_display_home.jpg)
[:es]Argiaren propietate berri bat frogatu dute: bihurdura[:]
Argiaren propietate batzuk aspalditik ezagutzen eta kontrolatzen dituzte zientzialariek, eta aplikazio ugaritan dira erabilgarriak: intentsitatea, uhin-maiztasuna… Orain, beste propietate bat ere kontrola dezaketela frogatu dute: bihurdura. Salamancako (Espainia) eta Colorado Boulder (AEB) unibertsitateetako ikertzaileek egin dute lan hori, eta Science aldizkarian eman dute emaitzen berri.
-
![[:es]Orain arteko metano-kontzentraziorik handiena neurtu dute Marteren atmosferan[:]](https://katedra.eus/app/uploads/2019/06/methane20190623-16_display_home.jpg)
[:es]Orain arteko metano-kontzentraziorik handiena neurtu dute Marteren atmosferan[:]
NASAren Curiosity ibilgailuak orain arteko metano-kontzertraziorik handiena neurtu du, SAM tresnaren laser-espektrometroaren bitartez: 21 ppbv. Curiosityk sarritan detektatu du metanoa; neurketa horietan oinarrituta, badirudi kontzentrazioa handitu eta txikitu egiten dela, denboraldika. Tarteka, ezohiko kontzentrazioak ere neurtu ditu, baina oraindik ez dakite zenbat irauten duten eta aldizkakoak ote diren, ala salbuespenak.

![[:es]Clair Patterson berunaren kontra borrokan[:]](https://katedra.eus/app/uploads/2019/06/1_clair-patterson_optjpeg_4_article_big.jpg)