Elhuyar

  • [:es]Bilgarrietarako material erabat birziklagarria garatu dute EHUn[:]

    [:es]Bilgarrietarako material erabat birziklagarria garatu dute EHUn[:]

    EHUko eta Coloradoko Estatu Unibertsitateko (AEB) ikertzaileek plastiko-mota erabat birziklagarri eta berri bat garatu dute, plastiko bilgarrien egungo ordezkoak baino hobea dena eta plastikoaren ekonomia zirkularra bultzatzen duena.

  • [:es]Hogei ilargi gehiago aurkitu dituzte Saturnoren inguruan[:]

    [:es]Hogei ilargi gehiago aurkitu dituzte Saturnoren inguruan[:]

    Subaru teleskopioaren bitartez (Mauna Kea, Hawaii), orain arte ezagutzen ez ziren beste hogei ilargi aurkitu dituzte Saturnoren inguruan. Horri esker, Saturno bilakatu da ilargi gehien dituen eguzki-sistemako planeta. Orain arte, Jupiter zen gehien zituena: 79. Saturnok, berriz, 20 berri horiek gehituta, 82 ditu.

  • [:es]Animalia basatien salerosketa uste zena baino handiagoa da[:]

    [:es]Animalia basatien salerosketa uste zena baino handiagoa da[:]

    Azken kalkuluek agerian utzi dutenez, munduko ugaztunen bost espezietik ia bat saldu eta eros daiteke bizitza basatiaren merkatuan. Alegia, orain arte uste zena baino % 40-60 handiagoa da salerosketaren dimentsioa.

  • [:es]19 mila milioi argi-urtera dagoen protokumulu baten sorrera argitu dute [:]

    [:es]19 mila milioi argi-urtera dagoen protokumulu baten sorrera argitu dute [:]

    4C+23.56 izeneko irrati-galaxiaren inguruan dagoen protokumulua aztertu du nazioarteko talde batek, eta, besteak beste, protokumuluaren masa 32 bilioi eguzki-masa ingurukoa dela ondorioztatu dute. Gaur egunetara eboluzionatuz gero, kalkulatu dute 100 bilioi eguzki-masakoa izango dela.

  • [:es]Gizakiak eboluzioan galdutako muskuluak enbrioietan ikusi dituzte[:]

    [:es]Gizakiak eboluzioan galdutako muskuluak enbrioietan ikusi dituzte[:]

    Beste ugaztun batzuek bai, baina pertsonok ez ditugun muskulu batzuk giza enbrioietan garatu eta gero desagertu egiten direla aurkitu dute. Aurkikuntza horrek gorputz-adarren eboluzioa hobeto ezagutzen lagunduko du, baita gorputz-adarretako anomalia edo malformazio arraro batzuk ulertzen ere. Development aldizkarian argitaratu dute lana.

  • [:es]Nerabezaroaren zientzia[:]

    [:es]Nerabezaroaren zientzia[:]

    Nerabezaroa ez da haurtzarotik helduarora igarotze hutsa; prozesu bat da, eta berariazko ezaugarriak ditu. Bizitzaren aro hori aztertu dute Juan Ignacio Pérez Iglesias Fisiologiako katedradunak eta Naiara Ozamiz Etxebarria Psikologiako doktoreak, bakoitzak bere arlotik. Izan ere, prozesu biopsikosoziala da; hau da, alderdi biologikoa, psikologikoa eta soziala hartu behar dira aintzat, osotasunean ulertzeko.

  • [:es]Giza ahots-korden eredua garatu dute ikerketarako[:]

    [:es]Giza ahots-korden eredua garatu dute ikerketarako[:]

    Zelula ametatik abiatuta, ahots-korden hiru dimentsioko eredu bat garatzea lortu dute Wisconsin Madisoneko Unibertsitateko ikertzaileek, giza ahots-korden mukosa eta tolesturak ere badituena. Garrantzia berezia eman diote horri, tolestura horiek baitira gure ahotsa sortzearen eta elikagaiak arnas-aparatura ez sartzearen arduradun nagusiak.

  • [:es]Inguruko zelulak janez irauten dute bizirik kimioterapiaz tratatutako minbizi-zelula batzuek[:]

    [:es]Inguruko zelulak janez irauten dute bizirik kimioterapiaz tratatutako minbizi-zelula batzuek[:]

    Minbizi-zelula batzuek kimioterapiari aurre egiteko inguruko zelulak jaten dituztela aurkitu dute. Ikertzaileek uste dute energia lortzen dutela horrela, bizirik irauteko, eta tratamendua bukatu ondoren tumorea birsortzeko. Journal of Cell Biology aldizkarian argitaratu dute aurkikuntza.

  • [:es]Ozono-geruzaren zuloa aurten txikiagoa izango dela aurreikusi dute[:]

    [:es]Ozono-geruzaren zuloa aurten txikiagoa izango dela aurreikusi dute[:]

    Duela 32 urte sinatu zen Montrealgo Protokoloa. Haren bidez, ozono-geruzari kalte egiten zieten gasak ez isurtzeko konpromisoa hartu zuten 196 herrialdek eta Europako Batasunak. Azken neurketen arabera, neurria eraginkorra izaten ari da; are gehiago, Copernicus atmosfera monitorizatzeko zerbitzuak (CAMS) jakinarazi duenez, aurten espero baino bi aste lehenago hasi da sortzen Antartikako ozono-geruzaren zuloa, eta aurrekoetan…