Elhuyar
-
![[:es]Itsaslabarretako ezegonkortasunak aztertzeko metodologia berri bat garatu dute EHUn[:]](https://katedra.eus/app/uploads/2021/02/Clemente1_article_big.jpg)
[:es]Itsaslabarretako ezegonkortasunak aztertzeko metodologia berri bat garatu dute EHUn[:]
Itsaslabarretako ezegonkortasunak aztertzeko metodologia berri bat garatu dute EHUko geologo batzuek. Tresna oso baliagarria da, eremu horietan segurtasun-neurriak hartu behar direnean, ingurumena eta ondare geologikoa ahalik eta gutxien kaltetzeko. Lehenengo azterketak Geoparkean egin dituzte, eta Engineering Geology aldizkarian argitaratu dute han egindako lana. Euskal kostaldeko beste hainbat leku esanguratsurekin jarraitzeko asmoa dute.
-
![[:es]Al Amal zunda Marteren orbitan da[:]](https://katedra.eus/app/uploads/2021/02/Al-Amal_article_big.jpg)
[:es]Al Amal zunda Marteren orbitan da[:]
Al Amal zunda Marteren orbitan da. Arabiar Emirerri Batuek bidaltzen duten lehen zunda da Al Amal (itxaropena, arabiarrez). Uztailean jaurti zuten, eta atzo sartu zen, arrakastaz, Marteren orbitan. Planeta gorriaren bueltan ibiliko den seigarren zunda da, lehendik han baitabiltza hiru zunda estatubatuar, bi europar eta indiar bat.
-
![[:es]Einsteinioaren propietate batzuk neurtzea lortu dute[:]](https://katedra.eus/app/uploads/2021/02/Einsteinioa-1_article_big.jpg)
[:es]Einsteinioaren propietate batzuk neurtzea lortu dute[:]
Einsteinioa aztertzeko moduan sortzea eta haren propietate batzuk neurtzea lortu dute Berkeley Laborategiko eta Georgetown Unibertstitateko ikertzaile batzuek. 250 nanogramo sortu, eta lagin horrekin, besteak beste, lotura-luzera neurtu ahal izan dute (lotutako atomoen arteko distantzia). Nature aldizkarian argitaratu dituzte emaitzak.
-
![[:es]RNA mezularia, txerto berrien funtsa[:]](https://katedra.eus/app/uploads/2021/02/sarrerarako_OME_article_big.jpg)
[:es]RNA mezularia, txerto berrien funtsa[:]
COVID-19tik babesteko Sendagaien Europako Agentziak baimendutako lehen bi txertoak RNA mezularian oinarritzen dira. Dituzten ezaugarriei esker, txerto klasikoek baino azkarrago frogatu dute eraginkorrak eta seguruak direla. Dena dela, haien garapena ez da gelditu, eta RNA mezularia oinarri duten bestelako txertoak ere bidean dira; tartean, Isabel Sola Gurpegi eta kideak ikertzen ari direna, Espainiako Bioteknologia Zentroan.
-
![[:es]Marrazoak eta arraiak % 70 gutxitu dira azken mende-erdian[:]](https://katedra.eus/app/uploads/2021/02/Sphyrna-mokarran_article_big.jpg)
[:es]Marrazoak eta arraiak % 70 gutxitu dira azken mende-erdian[:]
Munduko marrazoen eta arraien populazioak % 70 murriztu dira 1970etik aurrera. Eta, ondorioz, elasmobrankio-espezieen hiru laurden desagertzeko arriskuan daude. Emaitza horiek eman ditu nazioarteko ikerketa-talde batek egindako azterketa zabal batek. Nature aldizkarian argitaratu dute.
-
![[:es]Leku itxietako airea noiz berritu behar den kalkulatzen duen sistema bat diseinatu dute Nafarroako Unibertsitate Publikoan[:]](https://katedra.eus/app/uploads/2021/01/Ana-Ruiz-dispositivo-renovacion-aire-grande_article_big.jpg)
[:es]Leku itxietako airea noiz berritu behar den kalkulatzen duen sistema bat diseinatu dute Nafarroako Unibertsitate Publikoan[:]
Leku itxietako airea noiz eta zenbat berritu behar den kalkulatzen duen sistema bat diseinatu du Ana Ruiz Ilundain Nafarroako Unibertsitate Publikoko Industria Ingeniaritzako ikasleak.
-
![[:es]COVID-19an sexuak duen eragina aztertzeko eskatu dute[:]](https://katedra.eus/app/uploads/2021/01/x-and-y-chromosome_article_big.jpg)
[:es]COVID-19an sexuak duen eragina aztertzeko eskatu dute[:]
SARS-CoV-2ak eragiten dituen ondorioak ez dira berdinak gizonetan eta emakumeetan; adibidez, gizonek 1,7 aldiz arrisku handiagoa dute emakumeek baino, infektatuz gero. Hala ere, emakumeak ez dira aintzat hartzen tratamenduen eta txertoen ikerketetan, Yale Unibertsitateko bi ikertzaile emakumezkok Science aldizkarian salatu dutenez. Haien esanean, ezinestekoa da sexuak erantzun immunitarioan nola eragiten duen ulertzea, COVID-19a zein beste…
-
![[:es]Larraungo larreetan errinozero iletsuak eta mamutak bazkatzen ziren duela 46.000 urte[:]](https://katedra.eus/app/uploads/2021/01/Mainea_article_big.jpg)
[:es]Larraungo larreetan errinozero iletsuak eta mamutak bazkatzen ziren duela 46.000 urte[:]
Larraun hitzak berak adierazten du inguru hori larre-lekua izan dela aspalditik. Bada, duela 46.000 urte, errinozero iletsuak eta mamutak bazkatzen ziren larre horietan. Hori erakusten dute 1996an Otxola espeleologia-taldeko kide batzuek Mainea haitzuloan (Uitzi, Nafarroa) aurkitu zituzten fosilek. EHUko eta Aranzadiko paleontologoek gidatutako ikertzaile-talde batek fosil horiek aztertu ditu. Duela 46.000 urtekoak direla neurtu dute,…

![[:es]Bereizketa sistematikoa jasaten dute arlo zientifikoko LGTBIQ taldeko langileek [:]](https://katedra.eus/app/uploads/2021/01/ikerketa_article_big.jpg)