Berria
-
![[:es]Odol gaztea, ez hain ahaltsua[:]](https://katedra.eus/app/uploads/2017/11/viewImage.jpg)
[:es]Odol gaztea, ez hain ahaltsua[:]
Kondairen esanean, gazteen odolari esker lortzen dute banpiroek hilezkortasuna. Eta, beste kondaira askok bezala, horrek ere badu benetako oinarri bat. Izan ere, saguekin egindako esperimentuetan ikusi dute gazteen odolak gaztetu egiten dituela zaharrak. Zehazki, frogatu dute gazteen odolaren transfusioak eraginkorrak direla zahartzaroarekin lotutako asaldurak apaltzeko.
-
![[:es]Ig Nobelak, ikerketa xelebreenei saria[:]](https://katedra.eus/app/uploads/2017/10/Ketterle-Bodnar-Pamuk-Krugman-400pix.gif)
[:es]Ig Nobelak, ikerketa xelebreenei saria[:]
Nobel sariak iragartzen diren garai bertsuan, haiekin zerikusia duten beste sari batzuk ere banatzen dira. Ig Nobelak dira, eta saria merezi izateko bi baldintza bete behar dituzte ikerketek nahitaez: batetik, barrea eragiteko gai behar dute, eta, bestetik, pentsarazi egin behar dute. Ikerketa gehienek betetzen dute bigarren baldintza; beraz, lehenengoan dago koska. Edonola ere, aurten ere…
-
![[:es]Zeruak txunditako arimak[:]](https://katedra.eus/app/uploads/2017/10/p018_f01.jpg)
[:es]Zeruak txunditako arimak[:]
Astronomia behatoki berri bat abian jarri dute Izkiko parke naturalean. Zientzia lana eta dibulgazioa tartekatuko dituzte. Astronomiazaleek asteroideak eta exoplanetak ikertzeko era izango dute han
-
![[:eu]Bizi-itxaropenaren muga[:]](https://katedra.eus/app/uploads/2017/07/161129151401-oldest-living-person-turns-117-mobile-orig-aw-00000000-exlarge-169.jpg)
[:eu]Bizi-itxaropenaren muga[:]
Duela urtebete eskas, pertsonon bizi-itxaropena gehieneko mugara iritsia zela baieztatu zuten ikertzaile batzuek, Nature zientzia-aldizkarian argitaratutako artikulu baten bidez. Ikertzaile haien esanean, XIX. mendetik aurrera bizi-itxaropenak gorakada ikaragarria izan du. Horrez gain, gogorarazten dute animaliekin egindako esperimentu genetikoen eta farmakologikoen emaitzek bizialdia are gehiago luza daitekeela iradokitzen dutela.
-
![[:eu]Izena denean gaitza[:]](https://katedra.eus/app/uploads/2017/06/1299782924_0.jpg)
[:eu]Izena denean gaitza[:]
“Izena duena, bada”. Rafael Yuste neurobiologo ospetsua Estatu Batuetan bizi da eta jatorriz ez da euskalduna, baina oso gogoko du esaldi hori, eta behin baino gehiagotan erabili izan du bere artikulu eta hitzaldietan. Dioenez, hori da bere helburua: neuronei izena jartzea, eta, horrekin batera, haien izaera eta funtzioa ulertzea. Beraz, esapideak kutsu ona du Yusterentzat.
-
![[:eu]Poesiaren ahalmena, agerian[:]](https://katedra.eus/app/uploads/2017/05/PoetryOutLoud-MaevaOrdaz-448_display.jpg)
[:eu]Poesiaren ahalmena, agerian[:]
Ikerketa askok erakutsi dute musikak eragin zuzena duela garunean eta organismoan. Emozio-eragile izateaz gain, erantzun fisikoa ere sortzen du, eta, ahalmen horretaz baliatuta, terapian ere erabiltzen da. Orain, Max Planck Institutuko neurozientzialari batzuek beste adierazpen artistiko bati jarri diote arreta: poesiari. Eta hauxe ondorioztatu dute: errima eta hizkera erritmikoa duten adierazpenek ere, hala nola poema…
-
![[:eu]Zientziaren aurkako gerra danborrak[:]](https://katedra.eus/app/uploads/2016/03/p038_f01.jpg)
[:eu]Zientziaren aurkako gerra danborrak[:]
AEBetako presidente berriak agintaldiko lehen asteetan harturiko neurrien artean oso nabarmenak dira zientzialarien lana oztopatzera edo kontrolatzera bideraturikoak. Baina ez da originala horretan: zientziaren aurkako jarrera asko zabaldu da azken hamarkadotan.
-
![[:en]Egin irri?[:]](https://katedra.eus/app/uploads/2016/11/egin-irri.jpg)
[:en]Egin irri?[:]
Interneteko bilatzailean irribarre, zientzia eta zoriona hitzak ingelesez idatziz gero, 50 milioi sarrera baino gehiago agertzen dira. Ez ditut guztiak begiratu, baina hasieran dauden gehienek gauza bera diote: zientziaren arabera, irribarre egiteak, arrazoirik gabe bada ere, zoriona dakar. Keinuak berak, alegia, ezpainak alboetara luzatu eta aldi berean masailak goratu eta begiak pittin bat kizkurtzeak sorrarazten…
-
![[:en]Zuriak nagusi[:]](https://katedra.eus/app/uploads/2016/10/GettyImages-454983616.jpg)
[:en]Zuriak nagusi[:]
Azterketa genetikoetan jatorri europarra ez duten pertsonak bazter uzten direla ohartarazi dute bi ikertzailek, Nature aldizkarian argitaratutako artikulu batean.
