Berria

  • [:es] Nekea baino gehiago [:]

    [:es] Nekea baino gehiago [:]

    Zenbait komunikabidek jakinarazi dutenez, joan den asteburu honetan ugaritu egin dira COVID-19ari aurre egiteko ezarritako neurrien aurkako jokabideak. Askok nekearekin lotu dute: SARS-CoV-2 birusak ekarritako egoera luzatzen ari da, eta jendea nekatuta dago, neurri oso zorrotzak bete behar dituelako eta, aldi berean, ez duelako nabaritzen ahalegin horrek inolako onurarik dakarrenik. Alegia, neurriak baztertzea nekearen eta…

  • [:es] Ukimena ukatuta [:]

    [:es] Ukimena ukatuta [:]

    Ukimena da mundura iristean erabiltzen dugun lehen zentzumena, eta uztean, azkena. COVID-19ak, ordea, muga handiak ekarri ditu besteak ukitzeko eta uki gaitzaten, eta askori gogorra egiten zaigu besarkadarik eta laztanik gabe etsitzea.

  • [:es] COVID-19aren agotak [:]

    [:es] COVID-19aren agotak [:]

    Mendeetan, agotek bereizkeria pairatu zuten: herrietatik kanpo bizitzera behartuta zeuden; arropa eta elementu bereizgarriak nabarmendu behar zituzten; debekatua zuten gainerako biztanleekin ezkontzea; ura aparteko iturrietan hartu behar zuten; leku bereizituan entzun meza; eta, legenarra kutsatzen zutela uste izan zuten garaietan, kanpaitxo bat jo behar izaten zuten, besteak ohartarazteko.

  • [:es]Uste okerrak eta sasi-egiak[:]

    [:es]Uste okerrak eta sasi-egiak[:]

    Pertsonok berezkoa dugu hautematen dugunari zentzua bilatzea, kausa-efektu erlazioa aurkitzea. Mekanismo hori funtsezkoa da gure espeziearen biziraupenerako, baina horrek berak sinesmen faltsuak sortzera eramaten gaitu maiz. Ilusio kausala deitzen diote psikologoek, eta horren adibide bat baino gehiago hedatu da errealitatea interpretatzeko nahia eta beharra hain indartsuak diren garai hauetan.

  • [:es]Botiken afera[:]

    [:es]Botiken afera[:]

    COVID-19ari aurre egiteko, medikuntza tradizionaleko botikak erabiltzea bultzatzen ari da Txinako Gobernua. Botika horiek onartuta daude hango osasun-sisteman, eta beste herrialde batzuetara ere bidali dituzte, tartean Iranera eta Italiara. Alabaina, Nature aldizkarian ohartarazi dutenez, ez dago bermatuta seguruak eta eraginkorrak direnik.

  • [:es]Zientzia ez da mesede kontua[:]

    [:es]Zientzia ez da mesede kontua[:]

    «Egin iezadazu mesede bat: mugi, mugi». Horrela hasten da Science aldizkariaren azken editoriala. AEBetako aldizkari hori zientzia-argitalpen ospetsuenetako bat da mundu osoan. Hitz horiek ez dira editorearenak; Donald Trumpenak baizik. COVID-19ari aurre egiteko bilera berezi batean, txerto bat garatzeko gutxienez urte eta erdi beharko zutela azaldu zioten behin eta berriro. Alferrik; nonbait, Trumpek ez zituen…

  • [:es] Abortatzeko eskubidea, osasun-eskubidea [:]

    [:es] Abortatzeko eskubidea, osasun-eskubidea [:]

    Ez da ohikoa medikuntzan espezializatutako aldizkari batek gai berari buruzko bi editorial idaztea, aste gutxiko tartearekin. The Lancet astekari ospetsuak egin du, eta ez da kasualitatea, noski: landutako auziak zenbaterainoko garrantzia duen erakusten du horrek. Hain zuzen, abortua da gaia; zehatzago esateko, modu seguruan abortatzeko aukerak murrizteak dituen ondorioak.

  • [:es]Katie Bouman: izen-abizenez[:]

    [:es]Katie Bouman: izen-abizenez[:]

    Harrigarria dirudien arren, zulo beltza lortzeko proiektuan nabarmendu den izen nagusia ez da astronomoa edo astrofisikaria, informatika ingeniaria baizik. Eta are harrigarriagoa da informatikari hori emakumezkoa izatea, berekin proiektuan lanean aritutako hamar ingeniarietatik zortzi gizonezkoak baitira. Gaztea da, gainera; 29 urte baino ez ditu. Haren izena: Katie Bouman.

  • [:es]Men egiteko arrazoiak[:]

    [:es]Men egiteko arrazoiak[:]

    Esanekoa al zara? Agindutakoa egingo zenuke beti, baita horren ondorioz norbaitek kalteak jasango balitu ere? Zaila da norberak nola jokatuko lukeen asmatzea, egoera egokitu arte.