Elhuyar

  • [:es]SARS-CoV-2aren transmisio-bideak, gero eta ezagunagoak[:]

    [:es]SARS-CoV-2aren transmisio-bideak, gero eta ezagunagoak[:]

    Izurriaren hedapena ulertzeko, ezinbestekoa da SARS-CoV-2aren transmisioa ezagutzea. Ikerketa zientifiko ugari argitaratu dira horri buruz, eta, Science aldizkarian argitaratutako artikulu batean azaldu dutenez, eztabaida bizia sortu da zenbait alderdiren gainean: transmisio-bide bakoitzaren garrantzia, asintomatikoen eta presintomatikoen rola, adin-talde bakoitzaren ahalmena birusa transmititzeko…

  • [:es]Exergia: eraikinetan energia-efizientzia sustatzeko tresna[:]

    [:es]Exergia: eraikinetan energia-efizientzia sustatzeko tresna[:]

    Zein da pisutsuago 1 kg lasto edo 1 kg burdina? Askok badakite erantzuna: pisu-unitatea kg-a bada, berdin pisatuko dute. Antzeko galderarekin gatozkizue: energia-unitatea kWh bada, non dago energia gehiago 1 kWh duen gas naturaleko biltegi batean ala 1 kWh duen aire beroko gela batean? Bi ontzietan energia-kantitate bera dago, baina, kalitate aldetik zer energia-motak dauka…

  • [:es]Bi egarri-motak modu desberdinean kudeatzen ditu garunak[:]

    [:es]Bi egarri-motak modu desberdinean kudeatzen ditu garunak[:]

    Ugaztunentzat likidoak edatea berezko portaera da, baina bi egarri-mota ase behar izaten dituzte: bata, egarri osmotikoa da, odoleko gatz mineralen kontzentrazio handiak eragiten duena, eta ur hutsa edanda asetzen dena: bestea, egarri hipobolemikoa, gorputzeko likidoak galtzeak sortzen du, eta ura eta mineralak edanda bakarrik asetzen da. Nature aldizkarian argitaratutako ikerketa batek argitu berri du bi…

  • [:es]Munduko ekosistemen % 30 berreskuratuta % 70 murriztu daiteke espezieen desagerpena[:]

    [:es]Munduko ekosistemen % 30 berreskuratuta % 70 murriztu daiteke espezieen desagerpena[:]

    Larrialdi klimatikoaren eta biodibertsitate-galeraren auziek ekosistemak berreskuratzeko apustu globala eskatzen dute. Globala eta bi helburuak modu bateratuan aintzat hartzen dituena, hamabi herrialdetako zientzialariek Nature aldizkarian argitaratutako ikerketaren arabera. Munduan lehentasunez berreskuratu beharreko eremuak identifikatzea ezinbestekoa dela diote, kalkulatu baitute, haietako % 30 berreskuratuta, aurreikusitako espezieen desagertzeen % 70 ekidin eta Industria Iraultzatik atmosferan metatutako karbonoaren…

  • [:es]Williamina Fleming. Nork esango zuen astronomo izango zenik[:]

    [:es]Williamina Fleming. Nork esango zuen astronomo izango zenik[:]

    “Emaztea” zirrimarratu, eta “senarra” idatzi zuen gainean. Estatubatuar herritartasuna eskatzeko formularioa betetzen ari zen. Gizonezkoentzat prestatua zegoen. Emaztearen izena jartzeko zen eremuan senarrarena idatzi zuen, eta, ondoan, “zendua” gehitu zuen. “Ofizioa” atala zetorren gero. Irribarrea ezpainetan, distira begietan, hizki bakoitza gozatuz idatzi zuen, astiro: “A s t r o n o m o a”.

  • [:es]Landareen sustraietako mikrobiotan bakterio bat da nagusi[:]

    [:es]Landareen sustraietako mikrobiotan bakterio bat da nagusi[:]

    Gizakion mikrobiota bezalaxe, landareen mikrobiota ezagutzeak ere interes handia du zientzialarientzat. Izan ere, sustraien bidez landareekin interakzionatzen dute lurreko bakterioek, eta landareen hazkuntza eta osasuna baldintzatzen dute. Arabidopsis landarearen hazkuntzan nola eragiten duten argitzeko, 185 espezieko komunitate bakteriano sintetikoaz inokulatu dute landarea Ipar Karolinako Unibertsitateko (AEB) ikertzaileek. Bakterioen aktibitatea aztertzean ikusi dutenez, genero bakteriano batek…

  • [:es]Labar-artea duten kobazuloak aurkitzeko sistema bat garatu dute[:]

    [:es]Labar-artea duten kobazuloak aurkitzeko sistema bat garatu dute[:]

    Labar-artedun kobazuloak egon litezkeen lekuak identifikatzeko eredu bat diseinatu dute Kantabriako eta Euskal Herriko Unibertsitateko ikertzaileek, espeleologoen laguntzarekin, eta informazio geografikoen sistemen bidez.

  • [:es]Ugaztunen eta hegaztien garunak alderatu dituzte, hegaztien gaitasun kognitibo harrigarriak azaltzeko[:]

    [:es]Ugaztunen eta hegaztien garunak alderatu dituzte, hegaztien gaitasun kognitibo harrigarriak azaltzeko[:]

    Nola liteke zenbait hegaztik —beleek, esaterako— tximino handien pareko gaitasun kognitiboak izatea, hain desberdina izanik hegaztien eta ugaztunen garuneko antolaketa neuronala? Neurozientziak orain arte erantzun ezin izan duen galdera da. Izan ere, hegaztien garunaren azalak ez du ugaztunen kortexak duen arkitektura geruzatua. Science aldizkarian argitaratutako ikerketa batek, ordea, argitu du eremu batzuek neokortexaren antza duten…

  • [:es]Zementuaren ingurumen-inpaktua aztergai[:]

    [:es]Zementuaren ingurumen-inpaktua aztergai[:]

    Zementua eta hormigoia dira gizakiok munduan gehientsuen erabiltzen ditugun material artifizialak. Hala, horiek sortzeak zer nolako ingurumen-inpaktua duen aztertu du Nature aldizkariak argitaratutako berrikuspen batek. Metal astunak atmosferara igorri eta baliabide naturalak erauzteaz gain, zementua ekoizteak CO2-igorpen esanguratsua eragiten duela ondorioztatu dute, eta ingurumen-inpaktu hori murrizteko estrategiak aztertu dituzte.