Elhuyar

  • [:es]Zika birusa transmititzen duen eltxoa “etxekotu” izanak eragin du gaixotasuna epidemia bihurtzea[:]

    [:es]Zika birusa transmititzen duen eltxoa “etxekotu” izanak eragin du gaixotasuna epidemia bihurtzea[:]

    Zika birusa transmititzen duen eltxoa ikertzeak hainbat gako eman ditu gaixotasunaren giza epidemiak nola sortu diren ulertzeko. Afrikako oihanetan bizi zen eltxoa da Aedes aegypti, baina hor ez du inoiz epidemia handirik eragin; Afrikatik kanpora zabaldu zenean eragin ditu epidemia larriak. Batez ere, Asian (2007az geroztik) eta Amerikan (2015az geroztik). Parisko Pasteur Institutuko ikertzaileek argitu…

  • [:es]COVID-19aren hedapena eragozten duten neurri ez-farmakologiko eraginkorrenak identifikatu dituzte[:]

    [:es]COVID-19aren hedapena eragozten duten neurri ez-farmakologiko eraginkorrenak identifikatu dituzte[:]

    Nazioarteko ikerketa zabal batean, SARS-CoV-2 birusaren hedapena arintzeko 79 lurraldetan hartu diren neurri ez-farmakologiko nagusiak ebaluatu dituzte. COVID-19aren lehenengo kasuak azaldu zirenetik hasi, eta pandemiaren une desberdinetan erabili direnak kontuan hartuta, guztietatik eraginkorrenak zein izan diren argitzea du helburu ikerketak. Lau metodo independente erabili dituzte nazioarteko datu guztiak aztertzeko, estatistika eta adimen artifizialeko erremintak konbinatzen…

  • [:es]Koskobiloko fosilek erakutsi dute Nafarroan errinozeroak, lau hartz-espezie eta makakoak bizi zirela Kuaternarioan[:]

    [:es]Koskobiloko fosilek erakutsi dute Nafarroan errinozeroak, lau hartz-espezie eta makakoak bizi zirela Kuaternarioan[:]

    Duela 80 urte Koskobiloko aztarnategian (Olaztin) aurkitutako fosilak gaur egungo teknikekin berraztertu dituzte ikertzaileek, eta duela 220 mila urteko faunaren ebidentziak aurkitu dituzte: errinozeroak, lau hartz-espezie, orein erraldoiak eta makakoak bizi ziren mendebaldeko Pirinioetan. Nafarroako Kuaternarioko aztarnarik zaharrenak bihurtu dira Koskobilokoak.

  • [:es]Litio-ioizko bateriak birziklatzeko metodo jasangarriagoa garatu dute[:]

    [:es]Litio-ioizko bateriak birziklatzeko metodo jasangarriagoa garatu dute[:]

    Kaliforniako Unibertsitateko nanoingeniariek litio-ioizko bateriak birziklatzeko metodo merkea eta eraginkorra garatu dute. Batez ere, burdin-litio fosfatoaz (LiFePO4 ) sortutako katodoak birziklatzeko da eraginkorra. Bateria horiek kobaltoa edo nikela erabiltzen duten beste litio-ioizko bateriak baino merkeagoak, seguruagoak eta iraunkorragoak dira. Abantaila horiek direla eta, maiz erabiltzen dira erreminta elektrikoetan, ibilgailu elektrikoetan zein sare elektrikoetan. Arazoa da…

  • [:es]Elikadura-ohiturak aldatzea beharrezkoa da Parisko Akordioko helburuak lortzeko[:]

    [:es]Elikadura-ohiturak aldatzea beharrezkoa da Parisko Akordioko helburuak lortzeko[:]

    Erregai fosilen CO2-igorpenak bat-batean eta guztiz etengo balira ere, ezingo litzateke lortu Parisko Akordioan ezarritako 1,5 ºC edo 2 ºC-ko helburua. Egungo elikadura-sistema globalak ezinezkoa egingo luke. Ondorio horretara iritsi dira Oxfordeko Unibertsitateko (Erresuma Batua) eta Minnesotako Unibertsitateko (AEB) ikertzaileak.

  • [:es]Zerk bultzatu zuen dikromatismoaren sorrera eboluzioan?[:]

    [:es]Zerk bultzatu zuen dikromatismoaren sorrera eboluzioan?[:]

    Animalia-espezie askotako arrak eta emeak dimorfikoak izaten dira; desberdinak dira itxuran zein funtzionamenduan (oinarrizko funtzio metabolikoetan, immunitate-sisteman, portaeran…). Hegazti eta tximeleten dikromatismoa da dimorfismo deigarrienetako bat, non kolore desberdinak dituzten arrek eta emeek. Charles Darwinek proposatu zuen hautespen sexualak bultzatu duela eboluzioan dikromatismoa, emeek ar koloretsuak nahiago dituztela ikusita. Nolabait, arrek garatu zutela dikromatismoa emeen…

  • [:es]Material magnetiko topologiko berriak aurkitzeko metodo bat diseinatu dute[:]

    [:es]Material magnetiko topologiko berriak aurkitzeko metodo bat diseinatu dute[:]

    Kimika kuantiko topologikoan egin den urrats garrantzitsu baten berri eman du Nature aldizkariak. Material magnetiko topologiko berriak identifikatzeko metodo bat diseinatu dute, eta dagoeneko 100 isolatzaile eta erdieroale magnetiko topologiko berri baino gehiago aurkitzeko aukera eman du. Ikerketan, Ikerbasque, EHU eta DIPCko ikertzaileek hartu dute parte.

  • [:es] Duela 27.000 urteko artisten harreman-sareak azaleratu dituzte[:]

    [:es] Duela 27.000 urteko artisten harreman-sareak azaleratu dituzte[:]

    Aitzbitarteko haitzuloetan (Errenteria, Gipuzkoa) 2016an aurkitutako grabatu batzuk Europako beste 17 kobazuloetako grabatuekin alderatu dituzte, eta ondorioztatu dute grabatuak egiteko moduak eta haien banaketak bat egiten dutela orain dela 27.000 urte ohikoak ziren lanabes batzuenarekin.

  • [:es]Fukushimako istripuko erradioisotopoak sistema lurtarretan nola zabaldu diren aztertu dute[:]

    [:es]Fukushimako istripuko erradioisotopoak sistema lurtarretan nola zabaldu diren aztertu dute[:]

    Japoniako gobernuak Fukushimako tona bat ur erradioaktibo ozeanora jaurtiko duela iragarri eta egun gutxira, Nature Reviews Earth & Environment aldizkariak istripuan zabaldutako erradioisotopoen monitorizazio luze batek utzitako emaitzak argitaratu ditu.