Elhuyar

  • [:es]Iraganeko animaliez elikatzen diren belakiak aurkitu dituzte Ozeano Artikoan[:]

    [:es]Iraganeko animaliez elikatzen diren belakiak aurkitu dituzte Ozeano Artikoan[:]

    Urte osoan izotzez estalitako ura izanik, elikagaietan urria da Ozeano Artiko Zentrala. Zehazki, Lurreko ozeanorik oligotrofikoena. Baina belaki-populazio handiak hazten dira han, baita 24 kg eta 1 m-ko belakiak dituztenak. Max Planck Institutuko ikertzaileek haien elikagai-iturriak aztertu dituzte, eta ikusi dute jada desagertuta dagoen animalia-komunitate baten arrastoez elikatuz bizi direla. Alegia, fosilez.

  • [:es]Lurraren % 30 babesteak desnutrizioa eragin lezake herrialde zaurgarrienetan, tokian tokiko ikuspegiaz egiten ez bada[:]

    [:es]Lurraren % 30 babesteak desnutrizioa eragin lezake herrialde zaurgarrienetan, tokian tokiko ikuspegiaz egiten ez bada[:]

    Orain arte biodibertsitate-galera globala geldiarazteko neurri eraginkorrik lortu ez dela ikusita, 2020az geroztik, balio ekologiko handiko eremu naturalak babesteko proposamena jarri da mahai-gainean. Hain zuzen, Lurraren % 30 edo % 50 babestea. Eztabaida korapilatsua da, ordea, begirada global batez proposatu baita, eta, hainbat ikertzaileren arabera, tokian tokiko baldintzapenak kontuan hartu gabe. Edinburgoko Unibertsitateko ikertzaileek neurririk…

  • [:es]Blockchainen munduaren bide galdua[:]

    [:es]Blockchainen munduaren bide galdua[:]

    Kriptodirua, NFTak, Web3… besterik ez da entzuten azkenaldian mundu digitalean, eta baita mundu digitaletik kanpo ere. Guztiak blockchain edo bloke-kateen teknologiaren aplikazioak dira. Haien apologistei kasu eginez gero, ematen du Internet asmatu zenetik izan den iraultzarik handiena dela, eta haren parekoa. Baina, egiatan, ez dago teknologiaren munduari onura edo aldaketa handia ekarri dion edo jendearen…

  • [:es]Anfibioen gainbehera isila, gaixotasun berriek hauspotuta[:]

    [:es]Anfibioen gainbehera isila, gaixotasun berriek hauspotuta[:]

    Arduratuta daude zientzialariak, eta ez da gutxiagorako. Munduan dauden 7.000 anfibio-espezieen % 40 mehatxatua daude jada, eta badirudi gainbeherak ez duela etenik. Dagoeneko 200 espezie desagertu dira. Datuak ditugunetik ezagutzen den anfibioen suntsipen-larrialdi handienaren aurrean gaude. Habitat-suntsiketa da arrazoi nagusia, baina azken urteetan espero ez zen arrisku berri bat ere azaldu da. Anfibioei eragiten dieten…

  • [:es]Elikadura osasungarriaren aldeko ikerketa[:]

    [:es]Elikadura osasungarriaren aldeko ikerketa[:]

    Gizartean, gero eta ozenago entzuten da elikadura osasungarri, seguru eta jasangarriaren aldeko aldarria. Vaste Planak, esaterako, ezinbestekotzat jotzen du haragi gutxiago jatea, trantsizio ekologikorako zein giza osasuna zaintzeko. Herritarren ohiturak aldatzen ari dira. Hala, elikaduraren egungo joerak aztertu, eta ikerketak zabaldu dituen aukera berriez hausnartu dute BRTAko AZTI eta Neiker zentroetako ikertzaileek.

  • [:es]Izurdeen eta emakumeen klitoriak antzekoak dira, anatomikoki zein funtzionalki[:]

    [:es]Izurdeen eta emakumeen klitoriak antzekoak dira, anatomikoki zein funtzionalki[:]

    Izurdeen klitoria aztertuta, zientzialariek ondorioztatu dute emakumeenaren pareko funtzioak dituela, egitura anatomikoak oso antzekoak baitira. Gainera, portaeran ere antzekotasunak behatu dituztela baieztatu dute.

  • [:es]Bada garaia makinek ere aintzat har dezaten giza dibertsitatea eta inklusioa[:]

    [:es]Bada garaia makinek ere aintzat har dezaten giza dibertsitatea eta inklusioa[:]

    Ikertzaileak ahalegin handia egiten ari dira makinek gizakiak erraz identifikatu eta haiekin komunikazio gero eta eraginkorragoa izan dezaten. Etengabe hobetzen ari dira interfazeak, baina, oraindik, gizakion dibertsitatea aintzat hartu gabe jarraitzen dutela salatu dute Science aldizkarian Purdue Unibertsitateko (AEB) hainbat ikertzailek. Ez bakarrik etniari dagokionez; klase sozialari eta gaitasunei dagokienez ere hutsune handiak ikusi dituzte.…

  • [:es]Musikaz gozatzeko ezgaitasuna: anhedonia musikala[:]

    [:es]Musikaz gozatzeko ezgaitasuna: anhedonia musikala[:]

    Musika entzutea, piezaren, unearen eta entzulearen arabera, izan daiteke hunkigarria, dantzagarria, gozagarria, mingarria, iradokitzailea… Gutxi batzuentzat, ordea, ez da ezer; ez die ezer eragiten. Ez sentipenik, ez emoziorik, ez erantzun neurologiko zein fisiologikorik: anhedonia musikala dute. Berezitasun horren oinarriak eta ondorioak ikertu dituzte, besteak beste, Noelia Martínez-Molina neurozientzialariak eta María García-Rodríguez musika-terapeutak.

  • [:es]Hizkuntzen larrialdia eta klimaren larrialdia, eskutik doazen bi krisialdi[:]

    [:es]Hizkuntzen larrialdia eta klimaren larrialdia, eskutik doazen bi krisialdi[:]

    Munduko hizkuntza askok pairatzen duen arrisku-egoera eta biodibertsitatearen galera globala konparatu ditu Nature Ecology & Evolution aldizkariko ikerketa batek. Biodibertsitatearen larrialdia nahikoa kritikoa bada, hizkuntzena are handiagoa dela salatu dute: munduan diren 7.000 hizkuntzetatik ia % 50 dago arriskuan, anfibioen % 40aren, ugaztunen % 25aren eta hegaztien % 14aren aldean. UNESCOk Hizkuntza Indigenen Nazioarteko Hamarkada…