Dibulgazio argitalpenak
Editatzen dituen lau blogez gain, UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak bestelako argitalpenak ere ditu zientzia-dibulgazioan eta kultura zientifikoa zabaltzeko egiten dituen ekimenen artean.
Gazteentzako ekimenak
Zientzia eta teknologia gazteenei hurbiltzea ezinbestekoa da kultura zientifikoa zabaltzeko ahaleginean.
Hitzaldi-zikloak
Zientzialariak eta herritarrak hurbiltzeko ekimen ezinhobeak dira aurrez aurreko zientzia hitzaldiak: zientzialariek haien lana azaltzeko aukera dute eta herritarrek zientzia zelan egiten den ikasi dezakete.
Arloetako egitasmoak
Zientzia dibulgatzeko tresna oso baliagarria dira arloko egitasmoak: Darwinen eguna eboluzioari buruz hitz egiteko edo Hezkuntzaren frogak hezkuntzaren inguruko azken ikerketak ezagutzeko, adibidez.
Prestakuntza
Zientzia dibulgazioan eta kultura zientifikoaren hedapenean aritzeko ezinbestekoa da prestakuntza espezifikoa izatea.
Ikus-entzunezkoak
Herritarrei heltzeko oso modu eraginkorra dira ikus-entzunezkoak eta, beraz, zientzia dibulgatzeko tresna ezinbestekoak.