Ikus-entzunezkoak

UPS!

Historia zientifiko eta teknologikoaren baitan gertatu diren akatsak aurkezten dira labur-labur.

Zientzia jorratzen duen Órbita Laika telebista-programan eman dira gaztelaniaz bideoak.

Zientzialari bideoak

Ekimen honek kamera aurrera ekartzen ditu euskal zientzialariak.

Zientziaren ikuspegitik, beraien ibilbide profesionalaz, lan egiteko moduaz edota ezagutza zientifikoaren inguruan jardun daitezen.

Zientzialari irratsaioa

Bilbo Hiria Irratiarekin kolaborazioan egindako saioa da.

Hilean behin, Xabier Monasteriok zientzialari bat elkarrizketatzen du egiten ari den ikerketaren inguruan.

Ibaizabal Itsasadarra zientziak eta teknologiak ikusita

Ibaizabal Itsasadarra zientziak eta teknologiak ikusita infografia sortan oinarritutako bideoak dira.

Labur azaltzen dituzte Ibaizabal Itsasadarraren garapen historikoa, ingurunearen geologia, ekologia, saneamenduaren ondorioak eta beste elementu batzuk.

Zientziaren historia

Historia zientifiko eta teknologikoaren historian zehar izandako gertaerak aurkezten dira labur-labur.

Zientzia jorratzen duen Órbita Laika telebista-programan eman dira gaztelaniaz.

Zientziaren arloko Emakume eta Neskatoen Nazioarteko Eguna

Emakume eta Neskatoaren Nazioarteko Eguna, Nazio Batuen ekimena, ospatzen da urtero otsailaren 11n.

Ekimenarekin bat egiteko bideoa produzitu du Katedrak urtero 2017tik.

Maiz egiten diren galderak

Labur eta modu entretenigarrian aurkeztu nahi dituzte, agian, noizbait egin diren galderak eta hauen erantzunak.

Zientzia jorratzen duen Órbita Laika telebista-programan eman dira bideoak gaztelaniaz.

El secreto de la naturaleza

Pedro Miguel Etxenike fisikariaren bizitzari eta pentsamenduari buruzko dokumentala produzitu zuen UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak.

Naukas Bilbao 2018an estreinatu zen dokumentala.

Ciencia en primera persona

Zientziari esker lortzen duten mundu-ikuskeraren zati bat transmititzen saiatzen dira lehen mailako ikertzaileak bideo sorta honetan.

Gainerako bideoak ez bezala, luzeagoak dira honakoak: ordu erdi baino gehiagoko iraupena dute.

Ciencia en la cocina

Errezeta sinple bezain ikusgarrien bitartez, saioak errezetei eusten dieten oinarri zientifikoetako batzuk argitu ditu.

Xabier Gutierrez Arzak jatetxeko berrikuntza arloko arduradunak dastamena jarri du, eta Yanko Iruin eta Jose Manuel Lopez Nicolas kimikariek, ezagutza.

Dani y Fiti

Webserieak bi futbolari aurkezten ditu entrenamendu-zelai bateko eserlekuan klima aldaketaz, klonazioaz nahiz eboluzioaren teoriaz gogoeta egiten. 

Gai konplexuei buruzko azalpen sinpleak tresna gisa baliatzen dira gogoeta pizteko.

Ciencia express

Labur-labur eta modu entretenigarrian zientziaren oinarrizko ideiak aurkezten dira bideo hauetan.

Zientzia jorratzen duen Órbita Laika telebista-programan eman dira gaztelaniaz.

Una de mates

Matematikako problemarik bitxienetako batzuk konpontzen saiatzen, gertu-gertuko tonu informalean.

Raúl Ibañez matematikariaren eskutik azaltzen dira kontzeptuak.