Dibulgazio argitalpenak

Zientzia Kaiera

Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedrak euskaraz argitaratzen duen hedabide digitala da Zientzia Kaiera.

Publiko orokorra ahaztu barik, bigarren hezkuntza edo maila garaiagoko ikasketak dituzten lagunak izan dira, batez ere, blogaren publikoa. Maila ezberdinetako idazlanak daude bertan, irakurtzeko zailagoak eta errazagoak, kazetariek zein irakasle edo ikerlariek idatzitakoak. 

Mujeres con Ciencia

Zientzia eta teknologian diharduten emakumeek zer egiten duten eta zer egin duten erakusteko sortu zen Mujeres con Ciencia bloga.

Biografiak, elkarrizketak, ekitaldiak, efemerideak eta mota guztietako kronika edo gertakari garrantzitsuak daude blog honetan, gazteleraz. Emakume horien existentzia, lana eta garatu zuten eta duten inguruabarrak ezagutaraztea da helburua.

Cuaderno de Cultura Científica

Zientzia eta teknologiari buruzko artikulu dibulgatiboak argitaratzen duen bloga da Cuaderno de Cultura Científica.

Orotariko gaiak lantzen dira bertan, idazle espezializatu, kazetari eta zientzialarien eskutik. Gazteleraz argitaratzen da.

Mapping Ignorance

Zientzia eta teknologiari buruzko artikulu dibulgatiboak argitaratzen du Mapping Ignorance blogak, maila teknikoan eta ingelesez.

Hainbat arlotako adituek maila altuko dibulgazio-artikuluak idazten dituzte publiko orokorrarentzat, azkenaldiko ikerketen emaitzak ezagutzera emateko.

Katedra aplikazioa

Mugikorrerako aplikazio bat du Katedrak. Albiste, ekitaldi, bideo, podcast eta kanal guztietako eduki guztiak zentralizatzen ditu bertan. Aplikazioa hiru hizkuntzatan dago eskuragarri: euskara, gaztelania eta ingelesa.

Zientzia Kaiera, Cuaderno de Cultura científica, Mujeres con ciencia, Katedra.eus eta Mapping Ignorance guneetako eduki guztiak daude eskuragarri aplikazioan.

Zientzia genero-ikuspegitik komunikatzeko dekalogoa

Komunikabideak, komunikazio-lanak egiten dituztenak edo zabalkundearen esparruan lan egiten dutenak, genero-berdintasunaren aldeko eragile eta sustatzaile aktiboak dira.

Horregatik, dekalogo honek zenbait estrategia eskaini nahi ditu komunikazio zientifiko hobea lortzeko, genero-ikuspegia duen zientzia-komunikazioa, edukiak idazten laguntzeko eta hedabideetan emakumeen presentzia areagotzen laguntzeko.

50 urte Zientzia eta Teknologia zabaltzen

UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateak 50 urte bete zituen 2020an eta, ospatzeko, 53 artikulu argitaratu ziren Cuaderno de Cultura Científican eta Zientzia Kaieran.

50. urteurrena amaitu eta gero, artikuluen bilduma bat osatuz, liburu hau argitaratu zen.

Zientziaren uretan

Zientzia Kaiera blogean 2014. eta 2022. urteen artean aragitaratutako artikuluen aukeraketa bat argitaratu da liburu honetan.

Helburua da zientzia eskura izatea, eta zientziaren uretan ahalik eta jende gehien murgiltzea.

Emakumea zientzian

La mujer en la ciencia liburuaren, Nafarroako Unibertsitateko Zientzien Museoaren ekimenaren, euskarazko bertsioa editatu du UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak: Emakumea zientzian.

Bakoitzak bere eremuan garrantzitsuak diren, baina publiko orokorrarentzat ezezagunak diren, emakume zientzialarien biografiak aurki daitezke liburuan. Gainera, ikastetxeentzako dibulgazio-tresna gisa ere balio dezake, kapitulu bakoitzean hainbat jarduera aurki baitaitezke.