Arloetako egistasmoak

Darwin Eguna

Hautespen naturalaren bidezko eboluzioaren teoria taxutu zuen Charles Darwinen urtebetetzea ospatu izan du UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak sortu zenetik.

Bi hizlarik emandako hitzaldiak eta ondorengo solasaldia tarteko, era askotako gaiak aztertzen dira eboluzioaren teoriaren argira: hizkuntza, giza-fisiologia, medikuntza eta bestelako zientzia-esparruak jorratuz.

Hezkuntzaren frogak

Adituek emandako hitzaldietan, hezkuntzaren inguruko hainbat gai aurkezten dira, betiere eskura dauden frogetan oinarrituta.

Egun dauden ebidentziak aurkeztu eta baloratzen dituzte hizlariek, ikasgeletan eta, oro har, hezkuntza-sisteman bilduta dauden errealitate guztiak aztertzeko asmoz.

Eboluzioa eta neurozientzia

Giza portaera ikuspegi eboluzionistatik aztertzeko eta publiko orori egokitutako dibulgazioa egiteko tresna da jardunaldia.

Ezinbesteko topagune bilakatu da psikiatria, psikologia, biologia eta beste hainbat esparru zientifikoetako adituentzat. 

Generoa eta zientziaren komunikazioa

Komunikazio zientifikoan genero-ikuspegia zelan landu eta nola hobetu daitekeen hausnartzeko ekitaldia da Generoa eta Zientziaren Komunikazioa.

Genero-ikuspegiarekin komunikatzeko gakoak eta gaitasunak hobetzeko, komunikazio inklusiboko esperientziak gertutik ezagutzeko aukera eskaintzen du.

BCAM Naukas Pi eguna

Martxoaren 14an, Pi Zenbakiaren Eguna ospatzen du Katedrak Basque Center for Applied Mathematics (BCAM) zentroarekin eta Naukas plataformarekin batera.

Pi zenbakia protagonista duten hitzaldiak antolatzen dira Bizkaia Aretoan. Egun zehatz honetan egitearen arrazoia ospakizunaren nazioarteko izaerarekin lotuta dago, izan ere, ingelesez, martxoaren hirua 3-14 zenbakiekin adierazten da.

Zuia zientifikoa

Zuiako Udaleko Berdintasun Zerbitzuarekin batera, UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak zikloaren diseinuan eta koordinazioan parte hartzen du.

Urterik urtera gai zehatz baten inguruan egiten da.