Darwin Eguna
Hautespen naturalaren bidezko eboluzioaren teoria taxutu zuen Charles Darwinen urtebetetzea ospatu izan du UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak sortu zenetik.
Bi hizlarik emandako hitzaldiak eta ondorengo solasaldia tarteko, era askotako gaiak aztertzen dira eboluzioaren teoriaren argira: hizkuntza, giza-fisiologia, medikuntza eta bestelako zientzia-esparruak jorratuz.
Hezkuntzaren frogak
Adituek emandako hitzaldietan, hezkuntzaren inguruko hainbat gai aurkezten dira, betiere eskura dauden frogetan oinarrituta.
Egun dauden ebidentziak aurkeztu eta baloratzen dituzte hizlariek, ikasgeletan eta, oro har, hezkuntza-sisteman bilduta dauden errealitate guztiak aztertzeko asmoz.
Eboluzioa eta neurozientzia
Giza portaera ikuspegi eboluzionistatik aztertzeko eta publiko orori egokitutako dibulgazioa egiteko tresna da jardunaldia.
Ezinbesteko topagune bilakatu da psikiatria, psikologia, biologia eta beste hainbat esparru zientifikoetako adituentzat.
Generoa eta zientziaren komunikazioa
Komunikazio zientifikoan genero-ikuspegia zelan landu eta nola hobetu daitekeen hausnartzeko ekitaldia da Generoa eta Zientziaren Komunikazioa.
Genero-ikuspegiarekin komunikatzeko gakoak eta gaitasunak hobetzeko, komunikazio inklusiboko esperientziak gertutik ezagutzeko aukera eskaintzen du. Zientziaren arloko Emakume eta Neskatoen Nazioarteko Egunaren baitan kokatu zen lehen edizioa.
BCAM Naukas Pi eguna
Martxoaren 14an, Pi Zenbakiaren Eguna ospatzen du Katedrak Basque Center for Applied Mathematics (BCAM) zentroarekin eta Naukas plataformarekin batera.
Pi zenbakia protagonista duten hitzaldiak antolatzen dira Bizkaia Aretoan. Egun zehatz honetan egitearen arrazoia ospakizunaren nazioarteko izaerarekin lotuta dago, izan ere, ingelesez, martxoaren hirua 3-14 zenbakiekin adierazten da.
Zuia zientifikoa
Zuiako Udaleko Berdintasun Zerbitzuarekin batera, UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak zikloaren diseinuan eta koordinazioan parte hartzen du.
Urterik urtera gai zehatz baten inguruan egiten da.