Mapping Ignorance

Ikerketa zientifikoa pertsona ikasien hizkuntzara itzultzen saiatzen da blog hau, ingelesez. Hainbat arlotako adituek maila altuko dibulgazio-artikuluak idazten dituzte publiko orokorrarentzat, azkenaldiko ikerketen emaitzak ezagutzera emateko.

Egileak ikertzaileak dira kasu gehienetan, zientzian egiten diren azken ikerketen berri ematen. Unibertsitate, ikerketa-zentro, BERC eta zientzia-ikerketan dabiltzan ikertzaileak dira blogleko artikuluen egileak, aldizkari zientifikoen ikerketak maila dibulgatiboan eskainiz. Jakintza-arlo bakoitzeko espezialistek idazten dute. Publiko orokorra helburu batzuetan, irakurle espezializatuagoak besteetan; edonola, gozagarri diren informazio zientifiko eta teknikoak hurbilduta. Helburua da zientzian eta teknologian izan diren azken garapenak zabaltzea, baita mundu zientifikoan ere.

2012an sortu zenetik 2.000 post baino gehiago argitaratu dira bertan, ingelesez, ia 100 kolaboratzailek idatziak. Zientzia gaiez gain, teknologiak, humanitateek eta baita gizarte zientziek ere tokia dute blogean, azken ikerketetan oinarrituta, betiere.

César Tomé Lópezen eskuetan dago edizioa.

Sortu zenean blogak ez zuen gaur egun duen itxura, baina estetika propioaren oinarriak mantendu dira urteetan zehar.

Argitaratutako lehen artikulua Low Energy Consumption Flights: Experimental Study on Wandering Albatrosses izan zen, Carlos Casanuevak idatzia. Blogaren filosofiaren adibide paradigmatikoa da artikulua: zientziaren azken ikerketak, ikasitako pertsonen hizkuntzara ekartzea.