Zientzia.eus
-
![[:eu]Kolesterol-maila jaisten duen txerto bat probatuko dute pertsonetan[:]](https://katedra.eus/app/uploads/2017/06/Atherosclerosis_galeria.jpg)
[:eu]Kolesterol-maila jaisten duen txerto bat probatuko dute pertsonetan[:]
Odoleko kolesterol maila jaitsi, eta, ondorioz, gaixotasun kardiobaskularrak izateko arriskua apaltzen duen txerto bat aurkeztu du Europako Kardiologia Elkarteak. Saguetan egindako esperimentuetan, frogatu dute txertoa eraginkorra eta segurua dela, eta, orain, pertsonekin lehen faseko probak hastekotan dir
-
![[:eu]Jaio berritan estresa pairatzeak heldutan depresioa izateko arriskua nola handitzen duen argitu dute[:]](https://katedra.eus/app/uploads/2017/06/animal-1554745_1920-pixabay_galeria.jpg)
[:eu]Jaio berritan estresa pairatzeak heldutan depresioa izateko arriskua nola handitzen duen argitu dute[:]
Science aldizkariak argitaratutako lan baten arabera, jaio eta handik egun gutxira sagu kumeek estresa pairatzeak epe luzeko eragina du haiengan. Hain zuzen ere, ikusi dute estres goiztiarra pairatu duten saguak heldutan sentiberagoak direla egoera estresagarriekiko eta depresiorako arrisku handiagoa dutela. Ikerketak horren atzean dagoen mekanismo molekularra argitzeko balio izan du.
-
![[:eu]Einstenek ezinezkotzat jo zuena lortu dute[:]](https://katedra.eus/app/uploads/2017/06/sahu1HR_Aitzi_galeria.jpg)
[:eu]Einstenek ezinezkotzat jo zuena lortu dute[:]
Albert Einsteinek erlatibitatearen teoria orokorra landu zuzenean, aurreikusi zuen argia kurbatu egiten dela masa baten eraginez. Horretan oinarrituta, esan zuen izar bat pasatuko balitz justu gu eta atzeragoko izar baten artetik, atzeko izarra ikusi egingo genukeela, baita pare-parean daudenean ere. Izan ere, urrutiko izarraren argia beste izarraren ondotik pasatzean, haren grabitateak argi hori okertu egingo…
-
![[:eu]Mina zelulen barruan gordetzen denean[:]](https://katedra.eus/app/uploads/2017/06/3117187373_ed98fdeef1_o_1_galeria.jpg)
[:eu]Mina zelulen barruan gordetzen denean[:]
Min kronikoa eta zorrotza tratatzeko garrantzitsua izan daiteke neuronen barrura iristea. Izan ere, nazioarteko ikertzaile-talde batek arratoiekin egindako esperimentu batzuetan ikusi berri duenez, neuronen azaleko minaren hartzaile batzuek zelularen barnealdera migratzen dute. Eta ohiko botikak ez dira gai horraino iristeko.
-
![[:eu]Bizitza sintetikoa borborka[:]](https://katedra.eus/app/uploads/2017/06/genoma_optjpeg_galeria.jpg)
[:eu]Bizitza sintetikoa borborka[:]
Gaur egun, erraza da edozein bizidunen genoma osoa deskodetzea. Galdera beste bat da jada: ikasi dugunarekin, lortu al dezakegu bizidun baten genoma hutsetik eraiki, bizia eman, eta guk nahi ditugun ezaugarriak izatea? Alegia, bizidunak hutsetik sortzea, guztiz ulertzeko. Biologia sintetikoak helburu handiusteak ditu, batez ere esaten digunean jada desagertuta dauden espezieei bizia emateko ere balio…
-
![[:eu]Sentikortasun handiko kamera bat sortu dute grafenoa erabiliz[:]](https://katedra.eus/app/uploads/2017/05/141661_galeria.jpg)
[:eu]Sentikortasun handiko kamera bat sortu dute grafenoa erabiliz[:]
Aldi berean ultramorean, argi ikusgaian eta infragorrian ikusteko gai den kamera bat sortu dute, grafenoa erabiliz. Kataluniako ICFO Kataluniako Fotonika Institutuko ikertzaileek sortu dute gailua, Grapheneakoekin lankidetzan, eta Nature Photonics aldizkarian eman dute horren berri.
-
![[:eu]Irakurtzen ikasteak uste baino aldaketa sakonagoak eragiten ditu garunean[:]](https://katedra.eus/app/uploads/2017/05/skeide1HR_galeria.jpg)
[:eu]Irakurtzen ikasteak uste baino aldaketa sakonagoak eragiten ditu garunean[:]
Alfabetatu gabeko helduekin egindako ikerketa batek erakutsi du irakurtzen ikasteak uste baino aldaketa handiagoak eragiten dituela garunean.
-
![[:eu]Gizakien lehen arbasoak ez ziren Afrikan sortu, Europan baizik[:]](https://katedra.eus/app/uploads/2017/05/140912_display.jpg)
[:eu]Gizakien lehen arbasoak ez ziren Afrikan sortu, Europan baizik[:]
Duela 7,2 milioi urte Balkanetan bizi zen hominino baten fosilak aztertuta, ondorioztatu dute, batetik, eboluzioaren zuhaitzean uste zutena baino lehenago banatu zela gizakien adarra, eta, bestetik, banaketa hori ez zela Afrikan gertatu, Europan baizik.
-
![[:eu]Diesel motorren gasak heriotza goiztiarren eragile direla ohartarazi dute[:]](https://katedra.eus/app/uploads/2017/05/diesel_galeria.jpg)
[:eu]Diesel motorren gasak heriotza goiztiarren eragile direla ohartarazi dute[:]
Diesel motorrek laborategiko probetan baino askoz ere nitrogeno oxido gehiago isurtzen dutela salatu dute Nature aldizkarian argitaratutako ikerketa batean. Horrekin batera, gas horiek eragindako heriotza goiztiarrak ere kalkulatu dituzte ikertzaileek, eta gas horien isurketa murrizteko neurriak zorroztea eskatu dute.
