Zientzia.eus
-
![[:es]Beldurraren biokimika, zizareetatik gizakietara[:]](https://katedra.eus/app/uploads/2018/03/37500153484_7ee25c8729_2-Flikr_galeria.gif)
[:es]Beldurraren biokimika, zizareetatik gizakietara[:]
Beldurraren eta antsietatearen mekanismoak ikertzeko bizidun mikroskopiko bat erabiltzen ari dira: Caenorhabditis elegans zizarea. Bere predatzaile naturalak jariatzen dituen sulfolipidoak lurrean jarrita, C. elegans-ek bere burua babesteko jokaera hartzen du: sulfolipidoak sumatu eta berehala, norabidea aldatzen du, zakarki, eta arrautzak jartzeari uzten dio. Jariakin horien presentzia hutsak lau zirkuitu neuronal aktibatzen dituela ikusi dute Salk…
-
![[:es]Gure espeziearen eboluzioa ulertzeko aurkikuntzak, bata bestearen atzetik[:]](https://katedra.eus/app/uploads/2018/03/3-espeziea_optjpeg_display.jpg)
[:es]Gure espeziearen eboluzioa ulertzeko aurkikuntzak, bata bestearen atzetik[:]
Hiru ikerketa arkeologiko garrantzitsu argitaratu dira, oso denbora-tarte txikian. Lehena, Misliya kobazulokoa da (Israel). Han aurkitutako 177.000-194.000 urteko giza hortzak eta tresnak aztertuta, ondorioztatu dute gizaki modernoaren Afrikatik kanpoko aztarna zaharrenak direla. Bigarren ikerketa Attirampakkham aztarnategian egin dute (India). Han, Erdi Paleolitoko ezaugarriak dituzten tresna batzuk aurkitu dituzte, Levallois teknikarekin egindako harrizko tresnak, eta 385.000…
-
![[:es]RCS, berehalako mezularitzaren estandar berria[:]](https://katedra.eus/app/uploads/2018/03/rsc_optjpeg_galeria.jpg)
[:es]RCS, berehalako mezularitzaren estandar berria[:]
Hasierako mugikorretan, SMS-zerbitzua erabiltzen zen testuzko mezuak bidaltzeko; zerbitzu estandarra da, eta konpainia ezberdinen artean erabil daiteke, baina testu-mezuentzat soilik balio du. Gero, Telegram, WhatsApp eta antzekoak agertu ziren. Horiekin mezu laburrak bidali baino askoz gehiago egin daiteke, baina ez dira estandarrak eta ezin dira elkarren artean komunikatu. Orain, Googlek eta telefonia-operadoreek RCS protokoloa sortu…
-
![[:es]Mikroskopia-teknika berria, garuneko eremu bateko zelula guztiak ikusteko[:]](https://katedra.eus/app/uploads/2018/02/sushi_medios_galeria.jpg)
[:es]Mikroskopia-teknika berria, garuneko eremu bateko zelula guztiak ikusteko[:]
Cell zientzia-aldizkariak mikroskopia-teknika berri baten albistea eman du, lehenengo aldiz garuneko eremu bateko zelula guztiak ikusteko aukera ematen duena. EHUk eta Achucarro neurozientzien ikerketarako euskal zentroak Bordeleko Unibertsitatearekin elkarlanean egindako ikerketa baten emaitza da.
-
![[:es]Neandertalek gure antza zutela berresten duten froga gehiago aurkitu dituzte[:]](https://katedra.eus/app/uploads/2018/02/la-pasiega_galeria.jpg)
[:es]Neandertalek gure antza zutela berresten duten froga gehiago aurkitu dituzte[:]
Europan ezagutzen diren horma-irudi zaharrenak gizaki modernoa Afrikatik Europara iritsi baino 20.000 urte lehenagokoak edo are zaharragoak direla frogatu dute nazioarteko ikertzaileek. Hortik ondorioztatu dute neandertalek eginak direla.
-
![[:es]Tenperatura-alde txikiak baliatuta, elektrizitatea sortzen duen sistema bat garatu dute[:]](https://katedra.eus/app/uploads/2018/02/MIT-Heat-Harvesting-01_0_galeria.jpg)
[:es]Tenperatura-alde txikiak baliatuta, elektrizitatea sortzen duen sistema bat garatu dute[:]
Egunaren eta gauaren arteko tenperatura-aldea baliatuta elektrizitatea sortzen duen sistema berritzaile bat aurkeztu dute Massachusetts Teknologia Institutuko ikertzaileek (MIT).
-
![[:es]Immunitate-sistema zahartzea, adinarekin minbizi gehiago izatearen arrazoia[:]](https://katedra.eus/app/uploads/2018/02/1513304695471_galeria.jpg)
[:es]Immunitate-sistema zahartzea, adinarekin minbizi gehiago izatearen arrazoia[:]
Adinarekin nabarmen handitzen da minbizia izateko arriskua, eta hori mutazioak pilatzearen ondorioz gertatzen dela uste bazen ere, arrazoi nagusia beste bat izan liteke: immunitate-sistemaren zahartzea. Ondorio horretara iritsi dira PNAS aldizkarian argitaratu duten lan batean.
-
![[:es]”Gustatuko litzaidake aurkitzea ez garela planetako giza espezie bakarra”[:]](https://katedra.eus/app/uploads/2018/02/maria-martinon-torres_optjpeg_2_display.jpg)
[:es]”Gustatuko litzaidake aurkitzea ez garela planetako giza espezie bakarra”[:]
Duela gutxi izendatu dute María Martinón Torres (Ourense, 1974) CENIEH Espainiako Giza Eboluzioaren Ikerketa Zentroko zuzendari. Ez zaio erraza izan, beraz, gure galderei erantzuteko tarte bat hartzea. Hala ere, ez da ezezkoa emateko gai izan: beti erakutsi du ikerketari adinako garrantzia ematen diola ikertutakoaren berri emateari. Haren erantzunak irakurrita, nabarmena da gure espeziearen iragana ezagutzeak…
-
![[:es]Europako osasun mentaleko zerbitzuetan giza eskubideak urratzen dira[:]](https://katedra.eus/app/uploads/2018/01/shutterstock_146147567_galeria.jpg)
[:es]Europako osasun mentaleko zerbitzuetan giza eskubideak urratzen dira[:]
Europako Osasun Mentalaren erankundeak egindako txostenaren arabera, Europako osasun-sistemetan urratu egiten dira gaitz mentalak dituzten pazienteen giza eskubideak
