Zientzia.eus
-
![[:eu]Aroeirako gizakia, berdina eta berezia[:]](https://katedra.eus/app/uploads/2017/03/garezurra_display.jpg)
[:eu]Aroeirako gizakia, berdina eta berezia[:]
400.000 urte inguruko garezur bat aurkitu dute Aroeirako haitzuloan (Portugal). Lisboako Unibertsitateko arkeologoek zuzendutako nazioarteko talde batek berreskuratu eta aztertu du garezurra, eta, adierazi dutenez, Europan mendebaldeen aurkitutako atxeliar kulturako fosil zaharrena da. Izan ere, garezurraren inguruan aztarna asko daude, tartean, atxeliar kulturako harrizko tresnak eta animalia hezurrak.
-
![[:eu]Albo-ondoriorik gabeko analgesiko opioidea garatu dute[:]](https://katedra.eus/app/uploads/2017/03/opioideak_galeria.jpg)
[:eu]Albo-ondoriorik gabeko analgesiko opioidea garatu dute[:]
Berlineko zientzialari batzuek mina tratatzeko botika eraginkorra eta albo-ondoriorik gabea sintetizatzea lortu dute. Analgesiko berria opioidea da, baina ez ditu eragiten morfinak eta beste opioideek izaten dituzten albo-ondorioak: goragalea, apnea, ultzerak, idorreria, hemorragiak, menpekotasuna eta, dosi handitan, baita heriotza bera ere.
-
![[:eu]Biziaren arrasto zaharrenetakoak aurkitu dituzte iturri hidrotermal izandako arroketan[:]](https://katedra.eus/app/uploads/2017/03/Fosilak_galeria.jpg)
[:eu]Biziaren arrasto zaharrenetakoak aurkitu dituzte iturri hidrotermal izandako arroketan[:]
Gutxienez 3.770 milioi urteko mikroorganismoen arrasto fosilak aurkitu dituzte, itsas hondoko iturri hidrotermala izandako arroketan. Ezagutzen diren biziaren arrastorik zaharrenetakoak lirateke.
-
![[:eu]Ikusezintasunaren giltzaren bila[:]](https://katedra.eus/app/uploads/2017/03/recreacion-invisibilid_optjpeg_galeria.jpg)
[:eu]Ikusezintasunaren giltzaren bila[:]
2006an, ordura arte zientzia-fikzioa zena errealitate bihurtzeko lehen pausoa eman zuen John Pendryk: frogatu zuen objektuak ikusezin bilakatzea posible zela teorian. Geroztik, hark irekitako bidean aurrera egiten saiatzen ari dira mundu osoko ikertzaileak; tartean, Nafarroako Unibertsitate Publikokoak, beste batzuekin elkarlanean. Eta, berriki, bi bidezidor desberdinetatik joanda, emaitza onak lortu dituzte.
-
![[:eu]Zientzia motelaren alde[:]](https://katedra.eus/app/uploads/2014/09/1.jpg)
[:eu]Zientzia motelaren alde[:]
Ez da ohikoa albiste zientifiko batek komunikabide orokorren arreta bereganatzea. Horregatik, gertatzen denean, zientzia gizarteratzen lan egiten dugunok poztu egiten gara. Baina, neurri batean, kezka pittin bat ere sentitzen dugu. Izan ere, albistearen funtsa ez bada ematen zaion oihartzunaren neurrikoa, gerta daiteke jendeak zientzia gutxiestea. Edo gerta daiteke baita ikusgarritasunera ohitzea ere, eta zientzia-albisteei ez…
-
![[:eu]Asteroide bati Javier Gorosabel astrofisikariaren izena jarri diote[:]](https://katedra.eus/app/uploads/2017/02/JGU_display.jpg)
[:eu]Asteroide bati Javier Gorosabel astrofisikariaren izena jarri diote[:]
Iruñeko Planetarioak eta Espainiako Astronomia Elkarteak Javier Gorosabelen izena jarri diote 1990 KB1 asteroideari. Horrela egin nahi izan diote hilondoko omenaldia Javier Gorosabel Urkia zientzialari eta dibulgartzaileari.
-
![[:eu]Aurrerapauso nabarmenak GIBaren detekzioan eta hiesaren tratamenduan[:]](https://katedra.eus/app/uploads/2017/02/Foto8_galeria.jpg)
[:eu]Aurrerapauso nabarmenak GIBaren detekzioan eta hiesaren tratamenduan[:]
Berriki, hiesari aurre egiteko bidea errazten duten bi ikerketa plazaratu dira. Batean, hiesa eragiten duen birusa, GIBa, goiz detektatzen duen biosentsorea aurkeztu dute; bestean, berriz, antierretrobiralik hartu behar ez izateko txertoa.
-
![[:eu]Natura ustiatzetik kontserbatzera[:]](https://katedra.eus/app/uploads/2017/02/cmyk-G-ARRUGAETA-2428_galeria.jpg)
[:eu]Natura ustiatzetik kontserbatzera[:]
Baliabide naturalek sostengatzen dituzte gure ekonomia eta ongizatea. Lehengaien mende bizi gara: erregaiak, metalak eta mineralak behar ditugu, bai eta elikagaiak, lurra, ura, biomasa eta ekosistemak ere. Ekosistemek gero eta presio handiagoa jasaten dute, ordea, eta horrek arriskuan jartzen du gizateriak behar dituen ondasunen etorkizuneko hornidura.
-
![[:eu]Eguzki-ekaitzek baleak lehorreratzea eragiten ote duten ikertuko dute[:]](https://katedra.eus/app/uploads/2017/02/balea_galeria.jpg)
[:eu]Eguzki-ekaitzek baleak lehorreratzea eragiten ote duten ikertuko dute[:]
Jakina da itsasontziek erabiltzen dituzten sonarrek eragina dutela zetazeoen orientazioan. Baina, nonbait, horrek ez du azaltzen zergatik gertatzen diren, noizean behin, lehorreratze handiak. Beste hipotesi batzuen artean, eguzki-ekaitzek eragina izan dezaketela proposatu dute, eta horixe ikertuko dute, NASAk, BOEM Ozeanoko Energiaren Kudeaketa Bulegoak eta IFAW Animalien Ongizaterako Nazioarteko Funtsak elkarlanean.
